Nola eskatu kreditu txartela?

Bulegotik eska dezakezu, edo etxetik, Internet bidez
Kreditu-txartelek egiten diren erosketa guztien ordainketa geroratzeko aukera ematen dute, txartelaren titularrak eta hura jaulki duen finantza erakundeak adostutako aldi batera arte. Haren izenak adierazten duen bezala, kreditu bat ematea dakar. Berezitasun hori dela eta, badira bete beharreko eskakizun batzuk, baita txartela eskatzeko bide desberdinak ere.
Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Kreditu txartela eskatzeko eskakizunak

Finantza erakunde bakoitzak zenbait eskakizun ezar diezazkieke kreditu txartela eskatzen dutenei. Hala ere, badira txartela eskatzen duten guztiek oro har bete behar dituzten zenbait ezaugarri. Hurrengoak dira:

  • Adinez nagusia izatea: kreditu txartelarekin, egindako erosketak a posteriori ordaintzeko betebeharra hartzen da automatikoki bankuarekin.
  • Kreditua itzuli ahal izango dela bermatzen duten diru-sarrerak izan behar dira.
  • Kreditu-historia ona izan behar da: eskakizun hau aurrekoaren jarraipena da, eta finantza erakundeari kaudimena baduela eta ordainketak garaiz egingo direla erakutsi beharra nabarmentzen du.
  • Ezin da egon ordaindugabeen zerrendaren batean.
Informazio hau eman behar da finantza erakundeak eskakizun guztiak betetzen direla egiazta dezan: nortasun agiri ofiziala eta diru sarrera erregularren egiaztagiria.

Kreditu txartela eskatzeko moduak

Bankuaren sukurtsal batean ere eskatu ahal izango duzu txartela, baina gero eta ohikoagoa da txartela Internet bidez eskatzea. Sarera konektatuta dagoen gailu bat baino ez da behar, ordenagailua, mugikorra edo tableta. Minutu batzuren buruan, eskatuta egongo da kreditu txartela. Izapidetze prozesuko gainerako urratsak ere oso errazak dira.

BBVA.es webgunean erakundeak eskaintzen dituen kreditu-txartelen katalogo zabal bat dago, baita haien ezaugarri guztien azalpen xehatua ere. BBVA Después txartela aukera “konbentzionalena” da; horrekin, hilean zehar gastatutako kopuruak bankuari aldi bakar batean edo zatikatuta ordain daitezke.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.
Bezero ez izateak ez dakar desabantailarik, ezta debekurik ere txartela eskatzeko. Hori zehaztu ondoren, txartelari ezarri nahi diozun muga adierazteko eskatuko dizu orriak, baita ordaintzeko modua aukeratzeko ere: guztia batera ordaintzea, hilabete bukaeran; ordainketa geroratzea, hilero ehuneko bat ordainduta; eta ordainketa geroratzea, hilero kuota finko bat ordainduta. Ondoren, datu pertsonalak eman behar dituzu; online operadore batek eskaera balidatu eta berretsiko du, eta, hala badagokio, zer beste dokumentazio bidali behar zenukeen jakinaraziko dizu.
CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.