Etxez aldatzea haurtxoa iristen denerako

Familian kide berria izateak leku handia eskatzen du. Horregatik, ez da baztertu behar etxebizitza handiago batera joateko aukera

Jaioberriaren etorrerak etxea hankaz gora uzten du erabat. Bitxia da: hain txikia izanda, behar dituen gauzek leku asko eskatzen dute: sehaska, moisesa lehen hilabeteetarako, bainuontzi-aldagailua, kotxetxoa, haur-aulki altua… Egongela (etxe batean gehien erabiltzen den gela) ikusi besterik ez dago: seme-alabak ez dituen bikote batena, orokorrean, oso txukuna izaten da. Haurtxo bat edo seme-alabak dituen familia batena, berriz, jostailuz josita edo moises, haur-aulki altua edo haurrentzako hesiekin dago.

Horregatik, komeni da haurdunaldian espazioa banatzea eta haurtxoarentzako etxea prestatzea.

Hasieran, erosoena haurtxoak gurasoen gelan lo egitea da. Gainera, haurtxoaren lehen sei hilabeteetan jaio berria babestuago sentituko da kapazu edo moises batean, sehaska bat baino txikiagoa eta eramangarriagoa delako.

Sei hilabeteetatik aurrera, (beste gela batera aldatzeko unea oso pertsonala da, eta haurraren beharren araberakoa da) haurrak bere gela izan dezake eta sehaska batean lo egin.

  • Sehaska leku seguru batean kokatu behar da, (estorearen soketatik, erradiadoretik, apaletatik... urrun) haize-lasterretatik gordeta.
  • Haurtxoaren gelan, posible den espazio libre gehiena izan behar da askatasunez jolasteko. 

Gainera, etxearen segurtasuna zaindu behar da eta etxea ondo babestu. Izan ere, haurra bere kasa mugitzen hastean (izan lauoinka edo oinez), jakin mina handia izango du eta dagoena ukitu nahiko du. 

  • Komenigarria da ate eta tiraderetan segurtasunezko itxigailuak jartzea, baita altzarien izkinak eta ertzeak babestea ere.
  • Sukaldea eta bainua gela arriskutsuenak dira. Garbiketa-produktu eta sendagaiak ukitzen ez dituela ziurtatzeko, komenigarria da altzari altuetan gordetzea.
  • Beharrezkoa izatekotan, sukalde eta komunean ez sartzeko muga bat ezar daiteke (haurrei asko gustatzen zaie urarekin jolastea).

Haurtxoarentzako etxe berri bat?

Bikote batzuk etxea aldatzea planteatzen dute haurtxoa jaiotzean, dauden etxean leku adina ez dagoelako. Etxebizitza berria aukeratzean, komeni da haurtxoak behar dituen zerbitzuak inguruan daudela kontuan izatea: osasun-zentroa, haurtzaindegia eta, nahiz eta oraindik denbora geratu, ikastetxeak. Etxebizitza berria prestatzean, aipatutako segurtasun gomendio guztiak kontuan izan behar dira. BBVAk tresnak eskaintzen dizkizu haurtxoa iristean etxebizitzaz aldatzeko, esaterako Valora, etxebizitzak baloratzeko web tresna, zure etxe berriaren prezioa asmatzeko.

Zehazki, BBVA Valorak:

  • Etxebizitza baten salerosketako gutxi gorabeherako prezioa ezagutzen laguntzen dizu: bilatzaileak etxebizitzaren katastro-informazioa eskaintzen du eta barne hartzen ditu antzeko eta gertuko etxebizitzen eskaintzak.
  • Auzoari buruzko informazioa eskaintzen dizu: zenbat etxebizitza dauden eskuragarri zonan, prezioa eta azalera. Gainera, salmentan dauden etxebizitzak erakusten dizkizu auzoko etxebizitzen guztizko kopuruarekin batera. Hori garrantzitsua da, zeren geroz eta eskaintza handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago prezioa negoziatzeko.
  • Zenbakiak egiten laguntzen dizu: Tresnaren barne dauden simulagailuei esker zure finantza-gaitasunera gehien egokitzen den hipoteka aukeratu ahal izango duzu eta erosketa eta hipotekara lotutako gastuak ere ezagutuko dituzu.
Haurtxoa lau oinean ibiltzen hasten denean, gomendatu egiten gurasoek lau oinetan ibil daitezela etxean zehar egiaztatzeko, altuera horretan ez dagoela haurtxoarentzat arriskutsua izan daitekeen ezer

Kalkulatu zure hipoteka BBVArekin

Horrez gain, BBVAk zure eskura jartzen du hipoteka-simulagailua zure beharretara hoberen egokitzen den mailegua azkar eta erraz kalkula dezazun. Simulagailu honekin, zure etorkizuneko hipotekaren kuota, epea, interesak eta gastuak jakin ditzakezu.

BBVAk hipoteken katalogo oso bat dauka behar desberdinak asetzeko pentsatutako baldintzekin. Kontsultatu hipoteka aldakor, finko edo mistoa eta alderatu zein izango litzatekeen zure aukera egokiena.