Zerbitzu gehigarriak ere izango dituzu

    • Manitas zerbitzua (91 836 20 90), etxeko brikolaje lan txikietan laguntzeko. Gehienez 6 orduz arituko da urtean, 3 alditan banatuta).
    • Informatika laguntza online eta etxez etxe: argitu egingo dizkizugu zure ordenagailu, tablet edo smartphonekin erlazionatutako zalantzak. Informazio guztia kontsulta dezakezu Laguntza Teknologikoaren Atarian.
    • Mantentze zerbitzua, erabiliaren erabiliz hondatutako gauza txikiak konpontzeko egunez egunekoan. 
    • Honako hauek eragindako ezbeharrengatiko gastuak gure bulegoetan ordaintzea:
      • Kristalen hausturak, urak eta suteek eragindako kalteak gehienez 1.500 eurokoak.
      • 600 eurotako zenbatekoko ondasun hoztuen kalteak. 

    Adibidez, hozkailua hausten bazaizu eta erosketa hondatzen bazaizu, ekarri faktura gure bulegoetara eta unean bertan ordainduko dizugu. Faktura 600 € baino gutxiagokoa izan behar du. Gutxienez hiru hilabete pasatu behar izan dira asegurua kontratatu zenuenetik eta azken ezbeharra izan zenuenetik, ezbeharrik izan baduzu. 

    Eta ez dakigulako noiz beharko gaituzun, istripua gertatzekotan zerbitzu berezi bat izango duzu, zure deiari modu azkar, arin eta eraginkorrean erantzungo diona: arreta 24 orduetan, urteko 365 egunetan, ezbehar kasuan. 

    Beste bi zerbitzu ere kontrata ditzakezu: 

    • Matxura konpontzeko zerbitzua (linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailua, ontzi garbigailua edo hozkailua). 
    • Express zerbitzua: are bizkorrago joango gatzaizkizu etxera, ezbeharren bat gertatzen bada. Ez badugu betetzen, urte honetako zure aseguruko primaren zenbatekoa itzuliko dizugu hurrengo urterokoan berritzean.