Kontrolatu zure gastuak eta aurreztu ohartu gabe

Aurrezteko ideiak

  • Txartelarekin ordaintzen duzun bakoitzean aurrezteko aukera duzu, ordaindutakoaren zenbatekoa biribilduz.
  • Zure nominaren zati bat aurrez dezakezu hilero modu automatikoan. Horrela, zure aurrezkia oso modu errazean handitzea lortuko duzu, ia-ia ohartu gabe.
  • Metas kontuarekin, itsulapiko baten antzekoena izango duzu. Zure aurrezkiak behar duzunerako erabilgarri egongo dira beti, kosturik eta penalizaziorik gabe. Zure aurrezkiak beste kontuetara transferitzea ere ez zaizu ezer kostatuko.

Programatu zure kontua

Arau erraz batzuen bidez era automatikoan kudeatuko dituzu zure kontuak eta aurreztu eta zeure diruaren gaineko kontrol handiagoa izan ahalko duzu. Horretarako, arauak aktibatu eta desaktibatu besterik ez duzu egin beharrik, nolanahi eta noiznahi.

Zure gastuak planifikatu eta kontrolatzeko ideiak

  • Ezagut ezazu aurrezteko duzun ahalmena eta egiaztatu hobetzerik duzun zure koltxoi finantzarioa ustekabeei aurre egin eta lasaitasun gehiagoz bizitzeko.
  • Aurrekontuak zure gastuak kontrolatzeko modu erraz eta eraginkorra dira. Kategorien arabera sor ditzakezu: garraioak, erosketak, etxea, ... Gastatzen duzuna aurrekontutik kenduko da eta begirada batean kontrolatuko duzu zenbat geratzen zaizun.
  • Kontrolatu zure gastuak kategoriaren arabera, aurreko aldietakoekin, zure batez bestekoarekin edo are zure bezalako pertsonek xahutzen dutenarekin alderatuz.

Agregazio-zerbitzua

Begirada bakar batean kontsultatu ahal duzu zure beste bankuetako informazioa: zure kontuen, zure txartelen eta gainerako zure finantza-produktuen egoera.
 Eta, gainera, agregatutako zure kontuekin eragiketak egitea.

Negozio bat duzu?

Ezagutu enpresa, autonomo eta eteentzako gure laguntzak