Kontrolatu agindu iraunkorrak ordainketen simulatzailearekin

Ikasi nola erabili ordainketen simulatzailea gastuak eta transferentzien egutegia kontrolatzeko.

"Agindu iraunkorren" operatiboan aurkituko duzun tresna nola erabili azaltzen dizugu. Ordainketen simulagailuarekin zure gastua kontrolatuko duzu eta transferentzia bakoitzaren egutegia.

Transferentziak egiteko operatiboarekin ordainketen simulagailura sartu ahal izango duzu, hurrengorako balioko dizun laguntza-tresna: 

 

  • Egingo diren ordainketen guztizkoa eta zenbatekoa simulatu: hori egiteko ordainketarako gutxi gorabeherako datak irudikatzen dira eta soilik uneko urtea eta hurrengoaren artean egindako ordainketak ikusten dira. Kontuan izan behar duzu erakunde bakoitzeko ordainketa eta likidazio sistemak desberdinak direla, eta hortaz erakunde desberdinen artean ezarritako ordainketak aldatu egingo dira bakoitzaren egun baliodunen egutegiaren arabera.
  • Ordainketaren gutxi gorabeherako data ikusi eta baliodunak ez diren egunak; izan ere, jaiegunetan ez dira ordainketak egiten. 
     

Erabilgarritasun horiez gain, hurrengo aukerak barne hartzen ditu ordainketen simulagailuak: 

  • “Egutegia” ikuspegia: urtearen egunak eta hilabeteak erakusten ditu eta urdinez markatzen ditu transferentziaren trasmisio-egunak eta gorriz baliodunak ez diren egunak.
  • “Ordainketak” ikuspegia: Taula bat da, hilabetearen, urtearen, zenbatekoaren, hileko ordainketa kopuruaren eta ordainketa egiteko gutxi gorabeherako egunaren inguruko informazioarekin. 
  • Editatu ordainketak: aukera horrekin editatu ahal izango dituzu egin beharreko ordainketei buruzko datuak.