Enpresetarako leasinga

Ondasun higigarrien finantzaketa alokairuzko kuoten bidez

Errentamendu-kontratua amaitzen denean, erosteko aukera daukazu.
  • Inbertsioaren zenbatekoaren %100erainoko finantziazioa.
  • Hasierako ordainketarik gabe, likideziari eusten diozun ondasunarengatik.
  • Kuotak fiskalki kengarriak diren gastuak dira.

Zer da leasinga?

  • Enpresetarako leasinga merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten eta ekipamendua, ibilgailuak, altzariak edo beste ondasunaren bat behar duten enpresei eta autonomoei zuzentzen da. 

    Esaten diguzun ondasuna erosiko dugu guk, dagoen herrialdean dagoela (inportazioko leasinga), zure enpresak eskura izan dezan alokairuzko kuota erosoak ordainduta eta hasierako ordainketarik egin beharrik gabe. Gainera, alokairu kontratua amaitzean, ondasuna erosi ahal izango du. 

    Ondasun higigarrietan inbertitzen lagunduko dizugu, zerga-kendurarik handienak lortuz dagokizun zerga-erregimenaren arabera.

    Finantzatutako ondasunak aseguratzeko aukera; hala, dena galtzen baduzu edo lapurtu egiten badizute, amortizatu gabeko kapitala osorik estaliko du aseguruak.

Leasingaren abantailak

  • Zure enpresarentzat
    • Finantziazio formula hau epe ertain eta luzerako da (gutxienez bi urtekoa ondasun higigarrientzat, eta 10 urtekoa ondasun higiezinentzat).
    • Inbertitutakoaren %100a finantzatzeko aukera, zergarik gabe, leasinga eratzeko, fakturaren zenbateko osoa hartzen baita kontuan, BEZa/KZZO kanpo.
    • Ez duzu BEZa/KZZO ordaintzeko funts xedapenik eduki beharrik ondasuna erosterakoan, Bankuak ordaintzen duelako hori.
    • Fiskalak:
      • Fiskalki kengarria den finantzaketa-karga (mugarik gabe).
      • Kostua berreskuratzea: fiskalki kengarria izango da, eta, urteko muga kalkulatzeko, taula ofizialen araberako amortizazio-koefiziente lineala aplikatuko zaio ondasunaren kostuaren bikoitzari/hirukoitzari. Finantzarioki amortizatutako eta adierazitako urteko muga horrengatik fiskalki kendu ez diren soberakinak ez dira galduko, ondoz ondoko ekitaldietan kendu daitezke, urteko muga berbera errespetatuz.
      • BEZa/KZZO zergen ordainketa-ekitaldi desberdinetan banatzen du: normalean konpentsatu ezin daitezkeen gehiegizko zergak ekitaldi berberean edukitzea saihesten du.
    • Erositako ondasunen ordainketa egitea, horiek sortzen duten produktibitate erantsiarekin.
    • Errazago kalkula daiteke zenbat diren, zehatz-mehatz, ustiapen kostuak.
    • Errentamendu-kontratua bukatzean, ondasuna erosteko aukera izango duzu.
    • Bateragarria ICO eta beste lerro batzuekin (EIB...).

     

Higigarrien leasinga

  • Zure enpresa-jarduera garatzeko hainbat ondasun behar badituzu, BBVAren Higiezinen Leasingarekin horiek guztiak eskura izango dituzu hasiera-hasieratik, aldizkako kuota bat ordainduta eta ordainketa handirik egin beharrik gabe.

    Zure negoziorako behar dituzun ondasun higigarriak (ekipamendua, garraio-elementuak, turismo-ibilgailuak, altzariak oro har, ekipo informatikoak eta bulegokoak) zuregatik erosita, aldizkako kuotak ordaintzearen truke, eta errentamendu amaieran ondasunak ezarria zaien hondar-balioan erosi ahal izateko aukerarekin.

    Abantailak:

    • Ondasunaren amortizazio azkartua ahalbidetzen du, hau da, geroratzea zergen ordainketan. Ondasunaren bizitza erabilgarriaren lehen urteetan, zerga gutxiago ordainduko dituzu hurrengoetan baino.
    • Ez duzu hasierako ordainketa handirik egin beharko, eta, aldizkako kuotak ordainduta, zure negozioaren errentagarritasuna handitzen duten aktiboak sartu ahal izango dituzu ekoizpen-prozesuetan.
    • Ondasunaren asegurua leasing-kuotarekin batera ordaintzeko aukera.
    • Zirkulatzailearen beharrizan txikiagoa, bankuak egingo diolako aurre zergari (BEZ, KZZO) ondasunak erostean.