2017ko errenta, jakin beharreko guztia

Errenta Aitorpenaren aurkezpenerako gakoak
Apirilaren 4an 2017ko errenta kanpaina hasi zen, berrikuntza nabarmen batzuekin. Artikulu honetan hainbat kontzeptu argituko ditugu, esaterako, produktu finantzario ezberdinen tratamendu fiskala.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Errenta 2017 kanpainaren data nagusienak

Apirilaren 4tik, errenta aitorpenaren zirriborroak eska daitezke, eta aitorpena aurkeztu, baldin eta Internet bidez (Renta Web erabilita, lehengo PADRE programaren ordezkoa) edo telefonoz egiten bada. Maiatzaren 8tik aurrera, hitzordua eska daiteke, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako kudeatzaile baten laguntza jasotzeko, erakundearen egoitza fisikoetako batean. Maiatzaren 10etik, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira aitorpenak, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren, erakunde kolaboratzaileen edo autonomia erkidegoen bulegoen bidez.

Errenta 2017 kanpaina uztailaren 2an amaituko da. Hala ere, aitorpenean ordaindu behar duten eta ordainketa helbideratzen duten zergadunentzat azkeneko eguna ekainaren 27a izango da.

Aurtengo berrikuntzak

Aurtengo berrikuntza garrantzitsuenetako bat errenta aitorpena egiteko aplikazio berria da, Android eta iOS-erako gailu mugikorretarako egokitutakoa. Appari esker, aitorpena egiteko datu fiskalak edo erreferentzia zenbakiak eskatzeaz gain, aitorpena egiteko aukera eskaintzen da.

Horrez gain, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak zergadunentzako ‘Deitzen dizugu’ eskaintza ere dago barne. Tresna honen bidez, aurretiko hitzordua eskatu daiteke (901 12 12 24 edo 91 553 00 71 telefonoetan) Administrazioak erabiltzaileari deitzeko, erabiltzaileak aitorpena telefono bidez sortu eta aurkeztu dezan.

Gainera, beste eranskin bat sortu da aitorpen ereduan; eranskin horretan, etorkizuneko ekitaldiei buruzko informazio garrantzitsu guztia bilduko da, eta informazio hori erreferentzia gisa erabiliko hurrengo ekitaldietako aitorpenetan.

Gogoan izan 2016ko kanpainan 19,7 milioi aitorpen baino gehiago aurkeztu zirela, eta 14 milioi aitorpenetan itzulketak egin zirela. Itzulketa egokitu zitzaien zergadunek guztira 9.996 milioi euro eman zituzten. 4,86 milioi zergadunek ordaindu egin behar izan zuten haien aitorpenetan, guztizko zenbatekoa 9.173 milioi euro izan zela.

Produktu finantzarioen tratamendu fiskala

Produktu finantzarioek bi errenta fiskal mota sortzen dituzte : ondare irabazi edo galerak (akzioen eta inbertsio funtsen transmisioak, batez ere) eta kapital higigarriaren etekinak (kontuak, gordailuak, bizi aseguruak, Altxorraren letrak eta bonuak…). Kasu bietan, zerga-ordainketa % 23 eta 19 artekoa izango da, eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren parte dira.

Errenta 2017 kanpainarako berrikuntza gisa, lehentasunezko harpidetza eskubideen transmisioak atxikipen menpeko ondare-irabaziak sortuko ditu.

Karga fiskala murrizten duten neurriak

Badira oraindik kenkariak errenta aitorpenaren karga fiskala hobetzeko. Horren adibide da ohiko etxebizitzan inbertsioaren ondorioz sortzen den kenkaria, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen higiezina erosi zutenentzat, gehienezko zenbatekoa 9.040 euro izanda zergadun bakoitzeko.

Neurri hauen beste adibide bat da inbertsio-funtsetan inbertitzea. Izan ere, funtsen arteko eskualdatzeak egin daitezke zergak ordaindu gabe dirua behin-betiko atera arte, baldin eta baldintza batzuk betetzen badira (esaterako, lehen funtsetik lortutako dirua berehala berrinbertitzea bigarrenaren harpidetzan, diru hori inolako momentutan izan gabe).

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak
Gainera, pentsio-planetarako ekarpenak ere kendu daitezke urteko 8.000 euroko mugarekin edo lan.-etekinen eta jarduera ekonomikoen baturaren % 30. Ezohiko egoeran, zerga-arinketa handiagoa zango da ezkontideak 8.000 euro azpiko ekarpenak egiten baditu edo ezintasunagatik onurarik jasotzen badu.
Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?