4. Erditze edo adopzio anizkoitzagatiko laguntza

Ordainketa bakarra da, erditze edo adopzio anizkoitzagatik (aldi berean bi seme-alaba edo gehiago jaiotzen edo adoptatzen direnean). Haurtxoren batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu, bi balira bezala zenbatzen da.

Baldintzak

  • Legalki Espainian bizitzea.
  • Ez edukitzea izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik gizarte-babeseko beste edozein araubide publikotan. 

Onuradunak

Gurasoetako edozeinek eska dezake laguntza, familia unitatea bizi den udalerriko Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren bulegoetan.

  • Elkarrekin bizi badira, laguntza nork eskatuko duen adostu beharko dute. Ez badira akordio batera iristen, sistematikoki amari ematen zaio.
  • Ez badira elkarrekin bizi, zaintza duen gurasoak eskatu beharko du. 

Zenbatekoa

Laguntza kalkulatzeko, lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) eta batera jaio edo adoptatutako haurren kopurua hartzen dira kontuan.

  • 2 seme-alaba izanez gero: LGS bider 4 egiten da.
  • 3 seme-alaba izanez gero: LGS bider 8 egiten da.
  • 4 seme-alaba edo gehiago izanez gero: LGS bider 12 egiten da.

5. Haurtzaindegirako laguntzak

Haurtzaindegia da 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten guraso langileek aurre egin beharreko gastu handienetakoa.

Aro horretan hezkuntza ez da nahitaezkoa eta, beraz, haurtzaindegi publikoen eskaintza askoz ere murritzagoa da ikastetxe eta institutuenarekin alderatuz gero, eta ez du benetan dagoen eskaria estaltzen.

Haurtzaindegirako diru-laguntzak autonomia-erkidegoen araberakoak dira. Kopuruak eta baldintzak asko aldatzen dira lekuaren arabera. Komeni da baldintzei buruzko kontsulta egitea zuen autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuak kudeatzen dituen administrazio-organoan eta, badaezpada ere, haurra erroldatuta dagoen udalean ere laguntzarik den galdetzea.

Baby Planner-en eduki guztia, zure BBVA app-ean