Zer da eskuratze-balioa?

Pertsona fisikoentzat, eskuratze-balioa edo -kostua da ondare-irabazia edo -galera kalkulatzeko erabiltzen den zerga-oinarria, eta, oro har, Sabadellgo akzioak erostean ordaindu zenuen prezioaren eta erosketarekin lotutako gastuen (komisioak, zergak, etab.) baturak eratzen dute.

Eskuratzea jaraunspen edo dohaintza bidez egiten bada, eskuratze-balioa Oinordetzen edo Dohaintzen gaineko Zergan aitortutakoa izango da, gehi eskuratzaileak horri lotuta ordaindutako tributu edo kostu oro.

Kontuan izan aukerako dibidenduak, kapital-itzulketek, berregituratze-eragiketak eta antzeko gertaera korporatiboek aldatu egin zezaketela Banco Sabadellen dituzun akzioen eskuratze fiskalaren balioa.

Bestalde, eta arauari jarraituz, eskualdatutako akzioak lehenik eskuratutakoak izan ohi dira (FIFO metodoa) zerga-ondorioetarako, eta, beraz, arau hori kontuan hartu behar da Banco Sabadellen akzio guztiak trukatzen ez badira. Era berean, irizpide hori homogeneotzat jotzen diren akzio guztiei aplikatzen zaie, eta, beraz, akzioak hainbat erakundetan gordailututa badituzu, eskuratze-balioa kalkulatzeko ere kontuan hartu beharko duzu.

Pertsona juridikoentzat, berriz, Sabadellen akzioen eskuratze-balioa haren balio fiskalarekin bat datorrela onartzen da.