TEDxMadrid-en bizitzarako ikasi ditudan eta zuretzat ere balio dezaketen 12 irakaspen

Zure bizitzan zehar gurasoek edo zure irakasleek seguruenik emango zizuten solasen bat hobetu zitekeela uste zuten zure jarrera bat aldatzeko asmoz. Helburua lortu ala ez, TEDxMAdrid-en izan diren hitzaldietakoren bat ikusi izan balute agian beste era batera planteatuko zuten solasaldi hura.

Izan ere, saio horiek inspirazio iturri bilakatu dira pertsona askorentzat, bai maila pertsonalean bai lan arloan, edozein dela ere euren adina.

Hitzaldi bakoitzean ideia bat

Egitez, esan daiteke TEDxMadrid-en agertokira igotzeko aukera izan duten pertsona bakoitzak zein guztiek bazutela egiteko ekarriren bat eta zabaltzea merezi duen ideia bat. hori zuregana helduko den ala ez hainbat faktoreren mende dago.

Horregatik, zaila benetan da TEDxMadrid-en nabarmendu ziren irakaspenen hautaketa bat egitea. Zati txiki bat proposatzen dizugu hemen, BBVAren babesletzan datorren irailaren 21ean burutuko den TEDxMadrid 2019 ekitaldiaren atariko gisa.

Francisco Polo: edozein pertsonak aldatu ahal du mundua

Change.org korporazioaren sortzaileak kontatzen du nola lortu zuen 15 egunetan bere blogean barreiatze-bonben aurka jarritako post baten bidez milaka pertsonek Diputatuen Kongresuari eskatzea haiek debeka zitzan eta Gobernuak onartzea. Ez dago zertan munduko presidente izan beharrik langak eta eragozpenak eraisteko eta besteen bizitza hobetzeko. Boterea guganako bakoitzean datza.

TED Fellows: zeure ametsa burutu dezakezu, eta hori hobeto komunikatu eta komunitate baten parte izan zaitezke

Ezagutuko dituzu seguruenik TED hitzaldiak, baina baliteke ezer ez jakitea haren beka programez, zeinaren bidez mundu osoko eta diziplina guztietako ekintzaile gazteek laguntza gehiago izan dezaketen euren ametsak lortze bidean. Xavier Vilalta espainiarra da fellow horietako bat.

Marta Peirano: Zelatatzen gaituzte inor ez izanagatik ere

Teknologia berriak oso baliagarriak dira erabiltzaileentzat, baina baita ere horiek kontrolatzen dituztenetzat ere, erabiltzen dituzten pertsonengandik informazio piloa lortu baitezakete. Baliteke gutxiesten ari izatea gutako bakoitza sortzen doan informazioa, informazio horren guztiaren balioa eta datu horiekin guztiekin enpresa eta gobernuek zer jakin eta egin dezaketenari buruz.

César Pérez: Zertan izanik ez duten egiak onartzen ditugu

Gure memoria ez dugu soilik eraikitzen beste batzuek kontakizun modura kontatzen digutenarekin; areago oraindik, dena kontakizun bat izan daiteke. César Pérez-ek kontatzen du nola sortu zuen are estatu independente bat (Hautovia), erakusteko nola onartzen ditugun zertan izanik ez duten egiak, mugak nola.

Marta González: Lehen begiradan dirudienaz harago begiratu behar da

Zientziak ezin ditu eskaini egia sinple nola apelaezinak. Primateen azterketa bide okerretik egin zen hasieran, eta emakumezko primatologoak eredu bilakatu zirenean goitik behera aldatu zen dena. Hortaz, bada, eraitsi egin behar dira sortu ditugun estereotipoak, guztiak ez dira eta ildo horretakoak.

Gabriel Sebastián: Oso lañoa izan beharra dago erronka nagusienei aurre egiteko

Produktu teknologiko bakoitzaren atzean den teknologiak drama galantak ezkuta ditzake Afrikako herrialdeetan. Baina, are drama horiek desagertzeko ahaleginik txikienek ere inpaktu handia sor dezakete maila globalean.

Nagore de los Ríos: Erantzun gabeko galdera bakar bat den bitartean lana ez dago burututa

Gardentasuna eskatzen den garaiotan, bereziki gobernuei, Nagore de los Ríosek azaltzen du mugarri hori Euskal Herrian nola lortu den teknologia erabiliz. Arrakastatsutzat jo daiteken proiektua izanagatik ere, etenik eta amaierarik ez duen lan bat dela beti ohartarazten du arduradun horrek.

Basurama: Zaborra erosten dugu eta zabor espazioetan bizitzera ohitzen gara

Inork ez du zaborrik nahi, alabaina zaborra sortzearekin loturiko keinu txikiei elkartuta agertzen zaigu, zinez, bizitza osoa. Toki mailan eragiten digun arazo global bat da. Oraindik ez bazara ohartu ekintza bakoitzarekin sortzeko gauza garen zabor guztiaz, Basuramari entzun behar diozu.

Oliver Schulbaum: Tanta txikiz erreka bat egiten du

Jabetza intelektualaren eta pribatuaren aurrean, asko dira kode irekiaren, ekonomia irekiaren ontasunak proposatzen dituztenak, finantzazio kolektiboari esker guztiok ekoizle txikiak izan gaitezen. Ezagutu Creative Commons-en lizentziaz arrakasta handien izan duten zenbait proiektu.

Pepe de la Peña: Behetik gora aldatzeko metodoak funtzionatzen du

Guztiek nahi dute hezkuntza aldatu, baina inor ez da ados jartzen nola egin. Irakasle gazteenak direla prestatuenak eta jarrera hoberenak dituztenak uste dutenen aldean, Pepe de la Peñak abian jarritako ekimen batzuen datu eta emaitzak azaltzen ditu.

Javi Creus: Krisialdietan aldatu egiten dira erantzunak eta baita galderak ere

Etengabe aldatzen eta berrasmatzen gaude, bai gizartean bai maila pertsonalean zein lan arloan. Goitik beherako aldaketa ekonomikoa da, konfiantzaren iraultza, are ezezagunen artean. Jada ez gara soilik kontsumitzaileak, baizik eta ekoizleak mota guztietako industrietan, balioan jarriz ez bakarrik diruaren truke dakigun guztia, baita aintzatespenaren truke ere.

Today mundua: Umorea tresna aproposa da beti

Ez dugu irakaspen hauekin amaitu nahi El Mundo Today satirazko web-orriaren sortzaileen parte-hartzea aipatu gabe. Barreak eta irribarreak eginaraziko dizkizuete bizitza honetan, umore sena aplikatuz gero, guztiak beste kolore eta traza bat duela erakusteko euren ateraldiekin.

Zergatik ez duzun galdu behar hurrengo edizioa

Hitzaldi mota hauen ibilbide luzeak erakusten du ezin konta ahala irakaspen atera ditzakezula beti bizitzaren edozein alorretarako, zeinahi delarik ere zure profila eta zernahi direlarik zure asmo eta motibazioak.

TEDxMadrid irailean itzuliko da BBVAren babesarekin, eta Retro-etorkizuna kontzeptuaren inguruan bilduko dira bertako hitzaldi guztiak.

Aukera paregabea lehen pertsonan bizi ditzazun, You Tubeko bideoetara jotzen ibili beharrik gabe, hizlari guztiek ekarriko dizkiguten esperientzia eta irakaspenak.