Aseguratu zure familiako ekonomiaren ongizatea

Zure seme-alaben eta senideen etorkizun ekonomikoa edozein ustekaberako aseguratzeko zer modu dauden azalduko dizugu

Seme-alaba bat jaiotzen denean, beste kezka bat ere jaiotzen da: ustekabekoen aurrean haien etorkizun ekonomikoa ziurtatzea. Guraso guztiek nahi dute seme-alabek ongi bizitzen utziko dien kaudimen ekonomikoa izatea, familia unitatearen diru sarrerak nabarmen murrizten dituen egoeraren bat sortuz gero. Kaudimen hau bermatzeko, bide hauek daude, besteak beste: bizi aseguruak, istripu aseguruak, pentsio planak edo testamentuak.

Bizitza aseguruak

Bizi asegurua aurrezteko finantza tresna bat da, eta aseguruaren titularra hilez gero haren senideak edo hark aukeratutako pertsonak babesten ditu. Hortaz, seme-alaben eta senideen etorkizuneko egonkortasun ekonomikoa ziurtatzeko modu onenetakoa da halako bat kontratatzea.

Dagoeneko bizitza-aseguru bat kontratatuta baduzu, garrantzitsua da baldintza guztiak berraztertzea, seme-alabek kasu guztietan estaldura izango dutela ziurtatzeko. Horrez gain, gomendagarria da aztertzea ea bizi asegurua kontratatzea komeni den, guraso bakarra soilik estaltzen badu biak har ditzan barne, horrela estaldura zabalagoa izan eta seme-alaben etorkizun ekonomikoa bermatuta egon dadin, datorrena datorrela ere.

BBVA Bizitza-aseguruen estaldurak

BBVAk bizi aseguruen sorta zabala eskaintzen du kontratatzeko, eta aseguruaren titularra hiltzen denean senideei konpentsazio ekonomikoa bermatzeaz gain, 6 estaldura ere eskain ditzake guztira, zein modalitate hautatzen den:

  • Heriotza: titularra hil egiten bada, edozein kausa dela eta, onuradunek polizan kontratatuta dagoen kopurua jasotzen dute.
  • Bigarren diagnostikoa: bigarren iritzi medikoa eskatzeko aukera ematen du, hasierako diagnostikoa egin zenetik 3 hilabete baino gehiago iraun duen gaixotasunik izanez gero.
  • Heriotza zerbitzua eta kapitala: telefonozko arreta eta orientazioa ematea, eta hileta-zerbitzua koordinatzea eta kudeatzea, 5.000 eurora arte gehienez.
  • Ezintasun iraunkor absolutua: estaldura ematen du baldin eta, egoera fisiko konponezina tarteko, asegurudunak ezin badu inola ere inongo jarduera profesionalik gauzatu.
  • Minbizia edo miokardio infartua: kontratatutako kapitala ordainduko da minbizirik edo miokardioko lesiorik diagnostikatzen bada.
  • Hamar gaixotasun larri: by-passa, organoen transplantea, itsutasuna, erredurak, koma, esklerosi anizkoitza, parkinsona, alzheimerra, biriketako gaixotasun kronikoa eta istripu zerebrobaskularra.

Istripu-aseguruak

Seme-alaben egonkortasun ekonomikoa bermatzeko beste modu bat istripu asegurua kontratatzea da.

Aseguru horiek polizan agertzen diren hainbat egoera estaltzen dituzte; besteak beste, hauek: ezintasun iraunkor absolutua edo heriotza. Gainera, kalte-ordaina ematen diote aseguratuari istripuaren ondoren ospitaleratuta geratu behar badu. Horrela, sendatze aldiak ez du eraginik familiaren ekonomian eta ez da kezkatu behar lanerako ezintasunak iraun bitartean gastuak kontrolatzeko (denboraldi horretan, soldata Gizarte Segurantzak ematen du, baina ez osorik).

Istripu aseguruak bizi aseguruak baino merkeagoak dira.

BBVA Istripu-aseguruaren estaldurak

BBVA Istripu-aseguruak bi estaldura kategoria handi eskaintzen ditu: heriotza eta ospitaleratzea.

Heriotzaren estaldura hiru azpikategoriatan banatzen da, eta azpikategoria horiek beren kalte-ordaina dute:

  • Istripuaren ondorioz aseguratua hiltzea: polizan agertzen diren onuradunei (adibidez, seme-alabei) 25.000 €-ko kapitalarekin ordaintzen zaizkie kalteak, baldin eta istripua gertatu eta hurrengo bi urteetan gertatzen bada heriotza.
  • Aseguratua zirkulazio istripuaren ondorioz hiltzea (kapital bikoitza): 45.000 €-ko kapitalarekin ordaintzen dira kalteak.
  • Bikotekidea zirkulazio istripuaren ondorioz hiltzea (kapital hirukoitza): 67.000 €-ko kapitalarekin ordaintzen dira kalteak, ezkontidearen heriotza aseguruduna hil den zirkulazio istripu berberaren ondorioz gertatzen bada, eta istripua gertatu zenetik urtebeteko epean gertatzen bada.

