Finantza merkatuen bilakaera 2020an

Urte honetarako aurreikuspenak aurreratzen ditugu.
Joan 2020ko aukerak-era

Merkatuen bilakaeraren laburpena

Enrique Marazuelak.

  • 2020. urtea 2019.ekoa baino oinarri hobeagotik abiatzen da. Izan ere, ekonomiaren dezelerazioa amaitu da, arrisku globalek agertoki latzenak baztertu dituzte eta moneta-egonkortasuna, berriz, maila lasaietan ibiliko da.
  • Dibertsifikazioaren garrantzia berresten dugu. Gure bezeroei gomendatzen diegu aktibo mota guztiak edukitzea, beren arrisku-profilarekin eta helburu eta helburuekin bat datozen proportzioetan.
  • Azpihaztatuta gaude Eupako zor publikoan, zentralean nola periferikoan, neutralak gara bonu korporatiboetan, eta gainhaztatuta gaude gaineratzen ari diren bonuetan, batez ere tokiko monetetan izendaturikoetan eta Asiako jaulkitzaileenetan. Eraikitzaileak gara errenta aldakorrean.
  • Iraunkortasuna moda bat baino askoz gehiago da etiketa hori duten konpainientzat, geratzera etorri den joera bat da eta aktibo mota guztiei eta konpainia guztiei eragingo die. 

Paradoxa irudi luke, baina 2019ak oso perspektiba ahulekin ekin zion eta urte zoragarria izan zen, azkenean, finantza-aktibo mota guztientzat. finantza-merkatuen deskalabrua 2018ko azken zatian, 2017 amaieran hazkundeak hasitako dezelerazio etengabea, interes-tasak igotzeko mehatxua Fed-aren aldetik, tentsio globalak Txinaren eta Estatu Batuen artean, brexita, etab.

Halatan, 2019a pixkanaka hobera egin duen urtea izan denez, katalizatzaile nagusia moneta-politikan izandako norabide aldaketa izan delakoan gaude, bereziki nabarmena izanik Fed-en kasuan. Garrantzi berezia ukan dute, halaber, Txinaren eta EEBBren arteko tentsioa apaldu izanak eta brexitak, biak ala biak pasa den urteko azken hiruhilekoan gertatuak. 

2020ak iragarpen onekin ekin dio finantza-merkatuen bilakaeran: 

  • Deselerazioak hondoa jo duela dirudi, eta orain hazkundearen egonkortasuna dugu hizpide.
  • Inflazioak protagonista izan gabe jarraituko du eta banku zentralei konfort-gunean segitzeko aukera emango die. 
  • Petrolioaren prezioa ez da izango mehatxu inflazioarentzat, unean uneko tirabira geopolitikoak gorabehera. Adi egon behar dugu estatubatuar produkzioaren perspektibei, eskaintza ugaria eskaini baitu azken urteetan. 
  • Moneta-politikek bere horretan jarraituko dute, egun duten tonu lasaiari eutsiko diotelarik. 
  • 2019ko arrisku nagusiek, esaterako Txinaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza-tentsioak edo brexita (apaldu egin ziren pasa den urteko azken zatian), bere horretan jarraituko dute 2020an ere, muturreko gertakarietara jo gabe, ordea.
  • 2020an, protagonismoa hartzen joango dira Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeak, beste arrisku bat gehiago izanik aurreko puntuan aipatutakoez gain. 

Berri onak dira horiek arrisku-aktiboen merkatuentzat. Alta, ezin gara kanpai-hotsekin hasi 2020 honetan, pasa den urtean kotizazioek izandako igoera garrantzitsuek exijentzia handiko mailan utzi dituztelako balorazioak. 

Aktibo finantzario mota guztiak aztertzen hasi aurretik, zure zorroan beti egon behar duen zerbait gogoratu nahi dugu: dibertsifikazioa. Ona da aktibo finantzario guztietan eta bakoitzean inbertitzea, zeure arrisku-profilarekin eta zure helburu eta jomugekin bateragarri den proportzioan.

