Laneko eta familiako bizitza bateratzeari buruzko eskubideak

Legeak familiako eta laneko bizitza bateratzeko ezartzen dituen eskubideak azaltzen dizkizugu

Seme-alaba bat jaiotzen denean, aldatu egiten dira lehentasunak. Helburu nagusietako bat izaten da lanaren eta familiaren alderdi berriaren arteko oreka aurkitzea. Lan bizitza eta familia bateragarri egiteko, legeak hainbat baimen eta neurri eskaintzen dizkie gurasoei.

1. Amatasun-baja

Seme-alaba baten jaiotzak eta urtebe baino gehiagoko epealdian 6 urte baino haur txikiago baten edo familiara batzeko zailtasunen bat duen 18 urte baino txikiagoa den gazte baten adopzio edo harrerak eskubidea ematen du 16 asteko lan-baimen bat izateko.

  • Umeak edozein motatako desgaitasunik badu, 18 astekoa da baimena.
  • Erditze anizkoitzen kasuan, 2 aste gehitzen dira seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera.
  • Erditze goiztiarren edo haurtxoaren ospitaleratzea beharrezkoa den kasuetan, amak bere atsedenaldia eten dezake derrigorrezko 6 asteak betetzean. Dena den, haurtxoa zazpi egun baino gehiagoz geratzen bada ospitaleratuta, salbuespenez haurtxoa ospitaleratuta dagoen egun kopurua beste luza daiteke amatasun baja, gehienez beste 13 astera. 

Amatasun biologikoan:

  • Lehen 6 asteak derrigorrez amak hartu behar ditu lanaldi osoan.
  • Gainontzeko 10 asteak aitari laga diezazkioke edo berarekin parteka ditzake eta aldi berean goza ditzakete.
  • 10 aste horiek lanaldi osoan edo partzialean goza daitezke, baldin eta enpresarekin akordioa badago. 

Adopzio edo harrera kasuetan:

  • Bi gurasoek egiten badute lan, denbora bana dezakete, biek aldi berean har dezaten atsedenaldia, edo lehenengo batek eta gero besteak. Hori bai, etenik gabeko epealdiak izan behar dute eta ezin dira 16 aste baino gehiago izan.
  • Baja osoa lanaldi osoan edo partzialean har daiteke, baldin eta enpresarekin akordioa badago.
  • Nazioarteko adopzioan, gurasoek haurtxoa jaio den lekura joan behar badute, adopzioaren ebazpena eman baino 4 aste lehenago ere has daiteke baimena. 

Amatasun-prestazioa 

Bajan dagoen bitartean, langileak prestazio ekonomikoa jasotzen du Gizarte Segurantzaren eskutik, oinarri arautzailearen % 100aren baliokide dena (hau da, atxikipenak egin aurreko soldata zati 30 egun lortzen den eguneroko zenbatekoa).
Baldintzak

  • Besteren kontura lan egitea, autonomo izatea edo etxeko langilea izatea eta Gizarte-segurantzari ordaindu beharreko kotizazioen jakitun izatea.
  • Hurrengo kotizazio-epealdiak egiaztatzea:
    • Erditze momentuan 21 urte baino gutxiago: ez da beharrezkoa.
    • Erditze momentuan 21 eta 26 urte artean: 90 egun aurreko 7 urteetan edo 180 egun lan-bizitza osoan.
    • 26 urte baino gehiago: 180 egun azken 7 urteetan edo 360 egun lan-bizitza osoan zehar.

2. Aitatasun-baja

Aita diren langileek lau aste jarraituko aitatasun baimena izateko eskubidea dute. Aitatasun anizkoitzen kasuan, bi egunetan luzatzen da seme-alaba bakoitzeko bigarren seme-alabatik aurrera.

  • Amatasun baimena partekatzeko aukeraren independentea da. Hau da, aitak biak goza ditzake bikoteak horrela adosten badu.
  • Baimena lanaldi osoan edo partzialean har daiteke, betiere enpresaren akordioa dagoen bitartean. 

Noiz goza daiteke?

  • Seme-alabaren jaiotzaren baimenaren amaieratik (2 egun normalean) edo adopzio ebazpena ematen denetik, amatasun baimena amaitzen den arteko epealdian.
  • Amatasun baimena amaitu eta berehala. 

Aitatasun-prestazioa

Bajan zehar, langileak oinarri arautzailearen %100 jasotzen du Gizarte Segurantzaren eskutik.

