Va Contigo kontua
Egin zaitez BBVAko bezero eta kontratatu komisiorik gabeko zure kontua
Bezero berrientzako kontu esklusiboa.
Zure Va Contigo kontuarekin:
Baldintzak betez: %0ko TINa / %0ko UTBa*, hiruhileroko likidazioak.
Baldintzak bete gabe: %0ko TINa / -%5,23ko UTBa, urtebetez 3.000 €-ko eguneko saldoa etengabe izanez.
-
Ez duzu komisiorik ordainduko 800 €-tik gorako zure nomina BBVAra ekartzen baduzu.
-
Gestore bat izango duzu behar duzun guztian laguntzeko.
Ez ordaindu komisiorik
-
Ekarri 800 €-tik gorako zure nomina BBVAra eta ez ordaindu honako komisio hauek:
- Kontua administratzea eta mantentzea.
- Online transferentziak EEE barruan (1).
- Txartelaren bidez zordunketan eskudirua ateratzeagatiko komisioa BBVAren 6.000 kutxazain automatiko baino gehiagotan.
- Kreditu edo zordunketa txartel batzuetan urteko jaulkitze eta mantentzeagatiko komisioa, kontuaren titular bakoitzarentzako bana (2).
- Txekeen eurotako jaulkipena, eta eurotako txeke nazionalen sarreren konpentsazio eta negoziazioa.
Abantailak
-
Abantaila horiez gozatu ahal izango duzu baldintza hauetatik bat, gutxienez, betetzen baduzu:
- 800 €-ko edo gehiagoko zure nomina helbideratzea (3).
- 300 €-tik gorako zure pentsioa edo langabezia-sorospena helbideratzea (3).
- Hiruhilean 2.500 €-ko edo gehiagoko diru-sarrerak izatea, transferentzia bidez edo txeke bidez.
- Hilean 25.000 € edo gehiagoko batez besteko saldoa izatea. Hori kalkulatzeko, BBVAk produktu hauek hartuko ditu kontuan (enpleguko pentsio planak ez dira kontuan hartzen):
- Inbertsio funtsak, ETF, SICAV (ez dira barne inbertsio askeko sozietateak), pentsio planak, Unit Link.
- PIAS BBVA, Europlazo BBVA, Rentas BBVA, Rentas Aseguradas BBVA, Rentas variables BBVA, Rentas diferidas BBVA, Rentas PPA BBVA eta PPA Acumulación BBVA.
- BBVAren 4.000 akzio izan, gutxienez, kontuan helbideratutako balio-erreferentzia bakarrean.
Eskaintzak 2025/09/01etik 2025/12/31ra arteko altetarako balio du
Va Contigo kontua:
(1) bbva.es webgunean eta BBVAren app-ean ez duzu komisiorik ordaintzen Europako Esparru Ekonomiko barruan (Europar Batasuneko estatu kideak + Islandia, Liechtenstein eta Norvegia) eurotan, koroa suediarretan edo leu errumaniarretan (ron) egindako transferentzietan. Ez daude barne euskarri magnetikoko transferentziak, FMOak (Funtsen Mugimenduen Ordena), Balio Eguna transferentziak eta uneko transferentziak. Sartzen ez diren transferentziei ondorio hauetarako ezarritako kontzeptu osagarriak eta transferentzia gastuak aplikatuko zaizkie.
(2) Kreditu edo zordunketa txartel hauetan urteko jaulkitze eta mantentzeagatiko komisioa salbuetsita, kontuaren titular bakoitzarentzako bana: Aqua Crédito, Aqua Débito, BBVA Ahora Gaztea, BBVA Después Gaztea, Negocios Crédito BBVA, Negocios Débito BBVA, Business Electrón, Business Agrocoop BBVA, Clásica Agrocoop, Ahora BBVA, Después BBVA, Ahora Blue BBVA, Después Blue BBVA, Ábaco eta Tarjeta 7.
(3) Transferentzia bidez eta banaka. Aribideko hilabetearen aurreko lau hilabeteetako bitan bete behar da, gutxienez. Adibidea: Hurrengo hilabeteak berrikusiko dira ekainean: otsaila, martxoa, apirila eta maiatza.
*Gutxieneko baldintzak (800 €-tik gorako nomina edo 300 €-tik gorako pentsio helbideratzea, edo gutxienez 2.500 €-ko hiruhileroko diru-sarrerak izatea, etab.) betetzen badituzu, Nómina Va Contigo kontuak ez du komisiorik.
Komisioak salbuesteko ezarritako baldintzak ez badira betetzen, hauek dira kontuaren kostuak:
- Kontua mantentzearen zerbitzua: 0 €, baldintzak betez. (urtean 160 €, baldintzak ez badituzu betetzen). UTB: %0,00 nomina-kontu honen baldintzak betetzen direla kalkulatuta. UTB: -%5,23 baldintzak ez badira betetzen (urtebetez eguneko saldo konstantea 3.000 € dela emanda).
- Kontua administratzeko zerbitzua: 0 € baldintzak betez (0 € baldintzak ez badituzu betetzen).
- Aqua Zordunketa txartelaren jaulkitze eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 0 € baldintzak betez (35 € baldintzak ez badituzu betetzen).
- Aqua Kreditu txartelaren jaulkitze eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 0 € baldintzak betez (43 € baldintzak ez badituzu betetzen).
- Eurotan dauden txeke nazionalak sartzeagatiko konpentsazio eta negoziazio komisioa: 0 € baldintzak betez (%0,3 txeke-nominalaren gainean, gutxienez 3 €, baldintzak ez badituzu betetzen).