Haurtxoa Erregistro Zibilean erregistratzea eta beste izapide batzuk

Seme-alaba jaiotzen denean, izapide administratibo batzuk egin behar dira. Urratsez urrats azalduko dizkizugu

Seme-alaba jaiotzen denean, gurasoek edo legezko tutoreek izapide sorta bat egin behar dute haurtxoa eskubide guztiak dituen herritar bihurtzeko.

Denbora irabazteko, komeni da haurdunaldiaren azken asteetan ongi jakitea nora joan behar den izapide bakoitza egiteko, eta dokumentazioa prestatzea. Zenbait inprimaki Interneten deskarga daitezke.

Badaude 30 eta 70 euro bitarteko prezioan izapide horiek egiteaz arduratzen diren enpresak. Bide hori aukeratu badaiteke (zenbaitetan nahitaez joan behar dira gurasoak), baimena eman beharko da eta beharrezko inprimakiak sinatu beharko dira.

Internetek izapide asko arindu ditu. Orain webgune baten bidez sar daiteke haurtxoa Gizarte Segurantzan, eta askotan ospitaletik beretik inskriba daiteke Erregistro Zibilean.

4. Haurtxoa erroldatzea

Normalean, udaletan ofizioz erroldatzen dute jaioberria Erregistro Zibilak bidaltzen duen informazioarekin. Gurasoak ez badira elkarrekin bizi, amaren bizilekuari ematen zaio lehentasuna.

Presarik bada, gurasoek zuzenean erroldatu dezakete haurtxoa euren udalean, edo barrutiko batzordean hiri handi bat bada, haien NANarekin eta jaiotzaren hitzez hitzeko ziurtagiriarekin.

5. Familia Ugariaren titulua eskatzea

Hirugarren seme-alaba jaiotzen bada edo bi seme-alabetatik batek minusbaliotasuna badu, familia ugari bihurtzen da.

Familia ugariaren titulua autonomia erkidegoetako gizarte zerbitzuetan kudeatzen da (batzuek Internet bidez egiteko aukera ematen dute).

Agiri hauek aurkeztu behar dira: gurasoen eta 14 urtetik gorako seme-alaben NANa eta haren fotokopia, Familia Liburuaren fotokopia eta jatorriko bertsioa edo ezkontzaren eta seme-alaben jaiotzaren ziurtagiriena, eta indarrean den errolda-orri edo -agiri bat.

Baby Planner-en eduki guztia, zure BBVA app-ean