Haurrentzako aurrezki produktuak zure seme-alabentzat

Adingabeentzako aurrezki-produktuak zer diren eta nola funtzionatzen duten azalduko dizugu

Guraso bihurtzen zaren unetik, kezka berria iristen zaizu bizitzara: zure seme-alaben premiak estaltzeko behar adina diru izatea. Haurtxoaren gaur egungo beharretan pentsatu behar da, baina baita etorkizunekoetan ere, seme-alabak handitzen direnean beste gastu batzuk sor baitaitezke, hala nola hizkuntzak ikastea, atzerrian ikastaroak egitea edo unibertsitatera joatea. Baliteke aurreztu nahi izatea, handitzean koltxoi txiki bat eduki dezaten, adinez nagusiak direnean helduaroari ekin ahal izateko. Edozein dela ere zergatia, hainbat tresna daude aurreztea lortzeko.

Haurrentzako aurrezki-kontuak

Haurrentzako kontuak seme-alaben etorkizunerako aurrezteko modu erraz eta segurua da.

BBVAn Miniblue kontua duzu. Doako kontua da, eta aukera ezin hobea urteetako dirua, oparietakoa eta abar gordetzeko.

Halako bat izateko, BBVA bulego batera joan behar da, eta hauek eraman:

  • Adingabea NANaren kopia (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera), bi aldeetatik, edo, bestela, zerga identifikadorea (NAN ez duten 14 urtetik beherakoentzat), Ogasunean eskatu beharrekoa.
  • Familia liburua, hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria, edo aita legezko ordezkaria dela ziurtatzen duen beste edozein dokumentu, kontuaren ordezkariak bi gurasoek edo haietako batek izan behar baitute.

Inbertsio funtsak

Inbertsio funtsari esker, diruaren zati bat inbertituta izango dugu, errentagarritasuna eman diezagun, baina gastuak ordaindu behar ditugunean erreskatatu ahal izango dugu; adibidez, unibertsitateko matrikula. Kasu honetan, produktuak ezin du egon adingabearen izenean, eta gurasoen izenean egon behar du.

Helburua dirua inbertitzea denez, etorkizuneko gastuak ordaintzeko interes gehigarriak sor ditzaten, gomendagarriena da errenta aldakorreko edo epe luzeko errentako inbertsio funtsak aukeratzea. BBVAk inbertsio-funtsen katalogo zabala du, eta oso errazak dira kontratatzeko.

Akzioak kontratatzea

Gure seme-alaben etorkizunari begira dirua aurrezteko, baloreetara harpidetzeko planak kontratatzea da beste finantza-aukera bat. Horrek esan nahi du denboraldi luze batean aldizka diru kopuru bat sartu beharko duzula. Zenbateko horrekin, bankuak burtsan kotizatzen duten akzioak erosiko ditu. Bezeroak erabaki dezake non inbertitu nahi duen (Telefónica, Iberdrola, BBVA, etab.).

Burtsan kotizatzean, baliteke finantza aukera honek emaitza positiboak izatea etorkizunean; hortaz, izan kontuan aukera hau seme-alaben etorkizuneko ikasketetarako aurrezteko, hala nola atzerrian ikastea edo unibertsitatea joatea.

Aurrezki-plan bat kontratatzea

Aurrezki-plan bat da epe luzera dirua metatzeko asmoa duen finantza-produktu bat.

  • Aldizkako ekarpenak edo ohiz kanpoko ekarpenak egiten dira, eta horiek, aldi berean, interesak sortzen dituzte.
  • Kontratatzean, planaren onuradunak seme-alabak izatea ezar dezakezu. Bestela, onuraduna zu zeu izan zaitezke, eta dirua berreskuratu ondoren zure seme-alaben kontuetan sartu.
  • Erretirorako diseinatu dira planak, baina norberak nahi duen unean berreskura ditzake. Horrek desberdintzen ditu aurrezki planak pentsio-planetatik, eta horregatik dira seme-alaben aurrezkirako finantza-tresna ezin hobeak.
  • Fiskaltasun askoz ere abantailatsuagoa dute aurrezki planek beste aurrezki-produktu batzuen aldean.