Merkatuen egungo egoeraren analisia

Enrique Marazuela, CFA CAd, BBVAren Banku Pribatuko inbertsioetako zuzendaria.

Ziurgabetasuna gora doa

2021/07/19

Zerbaiten ziur egon bagaitezke, da merkatuak euforia eta izuaren uneak tartekatuko dituela, prezioak zentzugabeak diruditela, gainera, atzeraka begira jarriz gero. Okerrena da aukera bat direna diruditen une horiek behin gerta ondoren ezagutzen direla. Gehiegizko ziurgabetasunak -izuaren kasuan- edo funtsik gabeko ziurtasunak -euforiaren kasuan- uztartzen direnean, garai hauetan bezala, atea zabaltzen diote kotizazio zentzugabe batzuk justifikatzeari. Horregatik, epe luzerako helburuarekin inbertitzeko gomendioaren aldekoak gara, zorro egonkorretan, tarte taktikoak bakarrik doitu ditzakegularik merkatuaren inguruabarretara, baina ez inbertsioaren arriskuen berezko orekara. 

Asteak daramatzagu koronabirusaren Delta aldaeraren eragina aipatzen, baina merkatuek orain arte ez bezalako erantzun zorrotza eman izan diote berritsuki. Kontua da hori ez dela ziurgabetasun bakarra; aitzitik, bata bestearen gainean metatuz doaz mahai gainean, esaterako Txinaren eta Estatu Batuen arteko tentsioa, Errusiarena ere ez aipatzearren, eta inflazioaren bilakaera. 

Hori esanda, Delta aldaerak faktura ekarriko dio ekonomiari zein merkatuei. Izan ere, ikusten goaz baduela nahiko eragina mugikortasuna berreskuratzera zuzendutako neurri asko atzeratu behar izateko, horrek jarduerari dakarzkion ondorioekin. Baina pasa den asteetako ideia berresten dugu: birusaren deuseztatzea ez da ibilbide lausoa ez lerrozuzena, zuloak eta bihurguneak ditu aldaera horren kasuan bezala, baina txertaketari esker taldeko immunizazioa emango denaren hipotesi nagusiari eusten segitzen dugu. Senecak halaxe zioen, garratza ezagutuz heltzen dela izarretara.

Inflazioari dagokionez, beste ipurdiko ederra izan genuen pasa den astean, Estatu Batuetan aldaera hori %5,4ra heldu baitzen, aurreko hilabeteko %5,0tik. Iparamerikar herrialdeko agintari ekonomikoak saiatu ziren adierazten zifra horiek iragankorrak zirela, eta beraz, ez dutela jokatuko egiturazkoak balira bezala. Zifra altu horiek errepikatzen ez diren arrazoiengatik direlakoan gaude, eta apaltzera egingo dute denborak aurrera egin ahala, baina gure aurreikuspenek diote %3,5ean egongo dela urte amaieran eta %2,5ean hurrengoaren amaieran. Epe luzerako gure proiekzioak ohartarazten digu hamarkada honetako bere batez bestekoa puntu portzentual bat goragotik egongo dela aurrekoan baino; aurreko hamarkadan adierazle horren batezbestekoa izan zen %1,7 Estatu Batuetan eta %1,3 Europar Batasunean. 

Kontraesana dirudi gauza batek, alegia inflazioaren gorakadekin murriztu egin direla bonuen errentagarritasunak. Estatu Batuetan %1,30 inguruan dabil, eta Alemanian, berriz, ia -%40ra heldu da. Kasu honetan, uste dugu eragileen aldartean pisua ez dutela hainbeste izan inflazioari buruzko zifra berriek, koronabirusaren aldaera berriek izan ditzaketen ondorioek baizik. Horrez gain, azpimarratzen dugu ez dugula inolako deskalabrurik espero bonuen merkatuan, behintzat egungo moneta-politikak dirauten bitartean. Hala eta guzti, gure ustez bonuek ez diete inbertitzaileei baliorik eskaintzen errentagarritasuna/arriskua binomioaren ikuspegitik. Hori dela eta, gure inbertitzaileei azpihaztaturik egon daitezela gomendatzen diegu.

Akzioei bai eragin ziotela, baina jaitsi egin badira ere ez da ahaztu behar aurtengo urte honetan igoera handiak izan dituztela kotizazioetan. Atzeraldiek kalte egiten diete mugikortasuna berreskuratzeagatik mesede gehien jaso zuten sektoreei, funtsean ziklikoei eta konpainia klasikoei (teknologikoetatik bereizteko beste izen bat erabiltzearren). Egungo inguruabarretan merkatuak baduela potentziala jarraitzen dugu pentsatzen, nahiz eta ziurgabetasun giroan egon. Horrenbestez, ez dugu aldatu gure gainhaztapena. 

Dolarrak 1,18 inguruan jarraitzen du; pentsatzen dugu puntu neutro bat dela inguruabarrak aldatzen ez diren bitartean, eta beraz, posizio neutralarekin jarraitzen dugu horri buruz. Petrolioak jaitsiera latza bizi izan zuen, ez bakarrik LPEE+ herrialdeak (usadiozko LPEE gehi Errusia) azkenean ados jarri zirelako produkzioa igotzeko eta kuotak berriz esleitzeko, dezelerazioa handiagoa izango denaren beldur baizik, birusaren aldaera berriengatik.

Laburbilduz, birusaren aldaerek kezka eragiten dute merkatuetan, bonuen prezioen aurrerapenean ikusi izan dugunez, akzioen eta lehengaien atzerakadarekin batera. Guk ez dugu aldatu pandemia txertaketen ondorioz desagerraraziko denaren ikuspegia, aldaerak bideko zailtasunak besterik ez direlakoan gaude, baina ez dute, ordea, helburua galaraziko; beraz, ikuspegi eraikitzailearekin segitzen dugu akzioekiko eta zuhurrarekin, berriz, bonuekiko. Murrizketa esanguratsuez balia gaitezke aktibo mota horretan posizioak handitzeko.