Istripuaren ondorioz ospitaleratuta egon behar izanez gero, egunean 11,25 €-ko estaldura ematen da, lehen egunetik hasita, 96 orduz baino gehiagoz ospitaleratuta egonez gero, eta 365 eguneko denboraldi batean zehar, ospitaleratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Pentsio planak

Pentsio plana erretirorako pentsioa osatzeko asmoa duen finantza produktu bat da, baina seme-alaben egonkortasun ekonomikoa bermatzeko ere balio dezake. Izan ere, pentsio plana berreskuratu egin daiteke kasu hauetakoren batean:

  • Titularrak erretiroa hartuz gero.
  • Luzaroan langabezian egonez gero.
  • Titularrak ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia izanez gero.
  • Titularrak edo zuzenean haren menpe dagoen pertsona batek gaixotasun larria izanez gero.
  • Titularra hilez gero.

Batez ere azken horrek (titularra hiltzeak) bermatzen du seme-alaben etorkizun ekonomikoa. Heriotza gertatuz gero, titularrak izendatutakoak izango dira pentsio planaren onuradunak, eta hark ez balu inor izendatu, legezko oinordekoak izango lirateke onuradunak; hau da, bikotekidea eta seme-alabak. Hala ere, pentsio plana kontratatzean, komeni da seme-alabak onuradun gisa sartzea titularra hilez gero; horrela, dirua haiek jasoko dutela ziurtatuko dugu.

Gainera, planera egiten diren ekarpenek PFEZaren zerga oinarria murrizten dute; hau da, fiskalki konpentsatzen dute.

Testamentua: ezaugarriak, abantailak eta motak

Testamentua egitea seme-alaben etorkizun ekonomikoa bermatzeko modu arrunt eta zaharrenetakoa da. Testamentua legezko dokumentu bat da, eta, bertan, testamentugilearen dirua, ondasun higiezinak eta akzioak nola banatu adierazten da.

Gainera, testamentuan, adinez nagusiak izan arte seme-alaben ondasunak nork administratuko dituen ere adieraz dezake gurasoak, baita bi gurasoak hilez gero haien legezko tutorea nor izango den ere. Hori adierazi ezean, epaitegiek erabakiko dute; hortaz, garrantzitsua da hori aipatzea. Testamentua idatzi aurretik, interesgarria da ezagutzea zer motatakoak dauden, kasu bakoitzean gehien komeni zaiguna aukeratzeko:

Testamentu irekia

Notario aurrean egiten da, pauso hauei jarraituz:

  • Notarioaren bulegora joan eta NANarekin identifikatu.
  • Notarioari gure azken nahia adierazi. Hau da, ondasunak nola banatu nahi diren azaldu. Urrats hori idatziz nahiz ahoz egin daiteke.
  • Adierazitakoaren arabera, notarioak testamentua idatziko du, legezko formalitateetara egokituz.
  • Idatzita dagoenean, notarioak testamentua irakurriko du eta testamentugileak sinatu egingo du, ados dagoela adierazteko. 

Testamentu holografoa

Testamentu mota hau ez da notario aurrean idazten, eta ez zaio gordetzeko hari eman behar ere ez. Horregatik, Kode Zibilak baldintza batzuk ezartzen ditu baliozkoa izan dadin:

  • Osorik testamentugileak idatzita egon behar du.
  • Eskuz idatzi behar da; inoiz ez tresna mekanikoen bidez (adibidez, ordenagailua).
  • Testamentugileak bolaluma erabili behar du; testamentuak ez du baliorik izango arkatzez edo ezaba daitekeen beste edozein metodoren bidez idatzita badago. Erabilitako papera folio normal eta arrunta izan daiteke.
  • Zer datatan idatzi den (eguna, hila eta urtea) jaso behar da.
  • Zirriborroak eta lerro arteko idatziak ez dira baliozkotzat hartuko. Edozein gidalerro jaso bada horietan, inoiz idatzi egin ez balitz bezala izango da.
  • Testamentugilearen ohiko sinadurarekin amaitu behar da.

Testamentu itxia 

Azken testamentu motak irekiaren eta olografoaren arteko hibridoa da. Balio dezan, urrats hauek egin behar dira:

  • Testamentugileak eskuz nahiz makinaz idatziko du testamentua, bi mekanismoak dira baliozkoak.
  • Testamentugilea notarioarengana joango da, identifikatzeko NANarekin.
  • Testamentua gutun-azal baten barruan emango dio notarioari, eta eskuz edo makinaz idatzi den adieraziko dio.
  • Notarioak jaso izanaren akta egin eta irakurri egingo du.
  • Testamentugileak eta notarioak jaso izanaren akta sinatuko dute, eta notarioak testamentua zainduko du, edukia zein den jakin gabe.