Nor da fitxategiaren arduraduna? Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. (“BBVA”), honako helbide soziala duela: Plaza San Nicolás 4, 48005, Bilbo; formulario honetan emandako datu pertsonalak bilduko dituen fitxategiaren arduraduna da.

Zein helbururekin tratatuko dira datuak? BBVAk formularioan ematen dituzun datuak tratatuko ditu zure sarbide eskaera kudeatzeko eta Valorama erreminta erabiltzeko helburuarekin. Ez baduzu markatzen formularioan, ondorio horretarako, gaitutako laukia, BBVAri baimena emango diozu BBVAko hipoteka maileguen inguruko merkataritza informazioa posta elektronikoz bidaltzeko, eta baita bestelako komunikabide baliokideren bidez ere.

Zenbat denboraz tratatuko ditu BBVAk datu pertsonalak? BBVAk formulario honetan emandako datuak gehienez 6 hilabetez tratatuko ditu. Aipatutako epea igaro ondoren, zure datu pertsonalak baliogabetuko dira.

Zer eskubide ditut nire datu pertsonalen tratamenduaren arloan?

  • BBVAko fitxategiak biltzen dituen datu pertsonalak kontsultatzea (sarbide eskubidea)
  • Zure datu pertsonalak aldatzeko eskatzea (zuzentzeko eskubidea)
  • Zure datu pertsonalak ez tratatzeko eskatzea (aurka egiteko eskubidea)
  • Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzea (ezabatzeko eskubidea)
  • BBVAn erabil ditzakezu aipatutako eskubideak (horretarako, zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu baten kopia entregatu behar duzu), bide hauetako bat erabilita: idatzi bat bidalita BBVA Taldeko Bezeroarenganako Arretarako Zerbitzura: 1598 posta kutxatila, 28080 Madril; helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: serviciodeatencionalcliente@bbva.com edo idatzi bat BBVAko edozein bulegotan aurkeztuz.

Zeu arduratuko zara BBVAri emandako datu pertsonalak benetakoak izateaz eta behar bezala eguneratuta izateaz.