BBVAk Espaniako saltoki txikiei laguntzen die astebetean urrutitik saltzen hasteko

Saltokien aldi baterako itxieraren aurrean, eta horien susperraldia laguntzeko asmoz, BBVA Espainiako bere bezeroei laguntzen ari da urrutitik saltzea ahalbidetuko dien eta diru-sarrera berriak ekarriko dizkieten soluzio errazak bilatuz. Hamar 'webinar' saioez osatutako prestakuntza-programa profesional eta doako baten bidez, saltoki txikiek astebete baino gutxiagoan ikasiko dituzte sare sozialetan, Whatssap-ez edo e-postaz, besteak beste, saltzeko gakoak, eta baita urrutitik ordaintzeko bitartekoen alternatibak eta logistika on baten gakoak ere. Gainera, erakundeak urrutitik kobratzeko tresna errazak eskaintzen dizkie negozio horiei, eta koronabirusaren ondoren deskonfinamendu fase ezberdinei aurre egitea ahalbidetuko diete.

Merkatari txikiek krisia hasi aurreko guztiz bestelako giro batean ari dira prestatzen euren jarduerako itzulerara, eta negozioa berrasmatzera beharturik daude aurrera ateratzea bermatzeko. Urrutiko salmenta kanal digitalen bidez bultzatzen laguntzeko asmoz, BBVAk programa hezitzaile bat jarri du, astebete baino gutxiagoan enpresaburu diren BBVAko bezeroek urrunetik eraginkortasunez saltzen hasteko giltzarri diren hiru urrats ikas ditzaten.

Erakundearen bezeroei zuzendutako doako prestakuntza horrek 45 minutuko 10 'webinar' saio ditu. Horietan, 'ecommerce', marketin eta komunikazio digitalean aditu diren batzuk Instagram eta Facebook bezalako sare sozialetan, Whatssap bidez edo Google, Amazon eta Mailchimp gisako urrutiko kanalen bidez nola saldu erakutsiko dizute. Urrutiko salmenta eraginkor baterako hurrengo urratsa da ezagutzea ordainketa-bitartekoak eta merkantzien entrega egokia nola egin. Saioetan parte hartuko dutenek beste gauza garrantzitsu batzuk ere ikasiko dituzte, bezeroari arreta ematea telefono, whatsapp edo e-posta bidez zein gorabeherak edo itzulketak konpontzeko modu egokia, kasurako.

INCIPY disrupzio digitaleko aholkularitzak INESDI Digital Business School konpainiarekin elkarlanean emango duen prestakuntza maiatzaren 4tik 8ra bitartean burutuko da. Saio bakoitzeko edukiak kontsultatu ahalko dira, prestakuntza-programa amaitu eta gero, BBVAren webgune transakzionalaren 'Finantzak begirada batean' atalean. 'Webinar' bakoitza amaitzean, gainera, bezeroek argitu ahal dituzte euren zalantzak, ikasitakoa praktikan jartzen lagunduko dielarik. Ekimenak oso harrera ona izan du bezeroen aldetik. Izan ere, 600 pertsona baino gehiago erregistratu izan dira ikastaroan izena emateko prozesua zabaldu eta lehen orduetan.

Urrutiko kobrantzetarako BBVA soluzioak  

COVID-19aren krisiaren ondorioz mugikortasunerako ezarrita diren murrizketek aldatu egin dituzte kontsumitzaileen ohiturak, eta horietako askok jarraitu egingo dute murrizketei amaiera ematen zaienean ere. BBVAk, hori dela eta, saltokiei egoera berri bati aurre egiten laguntzeaz gain enpresari diren bere bezeroen eskura jartzen ditu salmentak urrutitik kobratzea errazteko konponbideak. 'Paygold' ordainketa metodoa da horietako bat: informatika-garapenen edo online saltokiren batere beharrik gabe, esteka bat duen SMS edo posta elektroniko bat igortzen dio erosleari, hark bere telefono mugikorrean edo ordenagailuan eman diezaion amaiera erosketa prozesuari. Horretarako, jasotako estekan sakatu behar duzu eta, jarraian, txartelaren datuak edo Bizumen ordainketa-kodeak sartu behar dituzu, guztia ingurune seguru batean. Ordainkera horren erabilpena bost halako biderkatu da krisia hasi zenetik.

Horrez gain, saltokiek euren kobrantzak egin ditzakete salgaia bezeroari segurtasunez eta kontaktu fisikorik izan gabe entregatzean. ST mugikor bat dute horretarako, eta datafonoa nahiago badute euren telefono mugikorrean jarrita izatea, BBVA Smartpay app-a dute eskura. Aplikazio hori erabili ahal izateko, saltokiak nahikoa du tamaina murriztuko datafono bat eskatu eta mugikorrean SmarPay aplikazioa deskargatzearekin. Bai Apple Store-tik bai Googe Play-tik egin daiteke hori. Bi gailuak Bluetooth bidez lotzen dira eta dena prest dago jada ordainketak txartelarekin erraz eta azkar onartzeko. 

Bezeroak txartelarekin ordaintzea aukeratuz gero, PINa tekleatu besterik ez du egin beharko bere erosketa 50 euro baino gehiagokoa bada; era horretan, ahal den gehien murriztuko da kutsatze arriskua. 'Contactless'en ordainketa-muga 20 €-tik 50 €-ra aldi baterako igotzeko neurria Espainiako finantza-erakundeek hartu dutena da saltokiek euren salmenta gehienak kontaktu fisikorik izan gabe egin ditzaten lortzeko. Handitze hori indarrean egongo da koronabirusak eragindako ezohiko neurriek irauten duten bitartean.

Orain inoiz baino gehiago, BBVAk merkatari txikien ondoan egon nahi du koronabirusaren krisiak euren jardueran izandako ondorioak arintzeko eta deskonfinamenduaren hurrengo faseetan euren negozioen susperraldi bizkorra bermatuko duten oinarriak jartzeko.##1##

Kobraketak mugikortasunean eta urrunetik egiteko konponbideak
Zure jarduerarekin jarraitzeko online salmentara, telefono bidezko salmentara edo etxez etxeko salmentara jauzi egin beharrean bazara, gure konponbideekin lagundu egingo dizugu nonahi zarela ere saltzen jarrai dezazun.