Aztertu zure etxeko ekonomia

Haurtxoa izateak zure bizitza aldatzen du, baita finantzen arloan ere. Prestatu koltxoi bat gastu berriei aurre egiteko eta zure lasaitasun ekonomikoa bermatzeko

Haurdunaldiaren albisteak poz handia eragiten du, baina hausnarketa ekonomikoa egitea ere badakar. Prest egoteko, komeni da egoera ekonomikoa sakon aztertzea eta gastuak berrantolatzea, familiaren aurrekontu berrira egokitzeko, etorkizunean larrialdirik izan ez dadin.

Familia-ekonomiaren kontrola

Familiek, haurrak izan ala ez, hileko diru sarrera nahikoak izan behar dituzte oinarrizko beharrei erantzuteko, zor konpromiso posibleei aurre egiteko eta, bereziki, etorkizun ekonomiko egonkorra bermatzeko. Horrela, adibidez, 50-30-20 erregela aukera ona da diru sarrerak eta gastuak orekatzeko.

50-30-20 erregelaren arabera, hiru gastu multzo nagusitan banatzen dira diru sarrerak:

  • Diru sarreren % 50 oinarrizko beharrak estaltzera bideratu behar dira; esaterako, alokairua edo hipoteka ordaintzera, baina baita elikadura, energia eta joan-etorriak, etab. ordaintzera ere.
  • Gastuen % 30 erabilgarriak edo erakargarriak diren baina benetan beharrezkoak ez diren ondasun edo zerbitzuetara bideratzen dira. Multzo honetan, hauek sartzen dira; adibidez, aisiaz gozatzea, apetak emanda gailu teknologikoak erostea, oporretara joatea, etab.
  • Diru sarreren % 20, ahal dela, beste kontu batean aurreztu behar lirateke.

Etxeko ekonomia horrela kontrolatuta, diru sarrerak hobeto kudeatzen dira, eta, gainera, epe luzera, koltxoi finantzario bat sor daiteke, bat-bateko edo ustekabeko gastuak ordaintzeko. Eta hori guztia edozein familiak egin behar badu, are eta garrantzitsuagoa da haurtxo bat itxaroten ari den familia batentzat.

Zer gastu eragiten du haurtxoaren jaiotzak?

Jaioberriek gastu asko dakartzate. Arropaz eta garbiketa produktuez gain, beste osagarri asko ere behar dira, haurtxoa zaintzeko eta haren segurtasuna bermatzeko; esaterako, haur kotxea, bainuontzia edo autorako eserlekua. Gauza horiek guztiek diru asko balio dute.

Aparteko gastu horiei beste hauek ere gehitu behar zaizkie:

  • Neguan berokuntza gastu handiagoa, eta udan, berriz, aire girotukoa (haurtxoa oheratu aurretik gela freskatzeko, gailua ez baita piztuta egon behar haurtxoa gelan dagoenean).
  • Haurtxoa gaixotuz gero gastu mediko posibleak, botikak erosteko edo zainketa zehatzak emateko.

Gainera, kontuan izan behar da, haurtxoaren gastu finko eta ustekabeko horiez gain, aurrekontua kolokan jar dezaketen eguneroko bizitzako beste ustekabeko batzuk ere badaudela; esaterako, etxeko edo autoko matxurak, errenta aitorpenaren ordainketak, bat-bateko gaixotasun batek eragindako gastuak, dentista, etab.

Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) arabera, haurtxoa jaiotzean % 40 ere handi daitezke gastuak. Gertaera horrek, beraz, batasun familiarrari eskatzen dio gastuen birbanaketa bat egoera berrira egokitzeko. Eta errealitatea da gastu horietako edozein gastu hobeto eraman daitekeela pixka bat aurreikusiz

Gastuen aurreikuspenak egiten laguntzeko tresnak

Aurrezteko gaitasuna eta diruaren erabilera egokiak izan daitezen, beharrezkoa da kalitate-prezio erlazio ona aurkitzea eguneroko erabakietan. Horrek eragina du bai eguneroko erosketan, bai beste erabaki garrantzitsuago batzuetan; esaterako, alokairua, zorpetzeak edo epe luzerako bestelako finantza konpromisoak.

Abiapuntu gisa, komeni da gastuen eta diru sarreren erradiografia bat egitea dirua nondik sartzen den eta nondik joaten den zehatz-mehatz jakiteko.

BBVAko bezeroek tresna ugari dituzte eskura, aurrezteko dauzkaten helburuak betetzen laguntzeko:

  • Nire egunerokoa, Nire helburuak eta Aurrekontuak tresnei esker, zuzenean kontrola daitezke gastuak eta fakturak.
  • Aurrekontuak tresnari esker, kategoria bat baino gehiago hauta daitezke hilabete horretarako edo hurrengoetarako aurrekontua eta gehienezko zenbatekoa ezartzeko.
  • Nire helburuak tresnak, BBVA aplikazioan edo bbva.es webgunean erabilgarri dagoenak, aurrezteko helburuak sortzeko eta ibilbideak ezagutzeko edo diseinatzeko balio du.
  • Nire egunerokoa tresnari esker, eguneroko finantzak ikus daitezke. Mugimenduak berdin kontrolatzeko gehitutako aukerak begiratu batean gastuen profila xehetasunean ezagutzeko balio du eta horrenbestez, horiek ezabatzeko aukera izatea ahalbidetzen du. Itsulapiko birtual batek eguneko aurrezki kontu bat eramaten laguntzen dizu.

Tresna mota honekin, ezinezkotzat jotzen zenituen gauzak egiteko erabili ahal izango dituzu aurrezkiak, baina baita haurtxoa jaio baino lehen familiaren ekonomiako gastuak eta diru sarrerak koordinatzeko ere.