Merkatuen egungo egoeraren analisia

Enrique Marazuela, CFA CAd, BBVAren Banku Pribatuko inbertsioetako zuzendaria.

Burtsak emaitza egoeran

2021/07/27

Pasa den asteko mugimenduak elkarren aurkakoak diren bi indarren emaitza izan ziren: bata beheranzkoa, Delta aldaerak ereiten doan ziurgabetasuna, eta bestea goranzkoa, eta hor ez genuke sartuko hiruhileko emaitzen denboraldi distiratsua bakarrik; baita banku zentralen adierazpen eta jokabide lasaigarriak ere.

Sartu garen astea bizia izango da enpresen emaitzen alorrean. Euskarri emateaz gain, emaitza horiek hegoak zabal diezazkiekete burtsei, pandemiaren baimenarekin, betiere. Baina beste gertaera bat ere nabarmendu zen: Erreserba Federalaren bilera. Analisten fokua, orain, Fed-ak bonuen erosketetan piskanakako murrizketa iragartzen duen unean jarrita dago. Irudipena dago kontsentsuak bankari zentralen Jackon Holeko bileran iragarriko duela, datorren abuztuaren amaiera aldera, eta beranduenez 2022ko urtarrilean betearaziko duela. Hasiera batean, merkatuetan jada barneraturik den berri bat izan da, eta beraz, gidoiari jarraitzen badio ez luke ezer aldatu behar. Alabaina, esaldiak dioen moduan, "deabrua xehetasunetan ezkutatzen", eta azaldutako moduan gerta badaiteke ere, baliteke egotea aurreikusitako ildotik baztertuko gaituen xehetasunen bat.

Pasa den astean EBZren bilera nabarmendu zen, eta horren ondoren iragarri zena denbora luze batean bere moneta-politikaren kutsu lasaiarekin jarraituko duenaren zeinu garbitzat hartu zuten operadoreek. Jarduerari buruzko datuek itxura hobea hartu zuten Europan Estatu Batuetan baino, baina espero zenaren ildotik joan ziren, funtsean. Asteko balantze bat egitetik harago, Txina eta Estatu Batuak iritsiak dira dagoeneko euren hazkunde erritmo handienera (garrantzitsua, hazkundeak gora jarraituko du, baina ez orain arte egin izan duen bezain azkar), antza denez, eta Europa ere ez dago horra heltzetik urrun.

Burtsako indizeen asteko itxierei bakarrik erreparatuko bagenieke, aurrerapenak ikusiko genituzke; xehetasunez aztertzen badugu, ordea, ikusiko dugu joan-etorriko mugimendu indartsu bat egon zela akzioen prezioan aldi horretan. Aste hasierako jaitsiera ez nolanahikoak ondorengo egunetako igoera bikainekin berdindu ziren. Pentsa dezagun Europako Stoxx600 indizean (europar indize hori EuroStoxx50 baino zabalagoa da, 600 balore dituelako 50en ordez, eta Europa osoa biltzen duelako, ez bakarrik eurogunea): %2,3ko atzeraldia izan zuen astelehenean, baina %1,5eko aurrerapenarekin amaitu zuen astea. Estatu Batuetako indize batzuk maximo historikoetara heldu ziren berriro, eta gora egin zuten astearekin.

Akzioen merkatuetan, emaitzen denboraldi ona bere kabuz ari da protagonismoa bereganatzen. Egungo mailak sendotzeko elementu izateaz gain, igoera berrien katalizatzailea ere izan daiteke. Sartu garen aste honetan asko dira emaitzak argitaratuko dituzten konpainiak, eta beraz, funtsezkoa izan daiteke burtsen norabidea zehazteko.

Astean lasaitasuna eta aurrerapenak egon ziren prezioetan, eta baita horren elkarren hurreneko errentagarritasun murrizketa ere bonuen merkatuetan. Izan ere, 10 urterako erreferentziakoa %1,28an geratu zen dolarretan izandatutako bonuarentzat eta -%0,42an eurotan izendatukoarentzat (alemaniar bonua hartzen dugu euroaren erreferentziarako). Logikoa izango zen EBZren adierazpenen ondoren Europako bonuek bizitazun piska bat hartzea, baina bilera horretan espero zena iragarri izan zenez, kotizazioek jada bereganaturik zuten lehendik ere berri hori.

Arrisku-aktiboetan, oro har, eta akzioetan, bereziki, gainhaztaturik egoteko geure gomendioarekin jarraitzen dugu. Balantzaren erdian aldeko eta kontrako argumentuak jarri beharrean gara, hori egia da, baina interes-tasa baxuak eta hazkunde ekonomikoa izateko itxaropenek, enpresentzat mozkinak ekarri dituztenak, aktibo mota horren alde egiteko saldo garbia uzten dute.

Egonkortasuna izan zen dibisen merkatuen ezaugarri nagusia, eta dolarra 1,177an geratu zen euroaren aldean. Petrolioak joan-etorriko ibilera izan zuen astean zehar, 74 dolarretan amaitu zuen Brentaren erreferentzian, baina 69 dolarren koska galtzera ere heldu zen aste erdian. Atzeraldi horretan eragina izan zuen LPEE+ elkarteak produkzioa handitzeko hartutako erabakiak eta ekonomiaren abiadura moteltzeko beldurrak koronabirusaren aldaera berriak direla eta.

Laburbilduz, delta aldaerak eragina izaten ari da merkatuetan, bonuen errentagarritasunean izandako mozkin txikiagoek adierazten dutenez. Akzioak gai izan dira beherantzko presio hori neutralizatzeko, enpresek lortutako emaitza distiratsuei esker. Aste honetan gorenera heldu dira, gainera. Gainhaztaturik jarraitzen dugu egoten akzioetan, nahiz eta pandemiaren egungo protagonismoak ustekaberen bat ere eman, bestalde posizioak handitzeko baliatu genezakeena. 

Uda ona izan.