Baldintzak:

  • Besteren kontura lan egitea, autonomo izatea edo etxeko langilea izatea eta Gizarte-segurantzari ordaindu beharreko kotizazioen jakitun izatea.
  • 180 egun kotizatu izana azken 7 urteetan edo 360 egun lan-bizitza osoan zehar.

 

3. Bularra emateko baimena

Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluak zehazten du aitak edo amak (haietako batek) bularra emateko baimena eska dezakeela haurtxoari jaten emateko 9 hilabete betetzen dituen arte (edo gehiago, hitzarmen kolektiboak eskubide hori hobetzen badu). Baimen horrek ez dio soldatari eragiten.

  • Baimena lan-ordu bateko ez egotean oinarritzen da, zeina bi zatitan zatitu ahal izango dena (bi ordu erditan).
  • Baimena ordu erdiz lanaldia murrizteagatik ordezkatzeko aukera dago, lanaldia sarreran edo irteeran murriztuz.
  • Hitzarmen kolektibo askok aukera ematen dute baimena lanaldi osoetan pilatzeko eta horrela amatasun-baja luzatzeko. Aukera hori ere enpresariarekin ados daiteke.

4. Adingabeen zainketarako lanaldiaren laburtzea

Bi gurasoek eskubidea dute beren lanaldiaren murriztapena eskatzeko soldataren murriztapen proportzionalarekin, haien lanpostu eta eskubideetan eraginik izan gabe.

  • Murriztapena eska dezakete 12 urte baino gutxiago dituen adin txikiko baten legezko zaintza edo zuzeneko zaintza duten langileek, gizon edo emakumeek.
  • Lanaldia gutxienez eguneroko lanaldiraren zortziren bat eta gehienez erdia murritz daiteke.
  • Langileak eskubidea du murriztapenaren ordutegia eta iraupena erabakitzeko. Dena den, hitzarmen kolektiboek irizpide batzuk ezar ditzakete lana uztartzeko eta enpresaren ekoizpen eta antolakuntza beharrak artatzeko.
  • Soldata proportzionalki murrizten da lan egiteari utzitako lanaldiaren zatiaren arabera.
  • Murriztapenaren lehen bi urteetan zehar, kotizazioak lanaldi osoan zenbatzen dira erretiro, amatasun, aitatasun, aldi baterako ezintasun eta abarretako prestazioei begira.

5. Gaixotasun larria duten adin txikikoen zaintzagatiko lanaldi murriztapena

Bi gurasoek lan egiten dutenean eta beraien ardurapean minbizia edo edozein gaixotasun larri duen adin txikiko bat dutenean, zeinak epe luzeko ospitaleratzea edo zuzeneko zaintza iraunkorrak behar dituen, gurasoetako batek eskubidea du lanaldi murriztapenera hurrengo ezaugarriekin:

  • Murriztapena gutxienez bere lanaldiaren erdia da.
  • Baimenaren iraupenak bat egingo du ospitaleratzeak edo tratamendu jarraituak irauten duen denborarekin.
  • Soldata murriztutako lanaldiarekin proportzionalki murrizten denez, Gizarte-segurantzak ordaindu egiten du diru-sarrera galera hori subsidio batekin, zeina lanerako ezintasunagatiko prestaziorako zehaztutako oinarri arautzailearen % 100 baliokide den lanaldiaren murriztapenarekin proportzioan.
  • Hitzarmen kolektiboak murriztapen hori lanaldi osoetan pilatu ahal izateko kasuak zehatz ditzake.

6. Lan-eszedentzia

Bai aitak eta baita amak ere eszedentzia bat eska dezakete (soldatarik gabeko baimena) haurtxoak hiru urte bete arte enpresan antzinatasuna galdu gabe.

  • Seme-alabaren jaiotzetik edo harrera edo zaintzarako administrazioaren erabakiaren datatik eska daiteke.
  • Umea zaintzeagatiko lehenengo eszedentzia urtean, lanpostua gordeko da. Denbora hori igarotzean, postu bat gordetzen da talde profesional berdinaren edo kategoria baliokidearen barruan.
  • Familia ugarien kasuan, lanpostua 15 hilabetez gordetzen da kategoria orokorreko familietan edo 18 hilabetez kategoria berezikoetan.
  • Eszedentziaren hiru urteak Gizarte Segurantzan kotizatutako epealdi gisa zenbatzen dira.
  • Eszedentzia denborak ez du eragiten langileak enpresan duen antzinatasunean.
  • Langileak eskubidea du lanbide heziketako ikastaroetara joateko eszedentziak irauten duen bitartean.
  • Eszedentzia zatikatuta har daiteke.