Osasun aseguru pribatua kontratatu behar nuke?

Beharbada zeuen buruari galdetuko diozue ea interesatzen zaizuen Gizarte Segurantzaren laguntza osatuko duen aseguru mediko pribatu bat kontratatzea

Etxean haurtxo bat dagoenean, maizago joaten gara medikura. Lehenengo urtean, aldizka eraman behar da pediatrarengana haren bilakaera ikus dezan eta, bide batez, dauzkagun zalantzak argi diezazkigun. Gainera, berehala joaten gara pediatrarengana haurtxoa gaixo jartzen denean; hain txikia da, ezen haren osasunak loa kentzen baitigu. Osasun publikoan, eguneko 24 orduetan dugu bermatuta arreta, baina guraso batzuek osasun aseguru pribatua ere kontratatu ohi dute osasun publikoko arreta osatzeko.

Ezaugarri hauek dituzte aseguru mediko pribatuek:

1. Era guztietako medikuak eta laguntza zentroak eskaintzen dituzte pertsona bakoitzaren beharretara ongien egokitzen diren medikua eta ordutegia aukeratu ahal izateko.

2. Aurretik familiako medikuarengana joan beharrik gabe joan daiteke espezialistarengana.

3. Aurretik familiako medikuarengana joan beharrik gabe joaten garenez espezialistarengana, askotan murriztu egiten da diagnostikoa jasotzeko behar den denbora.

4. Ospitalean beti banako gelak izaten dira.

5. Aseguru enpresa batzuek 24 orduko telefono zerbitzua dute, eta zalantzak argitzeko eta medikura edo ospitalera joan beharra dagoen erabakitzeko dei daiteke bertara.

6. Aseguru enpresa batzuek arreta pertsonalizatua eskaintzen dute; adibidez: erizain batek gurasoei deitzen die haurtxoaren azterketa medikoak gogorarazteko.

7. Aseguru mediko batzuek hortz estaldura dute, edo zertxobait gehiago ordainduta gehitzeko aukera eman. Interesgarria izan daiteke, ahoko eta hortzetako tratamenduak garestiak izan ohi direlako.

Aseguru medikoa kontratatu aurretik, komeni da ongi informatzea estaldura eta koordainketa posibleei buruz gehien interesatzen zaizun modalitatea aukeratzeko.

8. Aseguru enpresa batzuek Espainiatik kanpo ere badute estaldura, oso aukera interesgarria atzerrira joanez gero. Europar Batasunean, Gizarte Segurantzak Europako Osasun Txartelarekin estaltzen du arreta, baina, Europatik kanpo, aseguru pribatua kontratatu behar da. Txartela eskatzeko, hitzordua egin behar da Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroetan (CAISS).

9. Aseguru enpresek era askotako kontratazio modalitateak izan ohi dituzte (frankiziarekin edo frankiziarik gabe, proba medikoekin edo proba medikorik gabe, etab.), erabiltzaileak bere egoera finantzariora egoki dezan aseguruaren prezioa.