2022ko errenta eta ondare kanpaina hasi da

Apirilaren 11n hasi zen Errenta eta Ondarearen kanpaina eta ekainaren 30ean amaituko da, hori baita aitorpenak aurkezteko epearen azken data.

Nola aurkez ditzakegu aitorpenak?

PFEZren aitorpena

Azken urteetan bezala, PFEZren aitorpena ezin da eskuratu paperean, eta jarraian azaltzen diren bitartekoetako baten bidez aurkeztu behar da:

  • Internet bidez, ZAEAren egoitza elektronikoan, ziurtagiri elektronikoarekin, “cl@ve PIN” sistemaren bidez edo erreferentzia-zenbakiaren bidez. Hori lortzeko, 2021eko PFEZren aitorpenaren 505. laukiaren zenbatekoa, IFZ zenbakia eta NANaren iraungitze-data adierazi beharko dira. Aitorpena "Web Errenta" plataformaren bidez egingo da.
  • Telefonoz, "Deituko dizugu" izeneko planaren bidez. Zergadunak aitorpena egiteko Zerga Agentziak deitzea nahi badu, eskaera Internet bidez egin dezake, Zerga Agentziaren aplikazioaren bidez edo 901 12 12 24 - 91 535 73 26 (zerbitzu automatikoa) edo 901 22, 33 44 - 91 553 00 71 telefonoetan, maiatzaren 3tik ekainaren 29ra bitartean (9:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera).
  • ZAEAren bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Aurretiko txanda hitzartu daiteke maiatzaren 25etik ekainaren 29ra bitartean Internet bidez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren APPean edo telefono bidez (901 22 33 44 edo 91 553 00 71, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 19:00etara).

Gainera, bai PFEZren aitorpena, bai zirriborroaren onarpena, Zerga Agentziaren App-aren bidez egin daitezke. Aplikazio hori datu fiskalak kontsultatzeko eta aitorpenaren izapidetze-egoera eta aurreko urteetako aitorpenak ikusteko ere erabili ahal izango da.

Ez dugu ahaztu behar kasu gehienetan ez dela aitorpena egiten, zirriborroa berresten dela. Horri dagokionez, garrantzitsua da kontuan izatea zergadun guztiek lortu ahal izango dutela zirriborra, azken urteetan gertatu den bezala, ekitaldian zehar sortu dituzten errenten izaera edozein dela ere.

Garrantzitsua: zirriborroa onartu edo berretsi aurretik, komeni da hori ondo berrikustea, akatsak izan baititzake, eta, hala badagokio, zuzen genitzake, horiek aldatuta. Ondorioz, Zerga Agentziak beste zirriborro bat sortuko luke, zeina berretsi ahal izango baita.

OZren aitorpena

OZren aitorpena bitarteko elektronikoen bidez (Internet) aurkeztu beharko da nahitaez, ziurtagiri elektronikoaren, NAN elektronikoaren edo“cl@ve PIN” sistemaren bidez.

Aitorpenak aurkezteko epeak

Errentaren eta Ondarearen aitorpenak apirilaren 11tik ekainaren 30era bitartean aurkez daitezke.

Hala ere, ordaindu beharreko kuota banku-helbideratzearen bidez ordaintzen bada, epea ekainaren 27an amaituko da.

Aitorpena aurkezteko epea apirilaren 11n hasi bazen ere, martxoaren 15etik aurrera zergadunek eskuragarri zituzten beren datu fiskalak Zerga Agentziaren webgunean (https://sede.agenciatributaria.gob.es) eta horren app-ean. 

