
BBVA Baby Planner
Ezagutu BBVA Baby Planner- Bikiak, hirukiak: erditze anizkoitzagatiko laguntzak
Bikiak, hirukiak: erditze anizkoitzagatiko laguntzak
Bi haur edo gehiago kolpetik jaiotzen direnean, familiako aurrekontua egokitu behar da; erditze anizkoitzerako zer eskubide eta laguntza dauden azalduko dizugu
Lana eta familia bateratzeko neurriak
amatasun bajan 2 aste gehigarri, bigarrenetik aurrera izandako haur bakoitzeko
Erditze anizkoitzetan, 16 asteko amatasun bajari 2 aste gehitzen zaizkio bigarrenetik aurrera izandako haur bakoitzeko (18 aste bikiak badira, 20 aste hirukiak badira, eta abar).
aitatasun baimenean 2 egun gehigarri, bigarrenetik aurrera izandako haur bakoitzeko
Erditze, adopzio eta harrera anizkoitzetan, 4 asteko aitatasun baimenari 2 egun gehitzen zaizkio bigarrenetik aurrera izandako haur bakoitzeko.

Zer da Baby Planner?
Edoskitzeko baimen bikoitza
Edoskitzeko baimenaren iraupena proportzionalki luzatzen da erditze anizkoitzetan (bi haur izanda bikoiztu egiten da, eta hiru haur izanda, hirukoiztu). Hau da, adibidez, bikien ama (edo aita) bi orduz atera daiteke lanetik, edo ordubete beranduago sartu edo atera daiteke edo, hitzarmen kolektiboak aukera hori jasotzen badu edo enpresa ados badago, edoskitze orduak metatu eta amatasun baja luza dezake (gutxi gorabehera hilabete gehituko litzaioke).
Erditze anizkoitzagatiko dirulaguntzak
Bi haur edo gehiago kolpetik dituzten familiek dirulaguntza ekonomiko batzuk jaso ditzakete:
Estatuko laguntzak
Erditze anizkoitzagatiko laguntza ordainketa bakarrean ematen zaie familia guztiei, erditze edo adopzio anizkoitzagatik, zer diru sarrera dituzten kontuan hartu gabe. Kopurua urtero kalkulatzen da, lanbide arteko gutxieneko soldataren eta aldi berean jaio edo adoptatu diren seme-alaben arabera.
- 2 seme-alaba izanez gero: LGS bider 4 egiten da.
- 3 seme-alaba izanez gero: LGS bider 8 egiten da.
- 4 seme-alaba izanez gero: LGS bider 12 egiten da.
2017an, bi haurreko erditzeetan 2.830,80 euroko laguntza eman zen; hiru haurrekoetan, 5.661,60 eurokoa; eta erditze berean jaiotako lau haurretatik aurrera 8.492,40 eurokoa izan zen.
Haur horietakoren batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu, bikoitza zenbatzen da. Hau da, bi haur jaiotzen badira eta haietako batek desgaitasuna badu, hiru haurren dirulaguntza ematen da.
Onuradunak
Bi gurasoetako edozeinek eska dezake laguntza, familia unitatea bizi den udalerriko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren bulegoetan.
- Elkarrekin bizi badira, laguntza nork eskatuko duen adostu beharko dute gurasoek. Ez badira ados jartzen, sistematikoki amari ematen zaio.
- Ez badira elkarrekin bizi, zaintza duen gurasoari ematen zaio.
Amatasuneko subsidio berezia
Amatasun bajari dagokion prestazioaz gain, erditze anizkoitzetan, haur bakoitzeko subsidio berezi gehigarri bat kobratzen da, amatasun bajako 6 asteren baliokidea. Hau da, bikiak edukiz gero, 18 asteko amatasun baja gehi beste 6 asteren pareko subsidioa kobratzen dira. Hirukiak badira, 20 asteko amatasun baja gehi beste 12 asteren pareko subsidioa kobratzen dira.
Ama izateagatiko kenkari bikoitza (edo hirukoitza)
Hiru urtetik beherako haurrak dituzten ama langileek, gainera, urtean 1.200 euroko kenkaria lor dezakete haur bakoitzeko, edo hilean 100 euroko aurrerakina kobratzeko eska dezakete.
Haur bakoitzeko denez, bikiak baditu 2.400 euroko kenkaria lortu edo 200 euroko aurrerakina kobra dezake amak. Aurrerakina kobratzeko eskaera Internet bidez egin daiteke, Ogasunaren webgunean.
Jaiotzagatiko prestazioa familia gurasobakarra edo ugaria bada. Familia ugaria bada (hiru haur kolpetik edo bikiak/hirukiak aurrez beste haur bat izanda), edo gurasobakarra bada eta bikiak edo hirukiak baditu, 1.000 euroko ordainketa bakarra eska dezake, familiaren diru sarrerek zenbateko jakin batzuk gainditzen ez badituzte. Gizarte Segurantzaren webgunean informazio gehiago dago.
Erditze anizkoitzagatiko laguntza familia guztiei ematen zaie, diru sarrerak kontuan hartu gabe
Autonomia erkidegoetako laguntzak:
Gainera, autonomia erkidegoek eta udalek beren laguntzak dituzte erditze anizkoitzagatik, haurtzaindegietarako, eskolako jantokirako, testuliburuetarako, zergetan deskontuak, eta abar. Komeni da erkidego edo udal bakoitzaren gizarte zerbitzuen webgunea kontsultatzea laguntza eguneratuak ikusteko. Adibidez, 2018an:
- Andaluzian, diru sarrera mailaren araberako laguntza ematen zen erditze anizkoitzagatiko. Informaziogehiago.
- Euskadin, gutxienez 2.000 euroko laguntza ematen zitzaien familia guztiei, eta diru sarrera mailaren arabera, handiagoa izan zitekeen. Informazio gehiago.
- Madrilen, haurra jaiotzeagatik, hiru urtez 600 euro kendu zitezkeen urtero PFEZean, errenta baldintza batzuk betez gero, eta erditze edo adopzio anizkoitzetan, haur bakoitzeko 600 eurotara handitzen zen. Kenkari horiek jasotzeko, 30.000 euroko errenta muga zegoen tributazio indibidualean, 36.200 eurokoa tributazio bateratuan, eta 60.000 euroko errenta muga familia unitaterako.
- Bikiak, hirukiak: erditze anizkoitzagatiko laguntzak