BBVA inbertsio-funtsen konparatzailea

Inbertsio funtsen katalogoa

BBVAk inbertsio-funtsen sorta zabala zure eskura jartzen du, eta horrekin partaideak bere beharrentzat egokiena den produktua aurki dezake, inbertitzaile gisa bere profila dena dela ere.

Inbertitzaile kontserbadoreentzako funtsak daude, arrisku gehiago hartzeko prest daudenentzat eta bitarteko produktuen aukera zabala ere bai. Esaterako, errenta finkoko funtsak kontrata ditzakezu, arrisku-profil baxuarekin, eta interes-tasa da horien bilakaeran gehien eragiten duen faktorea. Errenta aldakorreko funtsak ere bai, ondarearen zatirik handiena akzioetan inbertitzen dutenak, errentagarritasun potentzial eta arrisku handiagoarekin. Gainera errenta mistoko funtsak daude, errenta finko eta aldakorreko aktiboen artean inbertsioa dibertsifikatzen dutenak.

Beste funts mota bat ere badago, aurreko kategorietan sartu ezin daitekeena: munduko funtsak. Horren inbertsio-politika ez dago modu zehatzean definituta eta aldatu egin daiteke errenta finko edo aldakorrean inbertitzen duten ehunekoa, aktiboak izendatzen diren moneta edo horien banaketa geografikoa.

BBVAk eskaintzen dituen inbertsio-funtsak alderatzea modu onena da informazio zehatzena izan eta gure profilera hobeto egokitzen den inbertsioa egiteko. Gutxieneko inbertsioa, likidazio-balorea, arrisku profila edo gomendatutako inbertsio aukera bezalako datuez gain, BBVAren inbertsio-funtsen konparadoreak grafiko interaktibo sorta bat ere eskaintzen du eta horietan produktu bakoitzaren bilakaera, horien aktiboen osaera, komisioak, datu historikoak edo arriskuaren datu estatistikoak jarraitu ahal izango dituzu.