Programatu zure kontua

Oporrak deskonektatzeko dira, baita zure bankutik ere.

Gozatu plan bakoitzaz %100ean, arau automatiko berriak aktibatuz, zure BBVA kontua zuk erabakitzen duzun moduan porta dadin eta, horrela, aurreztu ahal izan dezazun eta kontrol gehiago izan dezazun zure diruaren gainean.

Aurreztu zure nominaren zati bat

Arau horren bidez, zure nominatik automatikoki aurreztu nahi duzun portzentajea aukera dezakezu.

1.500 €-ko nomina baldin baduzu eta horren %5 gordetzen baduzu, hilero 70 € intsuldatuko dira aukeratzen duzun BBVA kontura.

Saihestu ustekabekoak kontuan

Aukeratu zer saldo nahi duzun izatea gutxienez kontuan beti babestuta egon zaitezen.

Gutxieneko saldoa 100 € izango dela zehaztu baduzu, eta kontuan 85 € badituzu, 15 €-ko diferentzia intsuldatuko da aukeratzen duzun BBVAko kontutik.

Aurreztu zure aparteko saldoa

Aukeratu mantendu nahi duzun gehieneko saldoa, eta gainerakoa aukeratzen duzun kontuan gordeko da automatikoki.

Gehieneko saldoa 2.000 € izango dela zehaztu baduzu, eta kontuan 2.085 € badituzu, 85 €-ko diferentzia intsuldatuko da aukeratzen duzun BBVAko kontura.

Erosi eta aurreztu aldi berean

Biribildu ordaintzen duzunaren zenbatekoa zure zordunketa txartelarekin egindako zure erosketetan eta aurreztu erabakitzen duzun kontuan.

5,20 €-ko erosketa bat txarteleko zordunketa gisa ageri da, eta 6 €-ra arteko biribiltzea (0,80 €) aukeratzen duzun BBVAko kontutik egindako intsuldaketa gisa agertuko da.

Gastatzen ez duzuna bihurtu ezazu aurrezki

Bconomyn aurrekontu bat sortu baduzu eta ez baduzu guztia gastatu, soberan geratzen zaizuna gorde ahalko duzu zeuk aukeratutako kontuan.

Adibidez, aisialdirako 350 €-ko aurrekontua baduzu eta hilaren amaieran 300 € soilik gastatu badituzu, 50 € intsuldatuko dira aukeratzen duzun BBVAko kontura.

Eta hilaren amaieran sobera geratzen zaizuna...

Aurreztu ahal izango duzu. Diru-sarrera baino gastu gutxiago dituzunean, soberakinen portzentaje bat automatikoki gorde ahalko duzu zeure aurrezki-kontuan.

Gastatzen ez duzunaren % 30 gordetzea erabakitzen baduzu eta hilaren amaieran 300 € geratu bazaizkizu sobera, 90 € gordeko dira aukeratzen duzun BBVAko kontuan.

Kontrolatu zure kontuak automatikoki.

eta gozatu udaz % 100ean

BBVAko bezeroentzako kontuen eta beste produktu finantzarioen informazio zerbitzua