Merkatuen egungo egoeraren analisia

Álvaro Manteca, BBVA Banku Pribatuaren inbertsio-estrategiaren arduraduna

Covida berriz ere baldintzatzen ari da merkatuen bilakaera

2021/11/22

Austriaren erabakiak zapuztu egin zuen Europan burtsen igoera berriena izan behar zuen astea, eta ostiraleko saioan kolpe latza jaso zuten berrindartze ekonomikoarekin lotutako sektoreek, Austrian iragarritako murrizketak Europako gainerako herrialdeetara zabalduko zirenaren beldurrak eraginda, eskualde osoko hazkunde ekonomikoa galaraziz horrela. Dena den, ostiralean ahulezia nagusitu bazen ere, asteko zenbaketa nahiko laua izan zen munduko burtsentzat. Munduko MSCI indizeak behera egin zuen apur bat, eta maximo historikoetatik hurbil jarraitzen du.

Ikuspuntu ekonomikotik, susperraldi globalak aurrez aurre du erresistentziako bere lehen proba garrantzitsua. Eskaintzaren presioak areagotuz doaz energiaren prezio geroz handiagoak botila-lepo etengabeekin batzen direnean, produkzioa gogogabetzen eta eskaria higatzen dute. Munduko ekoizpen industriala bat-batean jaitsi zen bigarren hilabetez jarraian irailean, eta azaroko KPIaren irakurketek baliteke urriko maila historikoak gainditzea. Oztopo horiei beste COVID olatu bat gehitu behar zaio, eta Europako mugikortasuna maldan behera jarriko du horrek, nahiz eta neguan arriskuak Ipar Hemisferio osoarentzat izan.

Nahiz eta herrialde garatuetako banku zentralek pazientzia handia erakutsi duten ekonomiaren berrirekitzearekin lotutako inflazio-gorakadekin, gorabidean diren bere homologoekin kontraste argia eginez, ez baitute horrenbesteko tolerantziarik inflazio-tasa handiekin (Turkiaren salbuespen nabarmenarekin), 2022ko hazkunde handiaren eta lan-merkatuaren normalizazio bizkorraren gure pronostikoa betetzen bada, moneta-agintariek pausoa pixkanaka aldatuz joan beharko dute. Gure kalkuluen arabera, pizgarriak kentzeko prozesua piskanakakoa izango da, eta baliteke inflazioaren presioak moteldu egitea 2022an. Dena dela, oso litekeena da Erreserba Federalak urteko bigarren erdian hastea tasen igoera-zikloa, eta Ingalaterrako Bankuak dagoeneko datorren abendu honetan hastea. Gorabidean diren merkatuetako banku zentralek, bere aldetik, hurbiletik zaintzen dituzte Estatu Batuekin interesetan diren diferentzialak, kanpoko finantzazioaren mendekotasun historikoa dela eta, eta litekeena da presioak gora egitea Fed-aren lehen tasen igoerara hurbiltzen joaten garen heinean. Horren ondorioz, oso litekeena da tasak igotzeko prozesua areagotzea 2022. urtean gorabidean diren herrialdeetan.

Bitartean, argitaratzen doazen datuek iradokitzen dute munduko ekonomiak espero den susperraldia izango duela 2021eko laugarren hiruhilekoan. Hala, txikizkako salmentek gora egin zuten ustekabean aste honetan Estatu Batuetan eta Txinan. Datuek iradokitzen dute kapitalen inbertsioek gora egin dutela berriz ere Japonian. Aipatu adierazleak sendotu egin dira Japonian ere, eta Estatu Batuetako manufakturen azaroko eskualdeko inkestek biziki gora egin zuten pasa den astean.

