Covid 2 goiburua

COVID-19

Konponbidearen parte izan gaitezen, pauso bat aurrera eman dugu

Bizi dugun ezohiko krisi egoerak ezartzen digun distantzia gorabehera, BBVA osatzen dugun pertsona guztiok dugun guztia ematen ari gara geure baliabideekin, geure teknologiarekin eta geure bihotza ere jarriz, helburu bakar batekin: guztiok aurrera egitea lor dezagun. Eta elkarrekin lortuko dugu.

Gure bulegoetatik abiatuta, normaltasunera itzultzen laguntzen dizugu
Nahiz eta gomendagarria den kudeaketak sarean egitea, BBVAren sarea pixkanaka ari da bulegoak irekitzen. Espazioen eta itxaronaldien kudeaketa hobetzeko, ekainaren 5etik aurrera kutxan dugun ordutegi berria 08:30etik 11:00etarakoa da.

Zurekin gaude, guztiekin gaude. Konponbidearen parte gara.

Zure ondoan gaude

Lanean geratu behar izanagatik edo zenuen lana galtzeagatik ekonomikoki laguntzeko, Gobernuak onartu dituen laguntza ekonomikoak babesten eta handitzen ditugu:

  • Hiru hilabeteraino atzeratuz zure mailegu edo kreditu pertsonalen, zure hipotekaren edo, Etxebizitzaren Gizarte Funtsaren etxebizitza izanez gero, horren alokairuaren ordainketa.
  • Zure pentsio plana eta BGAEa erreskatatzen lagunduz.
  • Finantzaketa eskainiz aurre egiteko zure ohiko etxebizitzaren alokairuaren ordainketari, gastu edo interesik gabe eta ICO abalarekin.

Langabezia prestazioa kobratzen ari bazara, ekainean ere aurreratu egingo dizugu diru-sarreraren data, apirilean eta maiatzean egin dizugun moduan. 

Inbertsio produktuak badituzu, ziurgabetasuna kudeatzen lagunduko dizugu, merkatuen nondik-norakoa azalduz gure adituen eguneroko analisien bitartez.

Eta gure adinekoetako bat bazara, martxoan, apirilean eta maiatzean aurreratu egin dugu Gizarte Segurantzaren zure pentsioaren kobratzea.

Autonomoekin eta enpresekin gaude

Gaitasun digitalak indartzeko eta finantzaketarako sarbidea errazteko, berehalako likidezia-lerroak jartzen dizkizuegu eskura, 25.000 milioi euroko balioarekin.

Gainera, krisi honek hainbeste eragin dion enpresa-ehunari eusten eta suspertzen laguntzeko, Gobernuak ICO abal-lerroen bidez onartutako laguntzez baliatzen gara.

Eta inbertsioak dituzten enpresei laguntzeko, berriz, gure adituek analisiak egiten dituzte egunero, merkatuen bilakaerak nola eragiten dieten ulertzen laguntzeko.

Zabalik gaude eragiketak online egin ditzazuen

Etxean egoteko konpromisoa apur bat errazte aldera, baita autonomoa bazara ere, edozein gestio egin dezakezu bbva.es webgunetik eta BBVA app-etik, ordutegirik gabe eta bulego batera joan beharrik gabe.

Eta enpresei urrunetik konektatuta eragiketak errazteko, kanal digitalen bidez euskarria ematen dien ekipoak indartzen ari gara. 

Pertsonentzako eta autonomoentzako online operatiboa

Enpresentzako online operatiboa

Konpromisoa dugu zibersegurtasunarekin

Koronabirusaren harira areagotutako mehatxu informatikoen kontra babesten laguntzeko, Interneten segurtasuna indartzeko behar den informazioa eskaintzen dizute gure adituek.

Zure ongizate emozionala zaintzen dugu

Ziurgabetasun egoera honetan behar duzun laguntza eta babesa emateko, Elkarrekin Ikasten Dugu proiektuan -bizitza hobe baterako hezkuntza proiektua, jada 860 milioi bistaratzera iritsi dena- laguntzen duten profesionaletako batzuen ekarpen baliagarrienak bildu ditugu.

Eduki hau gaztelaniaz dago soilik eskuragarri.

Denon osasunarekin gaude

COVID-19aren aurkako borrokan laguntzeko 35 milioi euro eman ditugu dohaintzan, gauden herrialde guztien artean banatuz material medikoa eskuratzeko eta gizarte-antolakundeei laguntzeko. Hala, 400.000 maskarilla lortu ditugu eta Txinatik 1.000 arnasgailu baino gehiago ekarri ditugu, eta dagoeneko banatu dira ospitaletan.

Halaber, bat egin dugu gure langileen konpromisoarekin, eta horiek eman dituzten ohe-tapakiak eta mugikorrentzako bateriak osasun-zentroetara helarazi izan ditugu. Horrez gain, langileek dohaintzan emandako kopuru bera eman dugu, eta bi milioi euro lortzera iritsi gara.

Zu ere konponbidearen parte izan zaitezke

Gure bezeroek dagoeneko 400.000 € baino gehiago eman diote Bizum bidez Gurutze Gorriaren kanpainari. Zuk ere lagundu nahi baduzu, horrelakoxe erraza da dohaintza bat egitea:

Sartu BBVA app bidez Bizumen, sakatu "kausa solidario batentzako ekarpena" botoiaren gainean eta sartu 00087 kodea zure dohaintza egiteko.

BBVAn lan egiten dugun guztiok itxaropen eta elkartasun mezu bat igortzen dizugu. Elkarrekin aurrera egingo dugu. Konponbidearen parte gara.