Babestu zaitez koronabirusaren aitzakian sortutako zibererasoetatik | BBVA España

COVID-19ren aurkako babesa online ere izan behar da.

Herritarrek koronabirusaren gainean duten kezka gero eta gehiago ari dira baliatzen zibergaizkileak, iruzur elektronikoak egiteko eta erabiltzaileen informazio pribatua lortzeko. 

Hauek dira, nagusiki, delitu horiek burutu nahian aritzen diren zibereraso motak:

  • Phishing-a: erakunde ofizial baten ordez arituz posta elektronikoak bidali eta erabiltzailea esteka baten bidez beste toki batera, webgune faltsu batera, zuzentzen ahalegintzen direnak, erabiltzaileak hor sar ditzan bere datu pertsonalak eta/edo bere bankuko datuak. Erantsitako artxibo bat ere izan dezakete, software maltzurrarekin infektaturik dena.
  • Smishing-a: modus operandi berdina da, baina erabilitako kanalak SMSa eta WhatsApp bezalako berehalako mezularitzarako tresnak dira.

Adi ibili eta erne egon koronabirusarekin lotutako egun hauetan sarean dabiltzan mezu elektroniko edo iruzurrezko mezu hauetakoren bat jasotzen baduzu:

  1. Osasun Ministerioaren ordez aritzen den WhatsApp bateko mezua, gaixotasun berriari aurre egiteko zenbait gomendiorekin. Testuak ‘ALERTA KORONABIRUSAGATIK' izenburua darama. 'Osasun Ministerioaren larrialdiko mezua' izenburua darama eta esteka bat du ondoan, zeinak aurpegi-maskarak saltzen dituen web-orri faltsu batera birzuzentzen ditu erabiltzaileak.
  2. Enpresaren barne sailaren ordez aritzen den posta elektronikoa, malwarearekin infektatutako PDF bat jaisteko gonbidapena duena, konpainiak gaixotasun kutsagarrietarako aktibatu duen protokoloa kopiatuz.
  3. Osasun Mundu Erakundearen (OME) posta elektronikoa, segurtasun neurriak (ingelesez idatzita) jaisteko botoi bat eskaintzen duena, Safety measures). E-postak Stella Chungong ustezko doktorearen sinadura darama.
  4. Centro para el Control y la Prevención de Enfermedades (CDC) delakoaren posta elektronikoa, igortzaile gisa CDC-Covid19@cdc.gov ageri duena. Koronabirusaren gaineko aurrerapen berri eman eta bitcoin bidezko dohaintza eskatzen da bertan. Mezua ingelesez idatzita dago eta Division of eHealth Marketing izeneko sinadura darama. CDCren izenean ari da ere batetik bestera dabilen eta fitxategi maltzur bat erantsita duen beste posta bat. Itxuraz, kutsapenei buruzko azken estatistikak dakartza.
  5. Koronabirusak herrialde bakoitzean zenbat kutsatu dituen erakusten duten hainbat online mapa ere atzeman dituzte. Horiek gordetzen dituzten web-orriek eta aplikazioek software espioiak eta malwarea dute, eta erabiltzaileen gailuak infektatzeko diseinatuak izan dira.

Hurrengo segurtasun-gomendioak lagungarri izango zaizkizu zibereraso mota horiek detektatzeko eta duzun informazio sentikorra eta zure gailuak behar bezala babesteko:

  • Lehenik eta behin, ez dago erakunde ofizialik datu pertsonalak eskatzen dituenik posta elektroniko, SMS edo WhatsApp bidez; ez eman, beraz, daturik kanal horietakoren batean.
  • Egiazta ezazu mezu elektronikoen igorlea eta horietan datozen estekak, eta ez fidatu letra eta karaktere arrotzik badute. Esteka batean sakatu aurretik, beti egiaztatu behar duzu zein web-helbidetara zuzendu nahi zaituen. 
  • Ez deskargatu COVID-19rekin lotutako fitxategi erantsirik, bere jatorria zilegizkoa dela ziurtatu gabe.Agintariek azaldu bezala, koronabirusaren sendaketa ez duzu posta elektronikoz jasoko.
  • Ez jaitsi aplikazio ez-ofizialik koronabirusaren irismen globala ezagutzeko.
  • Saihestu kontrastatua izan ez den edukirik zabaltzea, zurrumurruen kanpaina maltzur baten parte izan baitaiteke.
  • BBVAk kanal digitalak erabiltzea gomendatzen dizu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz eta #BirusHauElkartutaGeratukoDugu izeneko kanpainetara gehitu da. Sartu bbva.es webgunera edo BBVA app-era, eta aprobetxatu gure Online Bankaren funtzionalitateak zure kontsulta eta eragiketa guztiak modu seguruan eta etxetik mugitu gabe egiteko.