Asian, delta aldagaiaren olatuaren kontroletik eta txertaketa-prozesuaren aurrerapenetik eratorritako errebote ekonomikoa argi eta garbi ari da gauzatzen, eta maiztasun handiko jarduera-adierazleek hazkunde ekonomiko handia iragartzen dute laugarren hiruhilerako. Zoritxarrez, datu berriek guztiz kontrakoa adierazten dute Europa osoan. Txertaketa-tasak altuak diren arren, infekzio berriek izugarri gora egin dute, eta txiki utzi ditu Europa mendebaldeko aurreko goiak. Horren harira, asteko berria izan zen Austriak herritar guztientzako konfinamendua iragarri zuela, 2022an txertatzea derrigorrezkoa izateko urrats eztabaidagarria emanez, gainera. Alemaniako egoerak ñabardura gehiago ditu, baina lege berri batek txertaturik ez direnei galarazi egingo die jarduera askotan parte hartzea, ospitaleratze-tasak igotzen jarraitzen badute, bederen. Oraindik ere zaila da igartzea zer bilakaera izango duen olatu berriak negu honetan, baina badirudi Alemaniako BPGaren gaineko eragina lehen uste zena baino handiagoa izan daitekeela. Halere, bada berri on bat: litekeena da lasta horren zatirik handiena datorren urtearen erdialdean berreskuratzea.

Txinan, Politburoaren bilerak bistan utzi zuen ahaleginak egiten ari direla higiezinen merkatuaren tentsioak mugatzeko, baina egungo etxebizitza-politikari eutsita. Gainera, gobernuak 30.000 milioi dolarreko mailegu erraztasuna proposatu zuen energia jasangarriaren sorrera sustatzeko. Bestalde, Biden presidentearen eta Xi presidentearen arteko bilera birtuala, antza, arrisku geopolitikoak kudeatzera zuzendu zen. Inbertitzaile batzuen etsipenerako, Estatu Batuek ez zituzten murriztu muga-zergak. Egitez, muga-zerga batzuk baliteke murriztea, batez ere Altxorreko idazkari Janet Yellen-ek egindako adierazpenen ondoren, ados azaldu baitzen alde bietako muga-zergen murrizketak lagundu egin dezakeela bi ekonomietako inflazioaren presioak arintzen. Nolanahi ere, Txinak 1. faseko bere konpromisoak bete ez izana eragozpen handia izaten jarraituko du ziurrenik. 

Laburbilduz, Europako zati handi bati eragiten ari zaio COVIDaren olatu berriak, eta sartu garen astean PMIek arrasto goiztiar batzuk eman ditzakete infekzio-tasen igoerak izango duen inpaktu ekonomikoari buruz. Inkestak. seguruenik, erakutsiko du Alemaniaren susperraldia moteltzen doala urte amaierara hurbiltzen goazen heinean. Ildo horretan, IFO inkesta osatzera etorriko da Alemaniako ekonomiaren gaineko itxaropena, eta energiaren kostuen igoerak eta hornidura-kateen etenaldi larriak ekoizleen konfiantzan izaten ari diren eragina aztertuko du. Estatu Batuetan, Esker Emate Eguna baino lehen jakingo dugu nork irabazten duen Jerome Powell-en eta Lael Bainard-en arteako lasterketa Erreserba Federalaren buru izateko. Brainard apur bat laxoagoa da Powell baino, baina ez da espero Biden presidenteak aukeratuko duenak materialki aldatuko duenik erakundearen moneta-politika. Bitartean, datozen hilabeteetako hazkunde ekonomikoaren inguruko kezkak justifikatuta daude; izan ere, Ameriketako Estatu Batuetan koronabirus kasuek izan duten gorakadak eta Europan izan diren murrizketa berriek erakusten dute ekonomia oraindik ez dagoela pandemiaren helmenetik kanpo. Osasun-arrisku handiagoak badira ere, gure ustez baliteke hazkunde globala azkartzen joatea hiruhileko honetan, eta 2022an potentzialaren gainetik egongo den hazkundea iradokitzen duten arrazoi sendoak bere horretan jarraitzea. Europaren hazkundea apaltzen badoa ere, Asia suspertu egingo da berriro gure ustez, mugikortasuna txertaketa tasaren erritmoaren handitzen doan heinean. Horregatik guztiagatik, eta errenta aldakorreko munduko merkatuen egiturazko sendotasuna kontuan hartuta, arriskuen eta aukeren arteko balantzeak arriskuko aktiboen aldekoa izaten jarraitzen duela uste dugu.