Laneko elkarrizketak gainditzeko 11 gomendio

Enpresa bateko giza baliabideen arduradunarekin hitzordua egin duzu laneko zure lehenengo elkarrizketa egiteko. Bai, segur aski ez duzu inoiz ahaztuko. Gainera, dakizunez, elkarrizketek "kode" bat dute, puntualtasunari, janzkerari eta bilerako jarrerari dagokienez, besteak beste. Gaur egun, aholku asko ematen dira, eta denak elkarrizketaren araberakoak dira. Badira, hala ere, aholku orokor batzuk, zeinei esker zu hautatuko baitzaituzte, ziur.

Aditu batzuen eskutik (besteak beste, Sara Abad, BBVAko Recruitment & Employer Branding – Talent & Culture), laneko elkarrizketak gainditzeko 11 gomendio nagusiak aztertuko ditugu.

1. aholkua: ikertu enpresaren inguruan

Zentzuzkoa dirudi aurretik enpresaren inguruan ikertzea, baina ez dute denek egiten. Hori dela eta, BBVAko Sara Abad irmoa da alderdi honi dagokionez: “ikertu elkarrizketara joan aurretik. Enpresaren parte izan nahi baduzu baina ez badakizu zer egiten duen, interesik edo motibaziorik ez duzula pentsa liteke".

2. aholkua: zaindu itxura

Aholku ezagunenetako bat da, baina, hala ere, batzuetan ez dugu asmatzen jantziarekin eta eman nahi dugun itxurarekin. Hablemos de Empleotik [Enpleguaz hitz egin dezagun] esaten duten moduan, "funtsezkoa da lan-elkarrizketa batean ematen dugun irudia. Guri buruz izango duten lehenengo inpresioa izango da; hortaz, funtsezkoa da enpresan izan ohi duten itxuraren arabera apaintzea". Ikerketa lana ondo egin baduzu, beharbada berehala ohartuko zara horretaz.

3. aholkua: jokatu zintzo

“Batzuetan, gehiegi baloratzen dute psikologook gauzak aztertzeko eta begiratu batean hautemateko dugun ahalmena", dio Ángela Arenasek, giza baliabideetan aditua den psikologoak. Elkarrizketatutakoaren zintzotasuna identifikatzeko gezur detektagailurik ez badute ere, badute prestakuntza eta, batez ere, esperientzia, eta horrek guztiak behaketa ziurrak egiteko aukera ematen du. “Hala ere, ezer ez da hutsezina, eta nahas gintezke", dio psikologoak.

4. aholkua: ezagutu elkarrizketatzailea

“Bide asko daude elkarrizketatzailea ezagutzeko. Lehena LinkedIn da; ziur han alta emanda dagoela elkarrizketatzailea”, dio Iván Guillén Canok, marketin eta sare sozialetan adituak eta irakasgai horren Isemcoko irakaslea. Kontuan izan enpresen % 69k sare sozialetan bilatzen dituztela hautagaiak; "hortaz, giza baliabideen arduradunek egunean egon behar dute haien inguruan, baita pixkanaka gero eta garrantzi handiagoa hartuko duen profil bat izan ere", dio Guillének.

5. aholkua: berrikusi curriculuma

Curriculuma berrikusten baduzu, agian okerreko daturen bat topatuko duzu. Sara Abadek dioen bezala, “elkarrizketan, curriculuma berrikusiko duzue; hortaz, informazio erabat zehatza ez baduzu, zuzen ezazu aurretik”. Horrela, zer galdetuko dizuten asma dezakezu, eta zer erantzun behar duzun prestatu.

6. aholkua: galdera

Beharbada praktikarik ez dutelako edo eragozpenik sortu nahi ez dutelako izango da, baina hautagai askok ez dute galderarik egiten laneko elkarrizketan, eta izaki pasibo bihurtzen dira. Ángela Arenas psikologoaren arabera, hautagaiak interes gutxi eta proaktibitate txikia duela erakusten du jarrera horrek. “Funtsezkoa da jakitea zer erantzukizun izango dituen hautagaiak egunero edo zer etorkizun duen postuak". Galdera asko egin litezke, baina testuinguruak erakutsiko dizu zein egin eta zein ez.

7. aholkua: praktikatu etxean

Arrakastaren zati bat ziurtatzeko, "etxeko lanak eginda" ekartzea da onena. Horretarako, praktika ezinbestekoa da. Sara Abadek dioenez, "elkarrizketek urduri jartzen bazaituzte, praktikatu oinarrizko galdera eta erantzun batzuk elkarrizketara joan aurretik. Horrek seguruago sentitzen lagunduko dizu". Izan ere, komeni da edozein galderatarako prest egotea, agian batzuk arraroak irudituko baitzaizkigu, nahiz eta benetakoak izan. Adibidez, ea behin baino gehiagotan zeure buruaz beste egiten saiatu zaren, norbait hiltzen saiatu zaren edo psikopatiarako joera duzun.

8. aholkua: puntualtasuna

Sara Abaden hitzetan, puntualtasuna oso garrantzitsua da. “Ez da beharrezkoa da elkarrizketara goizegi iristea, baina kontuan izan zure esku ez dauden faktore batzuen eraginez (adibidez, auto ilarak eta garraio publikoaren gorabeherak) agian berandu iritsiko zarela”.

9. aholkua: erakutsi motibazioa

Sanchezen hitzetan, “Norbait ez kontratatzeko arrazoi nagusia izan ohi da hautagaiak ia ez duela irribarre egin elkarrizketan eta ez dela egon elkarrizketatzailearen eta elkarrizketatuaren arteko loturarik”, asegura Sánchez. Hortaz, positibo eta motibatuta zaudela erakutsi behar diozu elkarrizketatzaileari.

10. aholkua: entzute aktiboa eta erantzun laburrak

Urduritasuna eragiten duten egoeretan (adibidez, laneko elkarrizketak), batzuetan zaila da une oro adi egotea. Garrantzitsua da lasai eta kontzentratuta joatea, zehaztasunik gabe hizketan has ez gaitezen. Sara Abadek honela laburbiltzen du: “entzun arretaz elkarrizketatzaileari eta erantzun galderei argi eta labur. Urduri bagaude, agian ezingo diegu galderei ondo erantzun".

11. aholkua: gorputz hizkuntzak gauza asko esaten ditu zuri buruz

Ez-hitzezko hizkuntzak hitzezkoak bezainbeste informazio ematen du ia. Izan ere, hitz egiten ez dugunean ere, mugimendu eta keinuen bidez ere komunikatzen dugu, nahiz eta beharbada ez garen horretaz guztiz jabetzen. Hori bai, ezin dugu kontraesanean erori: batzuetan, keinu edo mugimenduen bidez adierazten dugunarekin bat ez datorren zerbait esaten dugu hitzez, eta garbi geratzen da ez garela guztiz zintzoak izaten ari. BBVAko Sara Abadek aholku hauek ematen dizkigu: “izan gorputza zuzen, ez gurutzatu besoak eta egin arrazoibideak sendotzeko behar beste keinu”.