COVID-19aren ondoriozko mailegu eta kreditu ez-hipotekarioen legezko luzamendua
BBVAtik koronabirusaren inpaktua murrizten laguntzen dugu
Araudiak premiazko eta ezohiko neurriak ezartzen zituen COVID-19ren inpaktu sozioekonomikoari aurre egiteko, eta mailegu eta kreditu ez-hipotekarioen kuotetan luzamendu bat eskatzeko baldintzak, dokumentazioa eta epeak jasotzen zituen.
BBVAn mailegu edo kreditu ez-hipotekarioa zuten bezeroak luzamendu horri atxiki zitezkeen COVID-19arengatiko zaurgarritasun baldintzak betetzen bazituzten. Haren arabera, bederatzi hilabete arte eten ahal zuten mailegu edo kreditu ez-hipotekarioaren kuoten ordainketa, ez zuten eta kuota osoa ordaindu beharrik, eta horregatik ez zen geroratzeagatiko interesik sortzzen.
Kontuan izan behar zenuen luzamendua aplikatzeak mailegu edo kreditu ez-hipotekarioaren epea aldatzen zuela, eta luzamendurako hartu ziren hilabete berberez luzatuko zela.
-
Zehatz-mehatz
-
Eskabidea
-
Dokumentazioa
-
Epeak
-
Araudia
Zer izan zen mailegu eta kreditu ez-hipotekarioen legezko luzamendu hori?
BBVAk bezero dituen pertsona fisikoen (besteren eta norberaren konturako langileak) eskura jarri zuen legezko luzamendu hori aplikatzeko eskaera, BBVAn 2020ko martxoaren 13a baino lehen formalizatutako hipoteka bermerik gabeko mailegu edo kreditua izan eta aurreikusten bazuten aldi baterako zailtasunak izango zituztela hileko kuotak ordaintzeko, COVID-19aren ondorioz euren egoera ekonomikoak okerrera egin zuelako.
Luzamenduak irauten zuen hilabeteetan mailegu edo kreditu ez-hipotekarioaren kuota osoa (kapitalik eta interesik ez zen ordaintzen) geroratu ziteken horren bidez, gehienez ere 9 hilabeteraino.
Aldez aurretik legezko, sektoreko edo bietako luzamendua gozatu ahal izan bazeu zure mailegu edo kreditu ez-hipotekarioan, biak batuta luzamendua ezin zen izan 9 hilabete baino gehiagokoa.
Zer ekarri zuen mailegu eta kreditu ez-hipotekarioetan legezko luzamendua aplikatzeak?
Etenaldian ez zen ordaintzen maileguaren kuota osoa eta zure mailegu edo kreditu ez-hipotekarioaren iraupen-epea luzamenduarentzat eskatutako epe berberaz luzatzen zen.
Luzamenduaren epea amaitutakoan, Bankuari itzuli behar zaio amortizatzeko dagoen kapitala, kapitalaren eta interesen kuotetan, zeinak berriz kalkulatuko baitira mailegu edo kreditu ez-hipotekarioan hitzartua dena kontuan hartuta. Bankuak maileguaren gainerako kuoten amortizazio-taula berria eskaintzen du.
Nola eskatzen zen luzamendua
COVID-19aren ondoriozko mailegu eta kreditu ez-hipotekarioen luzamendua eskatzeko behar den dokumentazioa
Lan-egoeraren agiriak
- Langabeziaren legezko egoeran izanez gero: prestazioen erakunde kudeatzaileak emandako ziurtagiria, langabezia-prestazio edo -sorospen gisa hilero jasotako zenbatekoa jasotzen duena.
- Norbere konturako langileek jarduera utzi badute: Zerga Administrazioko Estatu Agentziak edo, hala badagokio, autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria, interesdunak jarduera uzteko aitorpenean oinarrituta.
Etxebizitzan zenbat pertsona bizi diren egiaztatzen duten agiriak
- Familia-liburua edo izatezko bikotearen inskripzioa egiaztatzen duen agiria.
- Etxebizitzan erroldatutako pertsonei dagokien errolda-ziurtagiria, egiaztagirien aurkezpeneko eta aurreko sei hilabeteetako erreferentziarekin.
- Hala badagokio, lan jarduera bat burutzeko desgaitasun, mendekotasun edo ezintasun iraunkorraren aitorpena.
Mailegu-hartzailearen erantzukizunpeko adierazpena
Zordun guztiek sinatu behar duten erantzukizunpeko adierazpena, behar adinako baliabide ekonomikorik gabe direla jotzeko legez eskatzen diren betekizunak betetzeari buruzkoa, zure bulegoan eskuragarri dagoen eskabide dokumentuan dago.
Luzamendua inplementatzeko epea
Luzamendu hori eskatzeko epea 2021eko martxoaren 30ean amaitu zen.
Jarduera hori jasotzen duen araudia
- 11/2020 Errege Lege Dekretua, 2020ko apirilaren 1ean BOEn argitaratua
- 26/2020 Errege Lege Dekretua, 2020ko uztailaren 8an BOEn argitaratua
- 3/2021 Errege Lege Dekretua, 2021eko otsailaren 2an BOEn argitaratua.