COVID-19agatik ohiko etxebizitza alokatzeko laguntzak
BBVAtik koronabirusaren inpaktua murrizten lagundu dugu
Martxoaren 31ko Ministroen Kontseiluan, COVID-19aren krisiaren ondorioz kalteberatasun egoeran diren pertsonentzat ohiko etxebizitzaren alokairuaren kudeaketa laguntzeko neurriak onartu ziren. Neurri horiek 11/2020 ELDan jaso ziren, eta etxegabetze-prozedurei, kontratuen luzapenari eta alokairu-errentaren luzamenduari buruzkoak dira.
- Azalpena
- Epeak eta araudia
Zer ziren alokairurako laguntzak?
- Alokairu kontratua luzatzeko, eska zitekeen zu bazinen pertsona kaltetua, ohiko etxebizitzaren erabilerarako baldin bazen eta zure kontratua 2020ko apirilaren 2tik 2020ko irailaren 30era bitartean iraungitzen bazen.
Kontratuaren luzapenerako eskubidea bazenu, 6 hilabete arteko eperaino luzatuko litzateke zure kontratua.
- Hileroko errentaren ordainketa geroratzeko, 2020ko irailaren 30era arte eska zitekeen luzamendu bat, zu bazinen kaltetutako pertsona eta ohiko erabilerarako etxebizitza bazen.
Alokairuaren ordainketan luzamendurako eskubidea bazenu, gehienez 4 hilabeterako aplika ziteken.
- Bi kasuetan, egiaztatu egin behar zen COVID-19aren krisiaren ondorioz eratorritako zure kalteberatasun egoera, adieraziz ABEE batean edo langabezian zaudela eta OAEAP baino hiru bider diru-sarrera txikiagoak dituzula, horien justifikazioa erantsiz.
Alokairuaren errenta eta hortik eratorritako gastuak familia-unitateko diru-sarrera garbien %35 baino gehiago izan behar zuten.
Epeak eta araudia
Neurri horiek 11/2020 ELDan jasotzen dira.