BBVA Legezko Hipoteka Luzamendua
BBVAtik koronabirusaren inpaktua murrizten laguntzen dugu
2021eko otsailaren 3an 3/2021 Errege Lege Dekretua argitaratu zen BOEn, zeinetan ezartzen baitzen eskaerak egiteko epea 2021eko martxoaren 30era arte luzatzea eta aurreko araudian jasotako luzamenduen iraupena (9 hilabete arte).
Araudiak premiazko eta ezohiko neurriak ezartzen zituen COVID-19ren inpaktu sozioekonomikoari aurre egiteko, eta ohiko etxebizitzarako, merkataritza-jarduerari atxikitako higiezinetarako edo errenta jasotzeari utzitako partikularrek alokatutako etxebizitzetarako hipoteka-maileguen kuotetan luzamendu bat eskatzeko baldintzak, dokumentazioa eta epeak azaltzen zituen.
BBVAn mailegu edo kreditu ez-hipotekarioa zuten bezeroak luzamendu horri atxiki zitezkeen COVID-19arengatiko zaurgarritasun baldintzak betetzen bazituzten. Haren arabera, bederatzi hilabete arte eten ahal zuten mailegu edo kreditu ez-hipotekarioaren kuoten ordainketa, ez zuten eta kuota osoa ordaindu beharrik, eta horregatik ez zen geroratzeagatiko interesik sortzen.
Kontuan izan behar zenuen luzamendua aplikatzeak hipoteka-maileguaren epea aldatzen zuela, eta luzamendurako hartzen ziren hilabete berberez luzatuko zela. Entitateak notario baten aurrean sinatzen du epe berri hori ezartzeko nobazio aldarazlea. Aipatu nobazioaren gastuak BBVAk hartuko ditu bere gain.
-
Zehatz-mehatz
-
Eskabidea
-
Dokumentazioa
-
Epeak
-
Araudia
Zer zen Legezko Hipoteka Luzamendua?
BBVAk bezero dituen pertsona fisikoen (besteren eta norberaren konturako langileak) eskura jarri zuen legezko luzamendu bat aplikatzeko eskaera, BBVAn 2020ko martxoaren 13a baino lehen formalizatutako bermedun hipoteka-mailegua zutenentzat, eta aurreikusten bsazuten aldi baterako zailtasunak izango zituztela hileko kuotak ordaintzeko, COVID-19aren ondorioz euren egoera ekonomikoak behera egin zuelako.
Luzamenduak iraungo zuen hilabeteetan hipoteka-maileguaren kuota osoa geroratzean zetzan (ez zen ez kapitalik ez interesik ordaintzen), gehienez ere 9 hilabeteraino.
Aldez aurretik legezko, sektoreko edo bietako luzamendua gozatu izan baduzu zure hipoteka-maileguan, biak batuta luzamendua ezingo da izan 9 hilabete baino gehiagokoa.
Zer esan nahi zuen legezko hipoteka-luzamendua aplikatzeak?
Etete-epean ez zen ordaintzen kuota osoa.
Zure hipoteka-maileguaren iraupen-epea luzamenduarentzat eskatutako epearekin luzatzen zen.
Luzamenduaren epea amaitutakoan, Bankuari itzuli behar zaio amortizatzeko dagoen kapitala, kapitalaren eta interesen kuotetan, zeinak berriz kalkulatuko baitira maileguan hitzartua dena kontuan hartuta. Bankuak maileguaren gainerako kuoten amortizazio-taula berria eskaintzen du.
Nola egiten zen eskaera?
Eskatutako dokumentazioa
Lan egoeraren agiriak:
- Langabeziaren legezko egoeran izanez gero: prestazioen erakunde kudeatzaileak emandako ziurtagiria, langabezia-prestazio edo -sorospen gisa hilero jasotako zenbatekoa jasotzen duena.
- Norbere konturako langileek jarduera utzi badute: Zerga Administrazioko Estatu Agentziak edo, hala badagokio, autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria, interesdunak jarduera uzteko aitorpenean oinarrituta.
Etxebizitzan zenbat pertsona bizi diren egiaztatzen duten agiriak:
- Familia-liburua edo izatezko bikotearen inskripzioa egiaztatzen duen agiria.
- Etxebizitzan erroldatutako pertsonei dagokien errolda-ziurtagiria, egiaztagirien aurkezpeneko eta aurreko sei hilabeteetako erreferentziarekin.
- Hala badagokio, lan jarduera bat burutzeko desgaitasun, mendekotasun edo ezintasun iraunkorraren aitorpena.
Ondasunen titulartasuna egiaztatzen duten dokumentuak:
- Jabetza Erregistroko indize zerbitzuaren ohar bakuna, familia-unitateko kide guztiak jasotzen dituena.
- Etxebizitzaren salerosketaren eta hipoteka-bermedun maileguaren eskriturak.
Etxebizitza bat alokairuan izanez gero aurkeztu beharreko dokumentua:
Errentamendu-kontratua.
Zordun ez den mailegu-hartzailearen/fidatzailearen/hipotekatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:
Zordun guztiek sinatu behar duten erantzukizunpeko adierazpena, behar adinako baliabide ekonomikorik gabe direla jotzeko legez eskatzen diren betekizunak betetzeari buruzkoa, zure bulegoan eskuragarri dagoen eskabide dokumentuan dago.
Jarduera hori jasotzen duten arauak:
- 8/2020 Errege Lege Dekretua, 2020ko martxoaren 17an BOEn argitaratua.
- 11/2020 Errege Lege Dekretua, 2020ko apirilaren 1ean BOEn argitaratua.
- 26/2020 Errege Lege Dekretua, 2020ko uztailaren 8an BOEn argitaratua.
- 3/2021 Errege Lege Dekretua, 2021eko otsailaren 2an BOEn argitaratua.