 

 

Balorazio hori gehiegizkoa delakoan gaude Europako gobernuen errenta finkoan, bai herrialde zentraletan bai periferikoetan. Zor publikoaren bonuetan izandako errendimendu baxuengatik gertatzen da hori, are negatiboak izan direlako kasu askotan. Monetaren egonkortasunak, egun bezalako hain tonu lasaian egonik, kalte handiak saihestuko ditu zorraren prezioetan, baina ez dugu baztertzen malda handiagorik bihurguneetan (igoerak epemuga luzeagoko bonuen errentagarritasunean, eta egonkortasuna epemuga laburragoko bonuetan).

Ustekabe positiboak izatekotan susperraldian, bai hazkunde ekonomikoarenean bai inflazioan (gerta liteken agertokia, gobernuek zerga-politika hedakorra aplikatuko balute susperraldia berrindartzeko), aldapa handiagoak ikusiko genituzke.

Bonu korporatiboetan, askoz orekatuago dago esperotako errentagarritasunaren eta arriskuaren arteko binomioa, ez ordea erakargarriak izateko bezainbat. Errentagarritasunaren diferentziala, hots, balorazioa neurtzeko erabiltzen dugun neurria, azken hamarkadako oszilazio-tartearen behealdean dabil, hau da, garestiago daude merkeago baino. Moneta egonkortasunaren eskutik ustekabeak gerta daitezkeen arren hazkundean ere -berri ona mota horretako aktiboentzat-, ez dugu espero estualdi berririk aipatu diferentzialarentzat, egun dabilen maila baxuengatik, hain zuzen ere.

Beraz, gure neutraltasunari eutsiko diogu, gomendio komuna izanik hori bonu korporatibo guztietarako, bai kreditu-kalitate handiagokoak direnentzat (Investment Grade-ak) bai errendimendu altukoak direnentzat (High Yield-ak).

Bonu emerjenteen aldeko apustuarekin jarraitzen dugu, 2019an izan zituzten igoera garrantzitsuak gorabehera. Izan ere, aldeko testuinguru ekonomiko batean dira, mundu mailan hazkunde ekonomikorako diren igurikapen hobeagoengatik, Fed-ak bere moneta-politikarekin jarraitzeagatik eta dolar egonkor bat izateagatik. Nahiago ditugu tokiko monetako bonu emerjenteak, moneta indartsuetan izendatutakoen baino arrisku gehiago ukan arren; Asia dugu eremu gogokoena. 

Ez dugu uste dolarra errebalorizatu egingo denik 2020an.

Eraikitzaileak gara errenta aldakorrean. 2019an gertatu diren igoera guztiek balorazioan gora egiteagatik izan da, enpresen mozkinak lauak izaten jarraitu dutelako. Dezelerazioaren amaiera eta moneta egonkortasuna berri onak dira akzioentzat, horien eragina kendurik den arren kotizazioetan. Horiek gorantz jarraitzeko, mozkinek gora egiten dutela ikusi behar genuke, eta horiek oso loturik daude salmentei. Izan ere, marjinak hain daude goian, zaila ikusten dugularik hedatzen joatea. Eskualdeka, ikusten dugu Europak abantaila duela, bere tonu ziklikoagoagatik.

Iraunkortasunak funtsezko garrantzia du inbertsioetan, arriskuei aurrea hartzeko, batik bat; demagun jasangarria ez den jarduera bat duen konpainia bat ziurgabetasun zorrotzei aurre egin beharrean dela, honako hau gerta dakioke:

  • Bezeroek konpainia utzi egiten dute, gai horretan gero eta sentsibilizatuago izanik.

  • Agintariek arautu egin dezakete bere jarduera, are debekatu dezakete. Zergekin kargatzea ere erabaki dezakete, gizartean eta ingurumenean sortzen dituen inpaktuen konponbiderako.

Iraunkortasuna etiketa esleitzen zaien konpainien artean bolada sortu den arren, uste dugu askoz harago doan zerbait dela. Egiturazko joera bat da.

Ez gaitezen okertu, gure artean geratzeko etorri den joera bat da, gainera, eta zeharka arituko da, aktibo mota guztiei, konpainia guztiei eta jarduera guztiei eraginez. Uste dugu iraunkortasuna edozein inbertsio-analisiren aldagai ezinbestekoa bihurtuko dela. Iraunkortasuna, arriskuak arintzeaz gain, errentagarria da.