
BBVA Baby Planner
Ezagutu BBVA Baby Planner- Haurdunentzako aholkuak
Haurdun geratzen lagunduko dizuten aholkuak
Ernaldiari bide emateko, zenbait ohitura aldatzea komeni da
Orain haurtxo bat izateko erabakia hartu duzuenean lehenengo zalantza sortzen da: zenbat denbora behar da haurdun geratzeko?
Badaude bikoteak lehenengo saiakeran haurdun geratzen direnak baina ez da ohikoa. Batzuetan, haurdun geratzea ez da ez erraza ez azkarra izaten, bikote gehienek hilabeteak behar dituzte hori lortzeko.
Normala da urduritzea, haurtxo bat izatea erabakitzen dugunean horren handia da ilusioa segituan nahi dugula. Baina saihestu egin behar da urduri jartzea estresak negatiboki eragin baitezake sortzean.
Dena den, badaude har ditzakezuen ohitura batzuk haurdunaldia errazteko. Bizitza osasuntsua izateak, estresik gabea eta praktika kaltegarriak saihesteak lagundu egin diezazueke sortzen.

Lehen pausoa: medikua bisitatzea
Haurdunaldia bilatzen hasi aurretik, komeni da ginekologoa bisitatzea lehenengo zalantzak argitzeko eta jakiteko sorkuntza zailduko lukeen ohiturarik edo haurdunaldian zaintza berezia eskatzen duen nahasterik duzuen.
Medikuak balioztatu egingo du bikoteko bi kideen osasun-egoera (etorkizuneko aitaren osasuna ere oso garrantzitsua da), egiaztatu egingo du herentziazko gaixotasunen baten eramaileak zareten eta haurdunaldia zaildu dezakeen faktorerik existitzen den, esaterako, obesitatea edo diabetesa, behar bezala tratatu ahal izateko.
Gero, zuen ohitura eta datu medikuen inguruko informazioa eskuan duzuela, pertsonalizatutako gomendioak emango dizkizue haurdunaldia lehenbailehen lortzeko eta emakumeari aginduko dio azido folikoko gehigarria (B9 bitamina), lagundu egiten du haurtxoaren garunean eta bizkarrezurrean sortzetiko akatsak prebenitzen.
Egun ugalkorrak
Komeni da batera prestatzea ziklo menstrualaren egutegia egitea kalkulatzeko zer egun diren ugalkorrenak. Hilekoa hasten den egunetik hurrengoa hasten den arte kontatzen da zikloa. Obulaziorako aurreikusitako dataren aurreko bi egunak eta hori gertatzen den eguna dira egun ugalkorrenak, izan ere espermatozoidea 48 eta 72 orduz bizitzen da eta obuloa gehienez 24 orduz.
28 eguneko ziklo menstrualetan, obulazioa 14. egunean gertatu ohi da eta 12 eta 14. egunak dira ugalkorrenak. Arazoa da 28 eguneko patroia ez dela beti errepikatzen eta gainera emakume guztiak ez dituzte ziklo erregularrak izaten.
Zikloak irregularrak direnean erabilgarria izan daiteke obulazio-testa erabiltzea (farmazietan eros daiteke), neurtu egiten du hormona baten presentzia gernuan egun ugalkorrenak detektatzeko.

BBVA Osasun Aseguruak
Elikadura osasuntsua
Orain inoiz baino gehiago garrantzitsua da dieta osasuntsu eta orekatua jarraitzea. Jaten dugun guztiak eragina du gure organismoan eta baita umekiarenean ere. Horregatik, haurtxo bat izatea erabakitzen den unetik hasi egin behar da zaintzen unean itxarongo bagenu bezala, zeren ez dakigu noiz lortuko dugun haurdunaldia.
Gainera garrantzitsua da saihestea gehiegizko pisua edo gehiegizko argaltasuna. Bi egoera horiek kaltetu egiten dituzte haurdunaldiaren aukerak.
Ez ohitura kaltegarriei
Ugalkortasuna murriz dezaketen eta haurdunaldirako arriskuak dituzten ohiturak ezabatzeko unea da, esaterako tabakoa eta alkohola. Eta komenigarria da ere bai kafeinaren kontsumoa murriztea. Ohitura horiek ez dira onak zuen osasunarentzat ezta haurtxoarentzat ere.
Arrazoi berarengatik, saihestu egin behar dira ingurune toxikoak, poluzio edo pestizidekiko gehiegizko esposizioa, zeinak eragin ditzaketen aldaketak sistema endokrinoan eta ugalkortasuna murriz dezakete.
Debekatuta dago automedikazioa
Bai kirolari
Haurtxo bat izatea erabakitzen den unean, komeni da zaintzea dagoeneko espero izango bagenu bezala
Kanpora estresa
Eta haurtxoa ez bada etortzen?
Zer egin sortzea lortzen ez baduzue? Faktore askok izan dezakete eragina. Normalean bikoteen % 85ek lortu egiten du bere helburua lehen urtean. Epealdi hori igarota ez baduzue lortzen, komeni da medikura joatea hark baliozta dezan beharrezkoa den laguntza bidezko ugalketa teknikengana jotzea.
Emakumeak 35 urte baino gehiago dituenean gomendatzen da medikura joatea ez bada lortzen haurdunaldia sei hilabetetan, baxuagoak baitira obulutegiaren erreserbak adin horretan.
- Haurdunentzako aholkuak