Zure negozioari laguntzera gatoz

BBVAk 25.000 milioi euro arte jarriko ditu ETE-en eta autonomoen eskura koronabirusaren eragina arintzeko

BBVAk laguntza protokolo bat aktibatu du Espainiako ETE-ei eta autonomoei laguntzeko, gure enpresa sarean funtsezkoa delako talde hori, eta zuzenean pairatzen dituelako koronabirusaren ondorioak. Plana bi lerro hauetan oinarritzen da: gaitasun digitalak indartzea eta 25.000 milioi euro arteko berehalako kreditu lineak.

BBVAk ongi daki zer-nolako eragina ari den izaten koronabirusa (COVID-19) Espainiako ETE-en eta autonomoen sektorean. Testuinguru horretan, bankuak kolektibo horretatik gertuago egon nahi du, haiei laguntzen jarraitzeko eta etengabe haien beharrei erantzuteko.

Gaur egun mugikortasun pertsonala mugatuta dagoenez, are garrantzitsuagoa da kanal digital eta urruneko kanal sendoak izatea, ETE-ei eta autonomoei gestio guztiak joan-etorririk gabe egiteko aukera ematen dietelako.

Horregatik, BBVAk bere eskaintza indartuko du, kanal digitalei eta urruneko kanalei euskarri ematen dieten taldeak gehituz, zerbitzuan etenaldiak egon ez daitezen.

Gainera, BBVAk 25.000 milioi euro arteko berehalako likidezia lineak jarri ditu ETE-en eta autonomoen eskura, koronabirusak haien negozioan izandako eragina kudeatzen laguntzeko. Era berean, talde eta kudeatzaile guztiek egoera aztertzen jarraituko dute, une oro laguntza eskaintzeko eta beharrezko diren neurriak hartzeko.