Hilean kantitate finko bat ordainduta

  • Kreditu txartel baten jaulkitze eta mantentzeagatiko 90 €-ko urteko komisioa, oso-osorik lehen kuotan ordaindu eta kapitalari gehitzen dena.

    • ITN: % 17,52 urtean.
    • Kredituaren muga: 6.000 €.

    Epekako ordainketa, hilero zenbateko finko bat ordainduta: hilero zenbateko finko bat ordainduko duzu, hauek barne dituena: kapitala, aldiaren interes guztiak eta likidazio-aldian sortutako komisioak, bere osotasunean. Gutxieneko hileko zenbatekoa 12 € da, eta aukeratu ahal izango da handiagoa den edozein kopuru. 

    Kuota finkoko ordainketa aukeratzen bada, ordainagiria likidazio-hilabetearen hurrengo hilabeteko 5ean ordaintzen bada, txartelaren kreditu-muga 6.000 € bada eta zenbateko hori duen erosketa bakarra egiten bada, txartela kontratatzen den egun berean (adibidez, maiatzaren 1ean), urteko interes-tasa nominala %17,52 izanik eta 570 €-ko hileko kuotarekin (kapitala, interesak eta komisioak barne hartuko dituena), hau ordainduko duzu:

    570 €-ko 11 kuota. Lehen kuotak urteko komisioaren guztizko zenbatekoa du, kreditu-txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik. 90 €-koa da komisioa; ondorioz, emandako guztizko zenbatekoa baino gutxiago amortizatuko duzu. 

    401,56 €-ko azken kuota bat.

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 6.671,56 € da eta UTBa, berriz, % 21,90.  

    Hileko gutxieneko zenbatekoa ezin du izan "Kreditu-txarteleko kontua"-ren laburpenaren saldoaren % 3 baino gutxiago likidazioa baino lehen, gehi sortutako interesak eta dagozkion komisioak, dagokion hileko likidazio-aldian.

Ordainketa pertsonalizatua

  • Sistema honen bidez, txartelarekin edo txarteleko saldoarekin egindako erosketa bat atzera daiteke hileko likidazioa baino geroago, baldin eta erosketa 50 € edo gehiagokoa bada. Kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da beti (kapitala eta interesak barne) eta hautatutako epearen araberakoa izango da: gutxienez 7 kuota eta gehienez 36. Pertsonalizatutako ordainketak hilabete bakoitzeko azken egun baliodunean likidatzen dira. 

    Ordainketa pertsonalizatua interesekin 

    Kreditu txartel baten jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa 90 €.

    ITN: % 18 urtean.

    Kredituaren muga: 6.000 €. 

    Balizko kreditu-muga 6.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 12 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu:

    lehen kuota 181,73 €-koa izango da, eta soilik interesak eta kreditu txartel baten jaulkitze eta mantentzeagatiko 90 €-ko komisioa hartzen ditu barne.

    Hurrengo 11 kuotak 595,76 €-koak izango dira bakoitza.

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 6.735,08 € da eta UTBa, berriz, %22,83.

    Ordainketa pertsonalizatua komisioarekin

    Kreditu txartel baten jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa 90 €. 

    Atzerapen komisioa: % 2,9, % 3,6, % 4,3 edo % 5 atzeratutako zenbatekoan, aukeratutako epearen arabera, 3, 4, 5 edo 6 hilabetetan. 

    Kredituaren muga: 6.000 €. 

    Hemen zehazten dira ordainketa pertsonalizatuko adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin, gehieneko eta gutxieneko UTBarekin. Kasu guztietan, ITNa %0 da.

    Balizko kreditu-muga 6.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 6 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu:  

    Lehen kuota 1.390 €-koa izango da, eta barne hartzen du kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeagatiko komisioa (finantzatutako zenbatekoaren %5) eta kreditu txartel baten jaulkitze eta mantentzeagatiko urteko komisioaren guztizko zenbatekoa, hots, 90 €.

    Hurrengo 5 kuotak 1.000na eurokoak izango dira bakoitza. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 6.390 € da eta UTBa, berriz, %25,62. 



    Balizko kreditu-muga 6.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 3 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu: 

    Lehen kuota 2.264 €-koa izango da, eta barne dago kapitalari dagokion zatia, atzeratzeagatiko komisioa (finantzatutako zenbatekoaren %2,9) eta kreditu txartel bat jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik urteko komisioaren guztizko zenbatekoa, hots, 90 €. 

    Hurrengo 2 kuotak 2.000na eurokoak izango dira. 

    Guztira ordaindu beharreko zenbatekoa 6.264 € izango da, eta UTBa, berriz: %30,63. 

    Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.