Katuentzako asegurua, jakin behar duzun guztia

Babestu familiako kuxkuxeroenak.

Katuentzako aseguruak animaliak zure etxean edo beste pertsona batzuei eragin ditzakeen kalteak aseguratzeko aukera ematen du, eta barne hartzen zure maskotaren egunerokoan sor daitezkeen ustekabeko gastuak ere. Artikulu honetan azaltzen dizugu zertan datzan aseguru mota hori eta nola kontratatatzen den.

Oro har, katuentzako aseguru gehienek hirugarrenei eragindako kalte-ordainen kostuak nahiz bere mediku gastu guztiak edo zati bat estaltzen dituzte, eta baita animaliaren zaintzarekin zerikusia duten beste batzuk ere. Katuak animalia independenteak dira eta normalean ez dute indarkeriazko jarrerarik agertzen euren jabeekin edo beste pertsonekin; haien izaera kuxkuxero berezia dela eta, ordea, txikizioak eragin ditzakete etxean bertan edo hirugarrenen ondasunetan. Hori dela eta, ez dago gaizki erantzukizun zibileko babes bat izatea katuak egin ditzakeen bihurrikerien aurrean, eta baita animaliak izan ditzakeen gaixotasunetatik eratorritako gastuak estaltzeko ere.

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Erantzukizun zibila eta maskoten jokabidetik eratorritako gastuak

Nahiz eta katuak ez diren maskota arriskutsutzat jotzen eta euren jokaera ez den oldarkorra, haien begi-egarriak eta lurraldetasunak istripuak eragin ditzakete. Hirugarrenen jabetza pribatu bati egindako kalteak direnean, kontua auzitan amai daiteke, horrek dakartzan ondoriozko legezke kostu guztiekin. Kontuan izan behar da katuek, halaber, infekzioak erantsi ditzaketeela pertsonei, eta gaixotasun horiek ere hirugarrenei eragindako kaltetzat har daitezke. Katuentzako aseguru osoenek barne hartzen dituzte maskotek beste pertsona batzuei eragin diezazkieeken kalte material edo pertsonalentzako estaldura, eta baita kalte horietatik erator daitezkeen legezko prozesuen ondoriozko gastuak ere. Aseguru mota horiek, normalean, legezko aholkularitza zerbitzu bat ere eskaintzen dute doan.

Albaitaritza gastuak

Maskoten jabeek aseguru bat kontratatzeko unean kontuan gehien izaten duten faktoreetako bat da zer albaitaritza-estaldura eskaintzen duen. Albaitari gastuak, batik bat animaliaren ospitaleratzea eskatzen duten gaixotasun larrietan, gastu garrantzitsuak izan daitezke ustegabean. Horregatik, gastu guzti horiek edo horien zati bat bere gain hartuko dituen albaitaritza-aseguru bat izateak lasaitasuna ematen die jabeei, zeinak bermaturik izango baitute euren maskota gogokoenak arretarik onena izango duela gaixotzen bada.

Katuentzako albaitaritza-aseguru bat kontratatzea komeni den erabakitzerakoan, hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Alde batetik, animaliaren ezaugarriak eta haren egoera fisikoa —txertoak, adina, elikadura, etab.— aztertu behar dira. Ildo horretan, esan behar da aseguratzaileek animaliaren azterketa bat eskatzen dutela aurretik eta osorik edo zati batean ukatu dezaketela mediku estaldura, kanpoan utziz asegurua kontratatu aurreko gaixotasunen gastuak, eta baita sortzetiko gaixotasunenak edo animalia zaharragoen gastu medikuak. Kontuan izan behar da ere katuak ez direla oso animalia adierazkorrak, eta batzuetan gaixotasun bat izan dezaketela isilean denbora luzez. Horrek albaitaritza gastu gehiago ekarriko ditu hautematen denean. Katuek, gainera, gaixotasunak izan ohi dituzte urtetan sartuta direnean, tratamendua eskatzen dutenak, eta beraz, ondo legoke albaitaritza-aseguru bat kontratatzea maskota oraindik gaztea denean.

Oro har, katuentzako aseguru gehienek barne hartzen dute aseguratzaileek kontratatutako kliniketarako albaitari estaldura eta animaliaren tratamenduarekin lotutako gastuak, osorik edo zati batean. Askok badute albaitaritza arretarako telefono zerbitzu bat ere, gaixo jartzen bada aholkuak eta animaliaren zaintzaren gaineko aholkularitza eskaintzen dituena.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Katuentzako aseguruek estaltzen dituzten beste alderdi batzuk

Hirugarrenei sortutako kalteen gastuez eta maskotak behar lituzkeen mediku zainketez gain, aseguru askok estaldura eskaintzen dute animalien zainketatik eratorritako beste gauza batzuetarako ere, galdu edo hilez gero ziurtagiriak lortzeari lotutako izapideak, lapurtu edo istripua izateagatiko kalte-ordainak, edo maskota galduz gero haren bilaketarako konpentsazio ekonomikoak.

Dela etorri berri bat etxean hartzeko dela etxean egonaldi luzeko lagun bat zaintzeko, aseguru bat kontratatuz gero lasaitasuna izango duzu eta zure katuari zainketarik onenak eskaini diezazkiokezula ikusiko duzu.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.