BBVA txartelak
Orain, mugikorretik ordain dezakezu aplikazioarekin
BBVAren aplikazioa baduzu, txartela mugikorretik erabil dezakezu, ordainketak kontrolatu eta jakinarazpenak jaso ordainketak egitean.
BBVArekin, hainbat aukera dituzu erosketak mugikorrarekin ordaintzeko. Ordainketa erosoa eta segurua da; izan ere, unean jakinarazpen bat jasoko duzu zure erosketaren xehetasunekin, BBVAren aplikazioaren jakinarazpen-zerbitzuarekin. Eta, are seguruago egoteko, aktibatu biometria bidezko sinadura.
Ordainketa mugikorra aukeraz gozatzen hasi nahi baduzu, aplikazioan aktibatu besterik ez duzu.
Gogoan izan...
-
Android mugikorra duzu?
Android sistema eragilea duen mugikor bat baduzu, zure BBVA txartelak BBVA Pay, Google Pay edo Samsung Pay zerbitzuetan gehituta ordain dezakezu.
-
iOS mugikorra duzu?
Kasu horretan ere mugikorrarekin ordain dezakezu: gehitu Apple Pay-n zure BBVA txartela eta prest egongo zara.