Turismo sektorerako hipoteka-luzamenduaren eskabidea

BBVAtik lagundu dezakegu koronabirusaren inpaktua murrizten

Uztailaren 6an 25/2020 Errege Dekretua argitaratu zen, turismoaren sektorerako hipoteka-luzamendua jasotzen duena.

Autonomoa edo enpresa bazara, turismo sektorean aritzen bazara eta zure negozioak hipoteka bat baldin badu BBVArekin, 12 hilabete arteko atzerapena eska dezakezu kuotaren kapital-amortizazioaren zatia ordaintzeko. Bitarte horretan, interesei dagokien kuota zatia soilik ordainduko zenuke.

Luzamendua aplikatzean, hipoteka-epea luzatu dezakezu ordainketa atzeratu bezainbeste hilabete Jatorrizko epeari eutsi eta kuoten zenbatekoa doitu ere egin dezakezu, ordainduko ez zenituzkeen hilabeteak konpentsatzeko. Aldaketa hori eskritura publikoan sinatu behar da (notariotza eta erregistro gastuak bankuak hartzen ditu bere gain).

 

 

Luzamenduaren onuradun izateko bete beharreko baldintzak:

  • Espainian helbide fiskala eta soziala duen autonomoa edo enpresa izatea.
  • Jarduera Espainian garatzea.
  • Batez beste gutxienez %40ko murrizketa izatea martxotik maiatzera bitartean diru-sarreretan edo fakturazioan, 2019ko hilabete berberekin alderatuta.
  • Jarduera honako kode hauetakoren batean erregistratuta izatea: CNAE 5510 (hotelak eta antzeko ostatuak), CNAE 5520 (turismo ostatuak eta egonaldi laburreko beste ostatu batzuk) edo CNAE 7911 (bidaia agentzien jarduerak).
  • Turismoarekin lotutako jarduera bat duen higiezinarekin lotutako hipoteka izatea (2020ko martxoaren 14a baino lehenagotik).

 

Nola egin behar da eskaera?

Eskaerak bulegoetan kudeatzen dira. Beraz, lehenengo urratsa zure kudeatzailearekin edo gertuen duzun bulegoarekin (zenbakia bulego bilatzailean daukazu) harremanetan jartzea da, eman beharreko pausoak adieraz diezazkizuten.

Zein da epea?

2020ko irailaren 29ra arte eska zitekeen.