BBVAren hipoteka eta kontsumoko kredituaren sektoreko luzamendua
- Zehatz-mehatz
- Dokumentazioa
- Eskabidea
- Epea
Zertan datza Sektoreko Luzamendua?
BBVAk bezero dituen pertsona fisikoen (besteren eta norberaren konturako langileak) eskura jartzen duen erraztasun bat da, BBVAn 2020ko martxoa baino lehen formalizatutako bermedun edo bermerik gabeko hipoteka mailegua dutenean, eta aurreikusten badute aldi baterako zailtasunak izango dituztela hileko kuotak ordaintzeko, COVID-19aren ondorioz euren egoera ekonomikoa murriztu delako.
Luzamendu epean maileguaren kapitalari dagokion kuotaren zatia geroratzean datza.
Mailegu ez-hipotekarioentzako sektoreko luzamenduaren epea 6 hilabetekoa da. Hipotekadun maileguen kasuan, epea 9 hilabetekoa da. Bi kasuetan, aldez aurretik Legezko, Sektoreko edo bietako Luzamendua gozatu izan baduzu, biak batuta ezingo da izan 6 hilabete baino gehiago mailegu ez-hipotekarioetan, ezta ere mailegu hipotekarioetarako aukeratutako 9 hilabeteko epea.
Zer esan nahi du sektoreko luzamendua aplikatzeak?
- Etenaldian ez da maileguaren kuota ordainduko kapitalari zegokion zatian, eta maileguaren interesak bakarrik ordainduko dira.
- Zure maileguaren iraupen-epea luzamenduaren baliokide deneko epera luzatzen da (sei hilabete mailegu ez-hipotekarioetan, eta bederatzi hilabete mailegu hipotekarioetan).
Luzamenduaren epea amaitutakoan, Bankuari itzuli behar zaio amortizatzeko dagoen kapitala, kapitalaren eta interesen kuotetan, eta horiek maileguan hitzartutakoaren arabera kalkulatzen dira berriro. Bankuak maileguaren gainerako kuoten amortizazio-taula berria ematen du.
Zer dokumentazio behar da?
Dokumentazio hau behar da:
Maileguaren titular eta fidatzaile guztiek agiri hauek sinatu beharko dituzte:
- Luzamendu eskabidea, COVID-19ak kaltetuta egotearen erantzukizunpeko adierazpena jasotzen duena.
- Ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka-bermea duten maileguen kasuan, Jardunbide Egokien Kodea izeneko informazio-dokumentua.
- Nobazio, kapital gabeziaren eta epea geroratzearen kontratua.
Gainera, BBVAk maileguaren baldintzei buruzko informazio sinplifikatua emango dizu hitzarmenezko luzamendua ezartzeko proposamenarekin batera. Dokumentu hauek ere sinatu behar dira.
Nola eskatzen da?
Noiz arte eska dezakezu Sektoreko Luzamendua?