Nolakoa da BBVA aplikazioaren hasierako pantaila?

BBVA aplikazioaren hasierako pantaila eta zure produktu guztiak erakutsiko dizkizugu.
Azaldu egingo dizugu nola ikusi kontratatuta dituzun produktu guztiak eta zure BBVA kontu eta txartelen egoera.

Menu eta funtzionaltasun erabilgarriak

Aplikazioak erakargarria eta intuitiboa den diseinua du eta horrek erraztu egiten du nabigagarritasuna. Barne hartzen dituen funtzionaltasun guztiak hartzeko, hiru menu edo botoi nagusitan banatzen da:

  • Pantaila nagusia: zure aplikazioan agertzen den lehenengo pantaila da saioa hasten duzunean (zure erabiltzaile eta sarrera-gakoa sartzean).
  • Nabigazio-barra nagusia: beheko zatian, bereizi egingo dituzu lau ikono dituelako.
  • Alboko menua: bertara sar zaitezke goiko eta eskuineko zatiko "hanburgesa"-ren ikonoan (hiru lerro horizontalak).

 

Pantaila nagusia (posizio orokorra)

Aplikazioaren pantaila nagusian azkar sar zaitezke zerbitzu erabilienetako batzuetara:

Nire hilabetea: atal horretan jasotzen da hileko zure gastu eta diru-sarreren laburpenaren ikuspegi azkarra. Bertan sakatuz, Panel Bconomyra sartuko zara.

Kontuak: sail horretan erakusten dira zure BBVA kontu guztiak. Zure kontuen xehetasun edo eragiketa desberdinetara sartzeko, hiru ekintza egin ditzakezu: 

  • Swipe right (edo irristatu eskuinera) kontuaren gainean: mugimenduak edo kontu horren informazio gehiago bilatzeko.
  • Swipe left (edo irristatu ezkerrera) kontuaren gainean: transferentzia edo bizum bat egin dezakezu, edo beste operatibo bat aukera dezakezu menu zabalgarrian. 

Txartelak: "Kontuak" atalaren antzeko funtzionamenduarekin, erakutsi egiten dizu zure BBVA kreditu- eta zordunketa-txartelen inguruko informazio guztia. Beste aukera batzuen artean operatiboa mugatu edo laburpena kontsulta dezakezu, nahiago duzun txartelaren gainean irristatuz.

Beste produktu batzuk: aplikazioaren funtzio horrek beste produktu finantzario batzuk kontsultatzeko balio du; hala nola, pentsio planak, inbertsio- edo aurrezki-funtsak, aseguruak, etab. 

Tresnak: hemen aurkituko duzu zuzeneko sarrera BBVA Bconomy, BBVA Baby Planner bezalako funtzionaltasunetara, zeinak lagundu egiten dizuten hobeto kudeatzen zure finantzak eta erabakiak hartzen egunerokotasunean.

 

Nabigazio-barra nagusia

Zure pantailaren beheko zatian kokatua, sarrera ematen dizu aplikazioaren eremu nagusietara: 

  • Posizio orokorra: zuzeneko zure sarrera da aplikazioaren hasierako pantailara.
  • Zure egunerokotasuna: Panel horretan aurkituko dituzun datuek lagundu egin zaitzakete zure finantzak kontrolatu eta kudeatzen eta erabaki hobeak hartzen.
  • Kontratatu nahi dut: pertsonalizatutako produktuak eskaintzen dizkizugu, gure sorta guztiaz gain (maileguak, txartelak, funtsak, etab).
  • Zure sarrera-ontzia: hemen aurki ditzakezu zure jakinarazpenak eta mezuak ordenatuta.
  • Zure kudeatzailea: bere harremanetarako datuetara sartzeaz gain, erosotasunez kudeatu ahal izango duzu zuen harremana:
    • Nire kudeatzaileari deitzea: berarekin pertsonalki harremanetan jartzea azkar eta zuzenean. 
    • Nire elkarrizketak: botoi horrekin sartu ahal izango duzu aurreko elkarrizketetara, erantzun ahal izango duzu eta berriak sortu ahal izango dituzu.
    • Aurretiko hitzordua: hurrengoa bakarrik aukeratu beharko duzu: hitzordua aurrez aurrekoa edo telefono bidezkoa nahi duzun, arrazoia eta nahi duzun data eta ordua.

 

Alboko menua

Menu hori zabaltzeko sakatu egin behar duzu pantailaren goiko eta eskuineko ertzean. Bertatik sartu ahal izango duzu funtzionaltasun gehiagora, esaterako: 

  • Bezeroaren profila eta ezarpenak: akdatu eta kontsultatu zure datu pertsonalak (mugikorra, e-maila, pasahitza) edo aldatu hizkuntza edo jakinarazpenen konfigurazioa. 
  • Eragiketa bat egitea: zabaldu zure aplikaziotik egin ditzakezun eragiketa guztiak.
  • Bulegoak eta kutxazainak: zuzeneko sarrera gure lokalizatzailera, gertuen duzun BBVA aurki dezazun. Bulego bat bilatzerako orduan, bereizi egin beharko duzu kutxako txanda eta aurretiko hitzordua dituen bat nahi duzun edo ez. Gogoratu zure telefonoaren GPSa aktibatzea erabiltzeko.
  • Baloratu zure esperientzia: lagun gaitzazu hobetzen gure aplikazioa baloratuz. Hobetzeko iradokizunak eman diezazkigukezu.