Nola eskatzen da Contigo kudeatzailea

Zer pauso jarraitu azaltzen dizugu zure Contigo kudeatzailearekin harremanetan jartzeko.

Nola eskatzen da Contigo kudeatzailea eta nork eska dezake?

Baldintza guztiak betetzen dituzten bezero horiek guztiek kontratatu ahal izango dute Contigo kudeatzailea bbva.es edo BBVA aplikazioaren bitartez, soilik hurrengoa bezalako orri bat osatuz.

Contigo kudeatzailea eskatzeko baldintzak

Eskatu ahal izateko bete behar diren baldintzak desberdinak dira zure edo besteren kontura lan egiten baduzu:

 

Besteren kontura lan egiten baduzu edo pentsio motaren bat jasotzen baduzu

Nahikoa izango da hurrengo ezaugarrietako bat betetzea:

  • Hilean 1.200 € baino handiagoa den helbideratutako nomina bat izatea BBVAn.
  • Aurrezki edo inbertsio produktuetan 10.000 € baino gehiago izatea.
  • Finantziazio produktuetan 3.000 € baino gehiago izatea.

 

Zure kontura lan egiten baduzu

Zure Contigo kudeatzailea eskatu ahal izango duzu hurrengo baldintzetakoren bat betetzen baduzu:

  • BBVAn helbideratuta izatea hilean 300 € baino zenbateko handiagoko gizarte segurantzak edo zergak.
  • Urtean 300 € baino zenbateko handiagoko autonomoen aseguru bat izatea.

Zer eragiketa egin ditzaket kudeatzaile batekin?

Zure BBVA Contigo kudeatzaileak lagundu ahal izango dizu edozein eragiketarekin:

  • Informazioa jaso interesatuta zauden BBVA produktuen inguruan.
  • Zure inbertsio eta eragiketei buruzko aholkua jaso.
  • BBVA produktuen kontratazio-dokumentuak bidali eta BBVA aplikaziotik bertatik horiek sinatu.