BBVA bulegoen bilatzailea

BBVAk Espainiako bulego eta kutxazain sare handienetako bat du. Guztira, 1.800 bulego baino gehiago ditu eremu nazionalean barrena, eta 4.500 kutxazain automatiko baino gehiago gure bezeroei erabateko zerbitzua eskaintzeko. Bezeroa bazara, ez duzu inolako komisiorik ordainduko gure kutxazainetan.

BBVA bankuak bulego sare zabala du zure eragiketa guztiak kudea ditzazun. Baina haratago joan nahi dugu; horregatik, gure bulegoetan zerbitzu berriak ezartzen ari gara, zure esperientzia hobetzeko eta beti kalitatezko tratua eskaintzeko:

  • Ilara Kudeatzaile Orokorra, izapideak optimizatzeko eta bulegoko itxarondenbora murrizteko.
  • Bezeroen Identifikatzaile kudeatzailea, egin nahi duzun eragiketa bideratzeko pertsona egokienak artatu zaitzan beti.

Gure 4.500 BBVA kutxazain sareak behar duzun autonomia emango dizu, eragiketak modu errazagoan, pertsonalizatuagoan, azkarragoan eta seguruagoan burutu ahal izateko. Aurkitu hurbilen duzun kutxazaina eta ezagutu BBVA kutxazainetatik egin ditzakezun eragiketa eta kontsulta guztiak. Ikusi eragiketa taula.

Horrez gain, berrikuntza xede dugunez, gure kutxazainen nabigazio berriari esker, ohiko eragiketak errazago burutuko dituzu eta funtzionalitate eta zerbitzu berriak aurkituko dituzu.

Abantailak:

  • Diseinua bateratu dugu eta bbva.es eta aplikazio mugikorren antzera egin dugu. Nabigazioa berdina izan dadin edozein kanal erabilita ere.
  • Sarbide eta nabigazio hobekuntzak, orain kutxazainetan sartu eta jardun baitateke bbva.es guneko kodeekin.
  • Funtzionaltasun eta zerbitzu berriak, besteak beste: baloreen salerosketak, txartelak baliogabetzea lapurtu edo galtzeagatik, billete mota hautatzeko aukera (20 edo 50 euro) dirua ateratzerakoan, eta abar.
  • Eta jakina; BBVAko Segurtasun maila zorrotzak mantenduz.