Agregazio zerbitzuarekin, BBVAren aplikaziotik atera gabe egin ditzakezu eragiketak zure beste bankuekin. BBVAren aplikazioa banku mugikorreko mundu mailako liderra da hirugarren urtez jarraian.
Begira zer egin dezakezun zure beste kontuekin BBVAren aplikaziotik atera gabe
Kontsultak
Egiaztatu begirada batean agregatutako zuren kontu guztien saldoa, eragiketak zeinetatik egin erabakitzeko.
Transferentziak
Eskatu zure beste bankuetako kontu agregatuetatik transferentziak egiteko BBVAren app-etik.
Intsuldaketak
Ustekabe bat izan duzu edo espero ez zenuen ordainagiri bat iritsi zaizu? Intsuldaketak egin ahal izango dituzu BBVA kontuen artean, edo gehitutako kontuetatik intsuldaketak egiteko eskatu.
Eta hauek dira Agregazio Zerbitzuaren abantailak
Sinplifikatu zure egunerokotasuna
Aurreztu denbora zure BBVA aplikazioan beste bankuak gehituz eta gune beretik haiekin funtzionatuz.
Izan dena kontrolpean
Zure kontuetan zer gertatzen den gune beretik eta azkar eta erraz ikus dezakezu.
Hartu erabaki errazagoak
Begiratu batean, kontuei buruzko informazio baliagarria izango duzu eragiketak nondik egin nahi dituzun erabakitzeko.
Agregazio zerbitzua BBVAko bezeroentzako kontuen eta beste produktu finantzarioen informazio zerbitzu bat da. Zerbitzu honekin, BBVAren aplikaziotik eta webgunetik, gehiturik dituzun beste bankuen kontutik zure transferentzia agindua izapidetu dezan eskatu ahal diozu BBVAri. Kontsultatu eskura dauden erakundeak hemen.