Berrikuntza nagusiak

Errenta eta Ondare aitorpenetan 2022ko ekitaldiari dagozkion berrikuntzen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • PFEZren zerga-oinarri orokorraren murrizketaren muga kuantitatiboa murriztu egin da, pentsio-planetarako eta gizarte-aurreikuspeneko gainerako sistemetarako banakako ekarpenengatik. Zehazki, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2.000 eurotik 1.500 eurora murriztu zen, nahiz eta enplegu-planetarako enpresa-ekarpenen muga 8.000 eurotik 8.500 eurora igo.
    Gainera, ezarri zen (i) langileak enplegu-planari egiten dizkion ekarpen indibidualak enpresa-ekarpen gisa zenbatuko direla, 8.500 euroko mugarekin (beraz, ez dira zenbatzen 1.500 euroko mugaren barruan), betiere ez badituzte gainditzen enpresak berak egindako ekarpenak*; eta, (ii) langilearen erabaki baten ondorioz enpresak egindako ekarpenak langileak enplegu-planari egindako ekarpentzat hartuko direla.
  • Autonomia-erkidego batzuek aldatu egin dute PFEZren oinarri orokorrari dagokion karga-eskala. Inflazioaren ondorioz, autonomia-erkidego batzuek tarifa deflaktatu dute 2022ko ekitaldirako, eta beste batzuek, berriz, errenta-tarte jakin batzuei aplikatu beharreko karga-tasak bakarrik aldatu dituzte.
    • Aragoik %19,50etik %19ra jaitsi du tarte baxuenari dagokion tasa marjinala, eta 300.000 eurotik gorako errentei aplikatzen dien tasa marjinala %49,50etik %50era igo du.
    • Kanariak tarifa deflaktatzera mugatu dira.
    • Gaztela-Leonek tarifa deflaktatu du eta, gainera, eskalaren lehen tarteari dagokion tasa marjinala %19tik %18,5era jaitsi du.
    • Kataluniak 2021aren amaieran aldatu zuen, 2022ko ekitaldirako ondorioekin, oinarri orokorrari aplikatu beharreko karga-eskala autonomikoa, eta bi tarte berri sartu zituen, errenta txikienentzako zergapetzea murrizten dutenak. Horrela, gutxieneko tasa %10,50ean ezarri zen (%20an, eskala autonomikoa Estatukoarekin bateratzen badugu), eta gehieneko tasa %25,50ean mantendu zen (%50ean, eskala finkatuan).
    • Galiziak %19tik %18,5era jaitsi du eskalaren lehen tarteari aplikatu beharreko tasa marjinala, eta, gainera, tarifaren lehen hiru tarteak deflaktatu ditu.
    • Madrilek aldatu egin zuen karga-eskala 2021aren amaieran, 2022rako ondorioekin, eta, gainera, 2022an tarifa deflaktatu zuen.
    • Murtziak deflaktatu egin du 2022ko ekitaldiari dagokio tarifa.
    • Valentziak 2022ko urrian aldatu zuen oinarri orokorrari aplikatu beharreko karga-eskala autonomikoa, eta jaitsi egin zuen lehen tarteari aplikatu beharreko tasa marjinala. 12.000 euroko errentatik aurrera, 10.000 euroko tarte konstante batzuk sortzen dira, 60.000 eurotik beherako errentak dituzten zergadunen zerga-karga murrizteko, eta goragoko mailetan daudenentzat, berriz, tasak bere horretan diraute.

 

  • PFEZren aitorpen-ereduko "Ondare-irabaziak eta -galerak" atalaren barruan, beste urte batzuetan zegoen azpiatala, "Beste ondare-elementu batzuen eskualdatzeen ondoriozko ondare-irabaziak eta -galerak" izenekoa, hiru azpiatal berritan banakatu da aurtengo aitorpenerako: lehenengoa, higiezinak eta haien gaineko eskubide errealak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabazi eta -galeretarako; berariazko beste bat, moneta birtualak transmititzeko edo trukatzeko; eta hirugarren azpiatal bat, hondarrekoa, beste ondare-elementu batzuetarako.
  • Autonomia-erkidego batzuk aldatu egin dute Ondare Zergaren oinarri orokorrari dagokion karga-eskala.
    • Kataluniak tarte berri bat sartu du soilik 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako, 20 milioi eurotik gorako likidazio-oinarriei aplika dakiekeena, %3,48ko tasa marjinalarekin. Horrek esan nahi du ehuneko 0,73 puntuko igoera izan dela 2021ean aplikatu zuen gehieneko tasarekin alderatuta.
    • Galiziak Ondarearen gaineko Zergaren kuotaren hobaria %25etik %50era igo du 2022tik aurrera.

Azkenik, esan behar dizuegu BBVAren Banka Pribatutik zerbitzu bat jarri dugula abian, Banku Pribatuaren gure bezeroek beren errenta- eta ondare-aitorpenen inguruan izan ditzaketen zalantzei erantzuteko. Webgunearen bidez, bezeroa formulario batean sartuko da, eta, bertan, bere galdera egin ahal izango du. Ekimen honetan gurekin lankidetzan diren lehen mailako abokatu-bulegoetako batek erantzungo dio, eta erantzuna bezeroaren posta elektronikora iritsiko da. Zerbitzu hori errenta- eta ondare-kanpaina osoan egongo da gaituta.

Bestalde, adierazi nahi dizuegu datozen egunetan Errenta eta Ondare Kanpainaren zerga-buletin berezia jasoko duzula. Bertan, zehatz-mehatz aztertzen dira aitorpenak egiteko orduan interesgarrienak izan daitezkeen gaiak.

Dagozkion ondorioetarako, jasota geratzen da dokumentu hau ez dela zerga edo legezko aholkularitza bat, bere edukia soilik informaziorako dela. Ez BBVAk ez haren Taldeko entitate batek ez du bere gain hartzen dokumentu honen edukian oinarrituta burutu edo hartu daitezkeen ekintzen edo erabakien gaineko erantzukizunik, eta berariaz ohartarazten da zeure zerga edota lege aholkulariarekin kontsultatu behar zenukeela hartu nahi duzun edozein erabaki.

 

*Gerora zehaztua, bai Enpleguko pentsio-planak bultzatzeko ekainaren 30eko 12/2022 Legean, nahiz 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean.

Podcast Module
2023/04/11

2022ko Errenta kanpaina hasi da

Kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu.
00:00
05:55