BBVAk TEDxMadrid-era (eta etorkizunera eta iraganera) eramaten zaitu

Aurrera egitea ez da bakarrik etorkizunari begiratzea. Edo agian, bai, baina begi bat iraganaren ikusmiran dela. Hori da Retro-etorkizunaren ideia nagusietakoa; hitz hori 80ko urteetan agertu zen, hamarkada horretako fikziozko zientziaren inguruan sortu zen kultura aipatzeko. Hamaika film, serie, bideo-joko eta liburu orain geure oraina den etorkizun hau asmatzeko ahaleginetan zenbiltzan.

Gai hori ardatz hartuta, datorren irailaren 21ean burutuko da TEDxMadrid ekitaldiaren 10. edizioa, hiriburuko Circo Price Antzokian. Hainbat diziplinetako espezialistek euren ideiak azalduko dituzte iraganeko zein elementuk baldintza dezaketen gure etorkizuna gaiaren inguruan, eta zuk doan goza dezakezu horiez. Jakin nahi baduzu nola, jarraitu irakurtzen.

Izan ere, BBVA da babesleetako bat eta sarrera bikoitzak eta jardunaldia barrutik boluntario gisa bizitzeko aukera eskaintzen dizu. Zu izan nahi duzu zorioneko horietako bat? Pausoak errazak dira: jarrai gaitzazu gure sare sozialetan, erregistratu zaitez inprimaki honetan eta azal iezaguzu zein den TEDxMadrid ekitaldira joateko zure arrazoia. Erantzun beregizkoenek jasoko dute eskaintzen dugun 3 sarrera bikoitzetako bat edo boluntario aritzeko 5 aukeretako bat. Animatzen zara?

Iraganean arakatu etorkizuna argitzeko

Baliteke iraganari erreparatu behar izatea gure geroaren erantzunak aurkitzeko. Eta, zer hobeagorik arlo ezberdinetan erreferentzia direnei entzutea baino ideia orokor bat izan ahal izateko? Horixe da TEDxMadrid 2019ko hitzaldietan egingo dena (edo, behintzat, ahaleginduko direna).

Diziplina zeharo ezberdineko hizlariak azalduko dira horretara, besteak beste musika, arkeologia, elikadura edo komunikazio arlokoak, alabaina guztiak lotura komun batekin: iragana-etorkizuna norabide biko bidaia bat da erantzunak aurkitzeko peskizan.

Sirio Canós afrikar emakumezko arkeologoa da jada ziurtaturik dagoen hizlari horietako bat. Egileak arkeologia, ahozko tradizioen eta testu historikoen uztarketak nola balio diguten antzinako afrikar gizarteen aniztasuna eta gaur egun duten garrantzia ulertzeko azalduko digu berak.

Rigo Pex aka MENEO musika futurologoa ikusteko eta entzuteko aukera ere izango dugu. Mundu osoan ezaguna den artista hori lehenetakoa izan zen dantza elektronikoa Latinoamerikako erritmo tradizional eta sanpleekin nahasten, esaterako cumbia, merenguea eta dembow-arekin. 'Elektropikal' izena jarri zion musika estilo horri. 

Edgar Cabanas psikologo kritikoak, Madrileko Unibertsitate Autonomoan psikologiako doktore eta Camilo José Cela Unibertsitateko ikerlari denak, zoriontasunaren industriaz arituko zaigu: haren erabilera politikoak, sustraiak, ondorio sozialak , eta nola inplementatzen den lan, hezkuntza eta kontsumo arloetan.

Honako hauek ere hartuko dute parte, besteak beste: Elena Carrera emozioen historialariak, Mercedes Vila fisikariak, Elisabet Roselló postfuturologoak, Anónimo García ultra-arrazionalistak, eta El Hematocrítico maisu, umoregile eta haurrentzako autoreak. Eremu anitzetakoak, guztiak ere, ikusmira zabalaren bila. Ausartzen zara gurekin batera aldi baterako bidaia hori egitera?