Haurtxoarentzako ospitale-poltsa prestatzeko zerrenda

Komeni da denborarekin zerrenda bat prestatzea erditzean eta ospitaleko egonaldian beharrezko izan daitezken gauzekin

Haurdunaldiko 37. astetik aurrera, haurtxoa prest dago jaiotzeko. Nahiz eta ohikoa ez izan, edonoiz erditu ahal izango zara. Hori dela eta, komeni da dena prest uztea, gauzak garaiz eta presiorik gabe prestatzea. Horrela, etxetik kanpo hasten bazara erditzen, beste norbait joan daiteke zure etxera poltsaren bila.

Haurtxoak eta amak beharko duten dokumentazioa eta arropa ez dira berberak ospitale publiko batean edo ospitale pribatu batean erditzen zaren.

Ospitale publikoa

Oro har, ospitale publikoetan, bertan eman beharreko denboran eramango duten arropa ematen zaizkie haurtxoari eta amari. Hala ere, zure arropa eta haurtxoarena eraman nahi badituzu, ez dizute eragozpenik jarriko.

Haurtxoari bodyak, burutik beroa ez galtzeko jaioberriari jartzen zaion txanoa eta pixoihalak ematen dizkiote.

Amari behar dituen ohe atorrak eta konpresa tokologikoak ematen dizkiote.

Beraz, hauek eraman behar dira:

Ama:

  • Txabusina
  • Txapinak
  • Edoskitzeko bularretakoak
  • Kotoizko kuleroak, edo erabili eta botatzekoak
  • Norbera garbitzeko gauzen poltsa
  • Arropa, ateratzen zarenerako
  • NAN
  • Osasun txartela
  • Haurdunaldian zehar egindako proben txostenak
  • Telefono mugikorra, papera eta luma, zerbait idatzi nahi izanez gero
  • Galtzerdi batzuk (erditzeko egin beharreko ahaleginaren ondoren, ohikoa da oinak hoztea)
  • Haizemaile bat (erditzean agertu ohi den bero sentsazioa arintzen laguntzeko)
  • Ezpainetarako kakaoa (erditzean lehortu egiten baitira)
  • Ile luzea baduzu, ileko goma bat, erditzean bildu behar baldin baduzu 

Haurtxoa:

  • Arropa, ateratzen zarenerako
  • Eskuzorroak, aurpegian azakazlez harramazka egin ez dezan (oraindik ezin zaizkio moztu)
  • Artilezko oinetakoak edo galtzerdiak
  • Kotoizko txano bat, irteten denerako (ospitalean dagoen bitartean, bertan jarriko diote)
  • Haurtxoa biltzeko tokilla, irteten denerako
  • Segurtasun aulkia, autoan jarria, haurtxoa etxera eramateko
Haurtxoak gorputzeko bero handia galtzen du burutik; ospitale pribatu batera joaten bazara erditzera, gogoratu kotoizko txano bat eramatea

Ospitale pribatua

Klinika pribatuetara, ospitaleta publikoetara baino gauza gehiago eraman behar dira.

Ospitalean 2-3 egunez egon behar duzunez gauzak ondo badoaz, egonaldirako zer arropa beharko duzun pentsatu behar duzu, kontuan izanda litekeena dela amaren esnearekin edo lokioekin zikintzea; hala ere, urrun bizi ez bazara, aitak edo senideren batek zerbait ekar diezazuke, behar izanez gero.

Ama:

  • Aurretik irekitzen diren ohe atorrak, haurtxoari bularra emateko (2 edo 3)
  • Txabusina
  • Txapinak
  • Edoskitzeko bularretakoak
  • Kotoizko kuleroak, edo erabili eta botatzekoak
  • Konpresa tokologikoak
  • Norbera garbitzeko gauzen poltsa
  • Arropa, ateratzen zarenerako
  • NAN
  • Aseguru pribatuaren txartela
  • Haurdunaldian zehar egindako proben txostenak
  • Telefono mugikorra, papera eta luma, zerbait idatzi nahi izanez gero
  • Galtzerdi batzuk (erditzeko egin beharreko ahaleginaren ondoren, ohikoa da oinak hoztea)
  • Haizemaile bat (erditzean agertu ohi den bero sentsazioa arintzen laguntzeko)
  • Ezpainetarako kakaoa, erditzean agian lehortu egingo baitira
  • Ile luzea baduzu, ileko goma bat, erditzean bildu behar baldin baduzu 

Haurtxoa:

  • Mahuka luzeko bodyak (3-4)
  • Pijamak (2-3)
  • Kotoizko txano bat, burua estaltzeko
  • Eskuzorroak, aurpegian azakazlez harramazka egin ez dezan (oraindik ezin zaizkio moztu)
  • Artilezko oinetakoak edo galtzerdiak
  • Kotoizko txano bat, irteten denerako (ospitalean dagoen bitartean, bertan jarriko diote)
  • Pixoihalak
  • Norbera garbitzeko produktuak: zapiak, xaboia, belakia eta ipurdirako krema
  • Arropa, ateratzen zarenerako
  • Tokilla
  • Segurtasun aulkia, autoan jarria, haurtxoa etxera eramateko