BBVAk kanpaina bat jarri du abian bere langileentzat

Langile batek emandako euro bakoitzeko, erakundeak beste euro batekin lagunduko du.

BBVAk kanpaina bat jarri du abian bere langileen artean, bat egin dezaten COVID-19ak eragindako pandemiaren aurkako elkartasunezko laguntzarekin. Nahi duten langileek ekimen horretan kolaboratu ahalko dute 'Zure ekarpenak bikoitza balio du' kanpainaren bidez, langile batek emandako euro bakoitzeko bankuak beste euro bat gehiago jarriko duelarik.

Parte hartzeko interesa duten langileek nahi duten zenbatekoaz lagundu ahal izango dute, koronabirusaren aurkako borrokan laguntzeko. Jasotako ekarpen bakoitzeko, BBVAk beste horrenbeste jarriko du. 2 milioi euro lortu ditugu dagoeneko. Kopuru hori, erakundeak operatzen duen herrialdetan pandemia borrokatzeko jada hitz eman dituen 35 milioi eurori gehitzen zaio.

Bildutako dirua COVID-19aren aurkako borrokara bideratuko da, hiru jarduera-ildotan banatuta:

  • Osasun sistema publikoei laguntza ematea arnasgailuak eta ekipamendu medikoak erosi eta erakunde ofizialetara eramanez.
  • Biztanleria kalteberenentzako laguntza sozioekonomikoa, sektore horiekin lan egiten duten gizarte-erakundeei egindako ekarpen ekonomikoen bidez. Horrez gainera, BBVAko langileen parte-hartzea ere jasotzen du aipatu erakundeek sustatutako borondatezko ekimenetan.
  • Gaixotasunari eta haren tratamenduari buruzko ikerketa zientifikorako laguntza.

Kanpaina mailaz maila joango da inplementatzen Taldeak operatzen duen herrialdetan.

Kanpoko 175 bateria eman dizkiogu IFEMAko kanpaina-ospitale berriari eta 210 ohe-tapaki Alcalá de Henareseko ospitaleari.

BBVAko langileek bultzatutako ekimenei esker, erakundeak mugikorrentzako kanpoko 175 bateria eman dizkio IFEMAren kanpaina-ospitale berriari eta 210 ohe-tapaki Alcalá de Henareseko ospitaleari, biak Madrilen.

Egun hauetan, etxeetako konfinamenduak eta ospitaleetako gaixoen derrigorrezko isolamenduak banaturik ditu familiak, eta euren senideen berririk gabe, gainera, zenbait kasutan. BBVAko langile batek mugikorrentzako bateria eskaera bat jaso zuen IFEMAko kanpaina-ospitale berrirako, telefonoak eta bestelako gailu mugikorrak kargatzeko entxufe eta argindar-gune falta zegoelako.

Hortik abiatuta, BBVA Taldeak duela urte batzuk urteko Batzar Nagusia burutzean akzionistei emandako oparietako bat berreskuratzea bururatu zen: mugikorrentzako kanpoko bateriak. Soberakin hura (175 unitate) agudo aurkitu izan zen Ciudad BBVAren biltegi batean, eta gau osoan kargatzen jardun ondoren 24 ordu baino gutxiagoan IFEMAko ospitale berrian zen. Ekimen horri esker, gaixoek beren familiekin hitz egiteko aukera izan dute, eta euren kezka arindu eta apur bat hurbilagoa egotea lortu dute.

Eta ez da hori BBVAko langileek COVID-19ak kaltetutakoei eskaini ahal izan dieten laguntza bakarra. Antzeko gauza gertatu da duela urte batzuk BBVAk akziodunei eman zizkien ohe-tapakiekin. Orduan soberan geratutakoa BBVAren prestakuntza zentrotik lortutako beste batzukin batera (210 ohe-tapaki, guztira), Alcalá de Henareseko ospitaleari -koronabirusak kutsatutako gaixoez beterikoenetakoa- eman izan zaizkio dohaintzan.