Multzokatu aseguruak eta aurreztu % 15eraino

BBVA EstarSeguro Planarekin, 12 hilabetean zatikatzen duzu aseguruen ordainketa, bertan sartzen duzun lehenengo asegurutik, eta % 15eraino aurrez dezakezu (bigarren asegurutik aurrera).

Gaur egun, erakunde gutxi batzuek bakarrik ematen dute aukera aseguruak multzokatu eta zatikatzeagatiko interesik kobratu gabe hilero ordaintzeko eta aseguru bat baino gehiago sartzean deskontuak izateko.

Erakunde batzuek eskaintzen dituzten aukerek funtzionamendu konplexua dute: zenbait baldintza bete behar dira aseguruak kosturik edo hobaririk gabe zatikatu ahal izateko (adibidez, gutxieneko primak izatea multzokatu nahi diren aseguruetan, gutxienez denboraldi jakin bat egotea, kontratatzen diren aseguru berriak soilik zatikatu ahal izatea, hobariak produktu talde edo familiei soilik aplikatzea, etab.).

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

BBVA EstarSeguro Planarekin, ordainagiri bakar batean multzoka dezakezu zure BBVA aseguruen ordainketa; sartzen duzun lehenengo asegurutik aurrera, 12 hilabetetan zatika dezakezu bere ordainketa, eta sartzen duzun bigarren asegurutik aurrera, % 15 aurrez dezakezu.

Txartel "birtual" baten bidez (plastikorik gabe) ordaintzen da. Txartel hori BBVA aseguruak ordaintzeko soilik da, eta ez du jaulkipen edo mantentze kosturik. Horri esker, hilero zatika ditzakezu aseguruen ordainketa guztiak.

Zer da BBVA EstarSeguro Plana?

BBVA EstarSeguro Plana konponbide erraz eta gardena da, eta tresna erabilgarri bat eskaintzen dizu gastuak planifikatzeko eta optimizatzeko. Gainera, erosotasunez ordaindu ahal izango dituzu, aurreztu ere egin ahal izango duzu, eta, gainera, modu autonomoan kudeatu ahal izango duzu zerbitzua, webgunetik edo mugikorretik.

Zer abantaila nagusi ditu zerbitzuak?

Planaren abantailetako bat da Bizi aseguru librea, Etxebizitza, Autoa eta motoa, Partikularrentzako eta autonomoentzako osasun asegurua eta Aldi baterako lan ezintasuneko(*) autonomoentzako asegurua zerbitzuen bidez kontratatutako aseguru guztiak multzoka ditzakezula. Gainera, BBVA Seguros zerbitzuan kontratatutako poliza berrietarako nahiz erakundean kontratatuta dituzun aseguruetarako balio du.

Halaber, zenbat eta aseguru gehiago izan BBVA EstarSeguro Planean, orduan eta gehiago aurreztuko duzu. % 15erainoko hobaria lor dezakezu BBVA EstarSeguro Planean dituzun eta kobratzen diren aseguru guztietan. Gainera, hobari hori polizetan dituzun deskontuekin meta daiteke. Horrela, hilero, Planaren bidez ordaintzen ari zen aseguru kopuruaren arabera dagokion ehunekoa zehaztuko da, eta hileko kuota osoaren zenbatekoari aplikatuko zaio hobaria.

Ikusten duzunez, onura asko ditu BBVA EstarSeguro Planak, baina, oraindik ez badakizu Plana kontratatzea interesatzen zaizun ala ez, abantaila nagusiak zehaztuko dizkizugu. Besteak beste, hauek nabarmendu behar dira:

  • Aseguruen ordainketa 12 hilabetean zatikatzea: Planean dituzun aseguruen primak ordainagiri bakarrean multzoka ditzakezu.
  • Interesik edo zatikatze kosturik gabe.
  • Gutxieneko poliza kopururik eta gutxieneko polizarik gabe.
  • Iraunkortasun konpromisorik gabe.
  • Tresna erabilgarria da gastuak erraz eta gardentasunez planifikatu ahal izateko.
  • Erraz administratzen da eta berehalako abantailak ditu: Edonoiz eta edozein bidetatik (bulegoak, webgunea eta mugikorra) sar ditzakezu aseguruak Planean, eta horrek erabateko askatasuna ematen dizu aseguruak sartzeko.
  • % 15erainoko hobaria: Hilero kalkulatzen eta aplikatzen da, Planean duzun eta haren bidez ordaintzen duzun aseguru kopuruaren arabera.
  • Eta BBVA Plan EstarSeguroko bezeroentzako telefono bidezko transakzio-plataforma esklusibo batekin: 91 224 98 00.

Nork kontrata dezake zerbitzua?

BBVA Seguros zerbitzuko aseguru bat kontratatzera doazen edo kontratatuta duten eta Planean sartuko duten BBVAko partikular eta autonomoentzat da Plana.

Kontratazio erraza

BBVA EstarSeguro Plana bbva.es helbidean edo BBVAren aplikazioa erabilita kontrata daiteke, erosotasunez eta erraz. Nahiago baduzu, BBVAren edozein bulegotan eman dezakezu alta.

Erraz administratzen da; edonoiz sartu edo atera ditzakezu aseguruak, bulegora joanda, webgunearen bidez edo mugikorretik. Horrela, Planean dituzun aseguru guztien ordainketa zatikatzen da, eta hileko zordunketa bakarra jasotzen duzu, kostu gehigarririk gabe.

Ikusten duzunez, BBVA EstarSeguro Planarekin, errazagoa da aseguruen gastuak planifikatzea eta aurreztea.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Ba al dago mugarik aseguruak kontratatzerakoan?

Ez dago mugarik BBVA EstarSeguro Planean sar daitezkeen aseguruei dagokienez. Eta, ehunekoen taulan ikusten denez, zenbat eta aseguru gehiago izan zerbitzuan, orduan eta handiagoa izango da hobari ehunekoa.

Hobaria

  • 1 seguru: 0 %
  • 2 seguru: 5 %
  • 3 seguru: 7 %
  • 4 seguru: 9 %
  • 5 seguru: 10 %
  • 6 seguru: 11 %
  • 7 seguru: 12 %
  • 8 seguru: 13 %
  • 9 seguru: 14 %
  • 10 edo gehiago seguru: 15 %

BBVA EstarSeguro Planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sartu bbva.es helbidean edo BBVAren aplikazioan bertako informazio guztia kontsultatzeko

Zenbat aurrez dezakezun ere kalkula dezakezu, gaur egun dituzun aseguruekin adibide bat sortuta. Bestela, utzi gure eskuetan eta jarri harremanetan BBVA bulegoko kudeatzailearekin, zalantza guztiak argi diezazkizun.

(*) BBVAren aseguru hauek sar ditzakezu: autoa, motoa, etxebizitza, osasuna, bizitza eta istripuak (ezin dira sartu Catalunya Caixaren bizitza aseguruak, ETEen osasun aseguruak, Mapfre-rekin batera egiten diren auto aseguruak eta BBVA istripuetatik babesteko asegurua).

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.