2018ko errenta, jakin beharreko guztia

Errenta Aitorpenaren aurkezpenerako gakoak.
2019ko apirilaren 2an hasi zen 2018ko Errenta kanpaina, eta esanguratsuak diren hainbat alderdi aztertuko ditugu artikulu honetan hori aurkezteko beharrezkoak diren izapideetan laguntzeko, hala nola, funtsezko datak eta produktu finantzario desberdinen tratamendu fiskala.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Kontuan izan behar diren data gakoak 2018ko errentaren kanpainan

  • Martxoaren 15etik aurrera kontsulta ditzakezu Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren webgunean datu fiskalak eta eskuratu dezakezu erreferentzia-zenbakia.
  • Apirilaren 2tik aurrera aurkez daiteke 2018ko errenta-aitorpena, Internetez edo telefono bidez. Nabarmendu egin behar da zergadunek haien eskura dutela Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aplikazioa (doakoa eta eskuragarria Androiderako Google Playn eta iPhonentzat App Storean) eta bertan kontsulta daiteke zirriborroa eta aurkez daiteke aitorpena.
  • Maiatzaren 9an hasiko da aurretiko hitzordurako eskaera-epea Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren bulegoetan eta beste erakunde kolaboratzaile batzuetan. Era berean, telefono bidez, internetez edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aplikazioaren bidez eska dezakezu zerbitzu hori.
  • Maiatzaren 14tik aurrera errenta-aitorpenaren aurrez aurreko aurkezpena egin ahal da, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren berezko bulegoen, erakunde kolaboratzaileen edo autonomia-erkidegoen bidez.
  • Gogoratu 2019ko uztailaren 1ean amaituko dela aitorpena aurkezteko epea. Nolanahi ere, aitorpenean ordaindu behar dutenen eta ordainketa helbideratu nahi duten zergadunentzat, ekainaren 26 izango da epemuga.

Produktu finantzarioen tratamendu fiskala

Errenta-aitorpena prestatzerakoan kontuan izan behar da finantza-produktuek bi errenta fiskal motetarako aukera ematen dutela:

  • Ondare-irabazi edo -galerak, hau da, nagusiki akzioak eta inbertsio-funtsak eskualdatzeagatik sortzen direnak.
  • Kapital higigarriko etekinak, hots, banku-interesak, dibidenduak eta beste finantza-tresnengatik jasotako kontraprestazioak. Dena den, aipatu behar da kategoria horretatik kanpo geratuko liratekeela inbertsio-funtsak eta pentsio-planak; aurrerago hitz egingo dugu horiei buruz.

Bi kasuetan, zerga-ordainketa %19 eta %23 artean ibiltzen da eta aurrezkiaren zerga-oinarrian zenbatu behar dira. Bestalde, garrantzitsua da gogoratzea lehentasunezko harpidetza-eskubideen transmisioak ondarezko irabazioa sortuko du eta atxikipena izan behar du horrek.

Karga fiskala murrizten duten neurriak

Zergadunek etekina atera dezakete errenta-aitorpenaren karga fiskala murriztea ahalbidetzen duten kenkari jakin batzuetatik. Hori da ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ondorioz sortzen den kenkariaren kasua, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen higiezina erosi zutenentzat aplika daitekeena, gehienezko zenbatekoa 9.040 euro izanik zergadun bakoitzeko.

Inbertsio-funtsen zerga-ordainketari dagokionez, horren abantaila handietakoa da funtsen arteko intsuldaketak (hau da, inbertsioa funts batetik bestera lekualdatzea) baldintza jakin batzuk betez, ez dituela zergak ordaintzen horren behin betiko diru-itzultzea gertatzen den arte ("atzeratze-erregimena"). Ondorio fiskaletan, ondarezko irabazi edo galeratzat jo behar dira eta hortaz, beharrezkoa da aurrezkiaren zerga-oinarrian gehitzea PFEZn. Horri eta inbertsio-funtsen beste abantaila fiskal batzuen inguruko informazio gehiago eskura dezakezu gure "Horrelakoa da inbertsio-funtsen zerga-sistema" artikuluan.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Bestalde, pentsio planetan inbertitu baduzu, gogoan izan ekarpenek aurrezki fiskala eragin dezaketela PFEZaren aitorpenean. Horrela, pentsio-planaren titularrentzat posible da haien ekarpenak desgrabatzea, hurrengo kopuruen baino baxuagoa izango den mugarekin: 8.000 euro edo lanaren edota jarduera ekonomikoen etekin garbien %30. Muga horiek handitu egin daitezke ezkontide edo desgaitasuna duten pertsonen alde ekarpenak egiten badira.

Pentsio-plan batean inbertitzea pentsatzen ari bazara gonbidatu egiten zaitugu irakurtzera "Pentsio-plan batera egindako ekarpenen gakoak" eta "Nola erreskatatu pentsio-plana modu errentagarrienean"; bertan azaltzen ditugu xehetasunez produktu finantzario horren motak eta amortizazio-kopuruak, erreskate-modu desberdinak eta abantaila fiskalak. Izan ere, aurrezki-estrategia egokiarekin posible da etekina ateratzea beherapen fiskal esanguratsuei.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea

Honek ere interesatu zaitzake

  • Pentsio-planean metatutako kapitala lortu baino lehen aintzat hartu beharrekoak azaltzen dizkizugu.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?