Inbertitu inbertsio funtsetan

Sartu zure gune pertsonalera funts hori kontratatzeko, eta zehaztu zure ekarpenak zure inbertsio beharrak kontuan hartuta. Oraindik ez baduzu zure BBVA kontua, eskatu informazioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zergatik inbertitu aldian-aldian?

  • Arrakastaren gakoa finantza plangintza egokian datza, aldizka aurreztea, zorroa behar bezala dibertsifikatuta edukitzea eta horiek epe luzera begira kudeatzea.

  • Ekarpenak zenbat eta maizago egin (hoberena hilero egitea da), orduan eta txikiagoa izango da egun txar batean inbertitzeko arriskua, eta, trukean, hegazkortasun txikiagoa izango duzu.

  • Aldian behin inbertitzeak denboran zehar gertatzen diren gorakada eta beherakadak leuntzen ditu; inbertsioari hazteko behar duen denbora ematean datza arrakasta.

  • Funts batetik bestera egindako intsuldaketek ez dute zerga ondoriorik, gainbalioek ez dute zergarik eragiten eta minusbalioak kendu egiten dira behin-betiko diru-itzulera ematen ez den bitartean.

Beste edozein inbertsio produktutan bezala, funtsetan inbertitzeko arrisku maila jakin bat gain hartu behar da. Bere ezaugarri espezifiko eta inbertitzen duen aktiboen arabera, funts bakoitzak arrisku maila bat izango du, eta inbertitutako kapitalean galerak ekar ditzake. bbva.es webgunean eskuragai duzun liburuxkan kontsultatu ditzakezu funts bakoitzaren berariazko arriskuak.